1 / 8

oizbait hobetzeko premia sentitu baduzu, lehiakideen beldur zinelako edo

N. oizbait hobetzeko premia sentitu baduzu, lehiakideen beldur zinelako edo merkatuaz kanpo geratzeko arriskua ikusten zenuelako aurrera egin behar zenuela nabaritu baduzu; zure kudeaketa aldatzeko bultzada baten bila bazenbiltzan, zama astun hori banatzeko laguntza behar bazenuen, baina

aida
Download Presentation

oizbait hobetzeko premia sentitu baduzu, lehiakideen beldur zinelako edo

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. N oizbait hobetzeko premia sentitu baduzu, lehiakideen beldur zinelako edo merkatuaz kanpo geratzeko arriskua ikusten zenuelako aurrera egin behar zenuela nabaritu baduzu; zure kudeaketa aldatzeko bultzada baten bila bazenbiltzan, zama astun hori banatzeko laguntza behar bazenuen, baina tresna egokiak eskueran ez bazenituen, hemen duzu isolamendutik irteten lagunduko dizun metodoa. Berdin da zure enpresa industriala edo zerbitzuetakoa izatea, Bizkaiko enpresa gehienek zuk dituzun kezka, beldur eta zalantza berberak dituzte eta sistema eraginkor bat eta kanpo-aholkulari baten laguntza baino ez dute behar prozesua errazteko. Helburu hau lortzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailak Enpresa Txikien Kudeaketa Hobetzera bideratutako PREMIE ekimena bultzatu zuen 1995ean. Harrezkero, PREMIEn konfiantza izan duten enpresek programa arina eta erraz aplikatzekoa dela ikusi ahal izan dute, enpresa bakoitzaren premietara ezin hobeto moldatzen dela eta aldaketaren ardura bere eskuetan duenari laguntzen diola, hots, gerenteari. 1995az geroztik, ehunka enpresak lortu dituzte PREMIEk eskaintzen dituen berehalako hobekuntzak

  2. Egia esan, kalitate-ziurtapen bat berme garrantzitsua da, baina ez da nahikoa, etengabe frogatu behar da, kalitatea produktu fisikoaz haraindi dagoen zerbait baita. PREMIE enpresa txikietan egiaztatuta dagoen metodo bat aplikatzeko aukera aparta da. Gainera, kanpoko laguntzarekin ezarrita dago eta bere kostuaren %50eko dirulaguntza jasotzen da ezarri baino lehen. Eskatu programaren erreferentziak dagoeneko ezarri duten enpresei, izan ere hauen testigantza baita gure bermerik onena. P REMIEren asmoa ez da beste kalitate-ziurtapen batzuekin lehiatzea, produkzio-elementu guztien partehartzea zein beharrezkoa den ezagutaraztea baizik. Pertsona bakoitza bere lanpostuan, lanpostu bakoitza zuzen ebaluatua, bezeroa erakarri eta mantentzeko talde-lana, enpresaren muina, eta hori guztia batzea arrakasta lortzeko. Kalitatea: ziurtapena baino are gehiago

  3. PREMIEk aldaketa garrantzitsua sortzen du antolamenduan. Sistema egokiaren laguntzarekin, hasierako gainkarga taldeko partaide guztien artean banatzen da. Arazoak laguntzaileekin batera konpontzea da kontua eta hori lortzeko ez dago erreakzio mimetikoa ekarriko duen adibidea baino gauza hoberik. Enpresako gerenteak, arduradun nagusia den neurrian, hobekuntzaprozesuan antzindari izan behar du eta etorkizuneko beharrak ezagutzeko, aurrea hartzen ahalegindu behar du. Bultzadaetaadibidea

  4. PREMIE buruzagiak bultzatuta ezartzen denean, jendeak argi eta garbi ikusten du aldaketa egin beharra dagoela, ez dago inolako inposaketarik, komunikazioa hobetu egiten da eta lana hobeto koordinatzen da; azken batean, errendimendua egunetik egunera hobetzen duten giza taldeak osatzen dira eta hasierako erresistentziak desagertu egiten dira. Ezinbestekoa da enpresako kide guztiei bakoitzak garatzen duen lana zein garrantzitsua den ikusaraztea, organigramaren engranajeak argitzea eta giza baliabideak "balio erantsirik onena" direla. Pertsonak balio erantsirik onena

  5. Ezinbestekoa da eskariari aurrea hartzea, zenbakien aurretik ibili eta etorkizuneko premiak ezagutzea. Mozkinak lortzeko ezinbestekoa da gastua analizatzea: zenbat, non eta zergatik. Kalitaterik gabeko denbora ez-produktiboak kontrolatzeak areagotu egiten du produktuaren balioa eta diru-sarrerek gora egiten dute. Hau guztia urratsez urrats, enpresak behar duen erritmoan eta aliatutzat izango duen aholkulariaren laguntzarekin: berak argituko ditu zalantza guztiak eta bera izango da aurrera egiteko suspergarria. Prozesua hasi da eta enpresan etengabeko autoanalisia eta gogoeta dira nagusi. Espekulazioak ez du lekurik, ezagutza behar da, bezeroen eta hauen premien ezagutza batik bat. PREMIEren adierazleen laguntzak, hornitzaile onek eta giza baliabideek emaitza ezin hobea dute: bezeroen maila areagotu egiten da, baita hauen fideltasuna ere. … neurrira egindako tresnak Emaitzak lortzeko

  6. Nekez hartuko diegu aurrea egoera negatiboei edo enpresaren onerako aukerei, estrategia argirik ez badugu. Orain arte, PREMIE tresna baliagarria izan da enpresa zein egoeratan dagoen jakiteko; noraino irits gaitezkeen definitzeko unea heldu da orain. Programari esker helburu jakin batzuk ezarri eta horiek lortzeko denbora koherentea defini dezakegu, benetan betetzen ote diren aztertu eta helburu horiek hobetzeko berregokitu behar ote diren baloratu. Izan ere, horixe da PREMIE, metodo bat, laguntza-eskuliburu aparta. Ez da horman zintzilik jarriko dugun beste diploma bat lortzeko ikastaro teorikoa, aurrerantzean alde batera utziko ez dugun hobekuntza-dinamika sortzen duen laguntza- eta kontrol-sistema baizik.3 Etorkisuna belburu

More Related