1 / 16

TANTTITXO

TANTTITXO. ETA BERE ISTORIO HARRIGARRIA. Kaixo guztioi ! Ni Tanttitxo naiz. Ez zait gustatzen izen hori, nire gurasoek jarri didate. Ur tanta jaioberri bat naiz, eta Kantauri Itsasoan bizi naiz.

azuka
Download Presentation

TANTTITXO

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. TANTTITXO ETA BERE ISTORIO HARRIGARRIA

  2. Kaixo guztioi! Ni Tanttitxo naiz. Ez zait gustatzen izen hori, nire gurasoek jarri didate. Ur tanta jaioberri bat naiz, eta Kantauri Itsasoan bizi naiz. Normalean, ez dut beldurrik izaten, baina gaur, egun honetan bereziki, beldurtuta nago. Izan ere, gaur “nire eguna” da. Airean lurrundu eta hodei batean sartuko naizen lehenengo eguna. Eguzkia atera da, bere indar guztiarekin, eta denok gora begiratu dugu. Amak “agur” esan eta bero handia sentitu dut, erre ere egingo naizela iruditzen zait. Konturatu orduko, airean nago beste tanta batzuekin batera, jakinik ez ditudala gurasoak berriro ikusiko. …

  3. Orain hodei batean nago. Lortu dut! Baina gurasoengandik oso urruti nago. Nire inguruan tanta asko eta asko daude, batzuk lasai eta besteak beldurtuta, ni bezala. Gehienak gazteak gara, baina badaude tanta zaharragoak ere. Ez dut hemengo inor ezagutzen. Behera begiratu eta itsasoa ikusten dut, oso-oso urruti. Nire etxea izango ote da? Ez dakit. Tanta helduagoren bati entzun diot esaten cirrus delako batean gaudela. - Halaxe da – esan du beste batek – lurretik oso urritu gaude, eta, ez gaudenez tanta asko, hodeia txiki xamarra da. Gaur ez du euririk egingo, hemendik jaitsi nahi duenak egun batzuk itxaron beharko ditu. Kontxo! Hemen batzuek dena dakite eta beste batzuek ezer ez! Nazka hartu diot tanta super-orojakile horri.

  4. Ordu askopasa dira, ez dakit zenbat. Poliki-poliki tanta gehiagoetorri dira itsasotik, lurretikedo ibaietatik. Asko garaorain. Lagun bat ezagutu dut: Gotte. Milaneko parke batekoiturri batetik dator, eta modu dibertigarri batean hitz egiten du. Ukrainiaren gainean gaudela entzun omen du norbaitek, eta zurrumurrua zabaldu du. Zaharrenek diote cumulonimbus bat garela orain, eta haizea gelditzen denerako prest egon behar garela. Pixkanaka, Gotte eta ni horren esanahiaz jabetuz joan gara: Kristoren zaparradaegongo da. Itxarotea baino ez zaigu faltahemendik jaisteko. Bat-batean, haizea gelditu egin da. Bazen garaia! Trumoiak agertu dira, etatanta mordoa erori da, inoiz ez ditut hainbeste ikusi. Nire txanda da. Uuuiiiiiiip!

  5. Begiak itxi ditut, bizkarrean mina sentitu dudan arte. Ez nago itsasoan, lurrean nago, belarren artean. Ze beldurra! Zer lur zatian nagoen ere ez dakit. -Gotteeee! – oihukatu dut, bakarrik egotearen beldur. Geroago konturatu naiz ez nagoela uste bezain bakarrik: tanta asko erori dira nire ondoan. Inork ez daki non gauden, baina batzuk ni baino galduago, minduago edo beldurtuago daude. Gotterekin bildu naiz eta trumoiak beguratu ditugu. Hor doa gure cumulonimbus beltz eta ikaragarria.

  6. Ekaitza joan eta lainoa etorri da. Grisa, trinkoa, pisutsua bezala. Segituan harrapatu gaitu, eta berriro airean gaude. Tanta guztiak pega-pega eginda gaude, bata bestearen kontra. Dibertigarria kontua. Lainoa gero eta azkarrago mugitzen da, bidean jartzen zaion guztia irentsiz. Ez dakit zergatik, txiki-txiki sentitzen naiz. Ekialderantz mugitzen garela uste dut, baina ez nago ziur. Bat-batean, beroa sentitu dut berriro, eta gure lainoa deseginez joan da pixkanaka.

  7. Euri tanta bat naiz berriro. Nekatuta nago, hainbeste gora eta behera, zerutik lurrera eta alderantziz. Ezetz asmatu non erori naizen orain! Aterki batean, bai horixe! Atrekiaren jabea etxera iritsi da, eta atarian utzi gaitu, aterkia, gainerako tantak eta ni neu. • Bi egunetan, cirrus bat, cumulonimbus bat eta lainoa izan naiz. Beste hodei batzuen izenak ere ikasi ditut. Adibidez: • Cumulus-a • Altocumulus-a • Stratus-a

  8. Stratus Cumulus Altocumulus

  9. Badakit ere, jende askok begiratzen nautela. Bai, bai. Baina ez bakarrik maitemindutako jendeak edo poetak, edo eskolara doazen haurrak aterkia hartzeko, ez ez. Begira begira

  10. Hodeieibegira daudenogibideak • Meteorologoak: hodeiak aztertzen dituzte eguraldiaren iragarpena egiteko. • Marinelak : zer eguraldi egingo duen ikusteko, hodeiak begiratzen dituzte. Itsasoan, hodeiak baxuegiak direnean eta lainoa sortzen denean, oso zaila da nabigatzea, marinelek ezin baitute ezer ikusi. • - Artzaiak: artaldea nora eramateko zer eguraldi egingo duen ikusteko, hodeiak begiratzen dituzte. • Paratxutistak: hodeiak begiratzen dituzte ona edo txarra egingo duen begiratzeko. • Mendizaleak: mendi bueltak edo tontorretara joateko, hodeiei begira egoten dira, noiz joan edo noiz jaitsi erabakitzeko.

  11. Baina nire izaera batzutan beldurgarria izan arren jende askok egiten dizkit kantak, pelikulak edo arte-lanak. Begira begira…

  12. kantak KANTA TALDEA ESTEKA Hodeiak, Piztiak taldea http://youtu.be/ZX5daSuSp4I Hodei ilunak Lin ton taun: http://youtu.be/y8fk6sXFH0I Euri tanta bakoitzak Betagarri http://youtu.be/fyWA7f-4aeI Hodeien formak Pirritx eta Porrotx -

  13. filmak • La tormenta perfecta • La tormenta del siglo • Un paseo por las nubes • El castillo en el cielo • Hijos de las nubes • Nubes de verano, • El atlas de las nubes • En las nubes, • Caminando por las nubes • Más allá de las nubes • El color de las nubes • El misterio de las nubes • La máquina de pintar nubes • Amor en las nubes • Atraco en las nubes • De la nube a la resistencia • Capitanes de las nubes • Golpe en las nubes • Hasta que las nubes pasen • Nubes de mayo • …

  14. Azkenik, hemen duzue SAN LUIS eskolatik pasa naizen bakoitzean atera dizkidaten argazkiak… ah ze guapoa naizen eh!

  15. Espero dut nire biografia gustatu izana. Ondo izan eta hurrena arte. AGUR!!!!!

More Related