1 / 13

ZERAIN

ZERAIN. Kokapena. Zerain Euskal Herriaren bihotzean dago; Gipuzkoaren hegoaldean, Arabako eta Nafarroako mugetatik oso gertu. Aizkorri mendiaren itzalpean, Segura, Mutiloa, Zegama eta Legazpi ditu mugatzat. Ondoko taulan, 18 urtetan (1992-2009) bizitako biztanle kopurua adierazten digu.

hanzila
Download Presentation

ZERAIN

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. ZERAIN

  2. Kokapena Zerain Euskal Herriaren bihotzean dago; Gipuzkoaren hegoaldean, Arabako eta Nafarroako mugetatik oso gertu. Aizkorri mendiaren itzalpean, Segura, Mutiloa, Zegama eta Legazpi ditu mugatzat.

  3. Ondoko taulan, 18 urtetan (1992-2009) bizitako biztanle kopurua adierazten digu. Biztanleria

  4. Burdinaren mendia • Azpitta adieraztegia • Labeak • Burdinaren prozesua

  5. Aizpitta Adieraztegia • Burdinak Euskal Herrian, Zerainen eta inguruetan izan duen garrantziaz ohartarazten lagunduko digu. Gure mendietan, XI. mendetik hasita burdinaren ustiaketa, gaur egungo paisaian, bertako ekonomian, gizartean, arlo soziokulturalean eta abarretan nolako eragin aizan duena zaldu nahi digu. 

  6. Labeak • XX. mende hasieran industria iraultzaren ondorioz, burdinaren beharra hazi egin zen, eta behar hari erantzuna emateko burdina ekoizteko instalazio berriak egin ziren. Instalazio hauen inguruan burdinaren ustiapenerako prozesu osoa ikusi liteke. Bertan ditugu burdina karbonatu eta ikatz biltegiak, kiskalketa labeak, kargalekua, galeriak, etab.

  7. Burdinaren prozesua • Aizpeako meategien lehenengo erreferentziak XII. mendera garamatza, eta ordutik hasita, 1951. urtean gaur egun ikus daitezkeen labeak itxi ziren arte, burdin meategiak oso lotuta egon dira Zeraingo herriarekin. • Mende hauetan guztietan zehar jardun zabala izan dute meategiek eta jauntxoen esku izatetik, ingelesen menera aurrenik eta alemaniarrenera gero izan ziren Aizpeako meak. • Burdinaren Mendiak meagintzaren aztarna interesgarri ugari gordetzen ditu: lurrazpiko galeriak, lokomotoraren errailak... • Historia hori guztia eta burdingintzaren prozesua ezin hobeki azaltzen dute Aizpittako Adieraztegiko aretoek, ikus-entzunezko eta erakusgela modernoen bitartez.

  8. Larrandoko zerrategia • Denboran zehar, uraren indarrari erabilera ugari eman zaio Euskal Herrian, eta Zeraingo Larraondoko Baserrian ere, uraren indarraz baliatzen ziren zerrategiko lanak egiteko. • 1890. urte inguruan eraikia, Larraondoko zerrategia Zeraingo mendietan jaiotzen den Lasurtegi errekatxoko urez baliatzen da eta gaur egun ere eraiki zeneko ezaugarri eta berezitasunak mantentzen ditu. • Zerrategiko lana Larraondo baserriko biztanleek burutzen zuten, baserriko lanaren osagarri. Hori dela-eta, negu-udaberri garaian lan egiten zen batez ere bertan: baserrian lanik gutxien zutenean eta errekatxoak ur gehien zekarrenean. • 1960. urte inguruan utzi zioten Larraondoko zerrategia erabiltzeari. Geroztik erreka bazterrean iraun du isilean baina, oraindik ere, bere mekanismo zaharkituak lanean ikus daitezke.

  9. Herri museoa Etnologo baten laguntzaz herriko gazte talde batek eginiko auzolanaren ondorioa da 1993. urtean ireki zen herri museoa. Zeraingo baserrietan zeuden hainbat lanabesen inbentarioa egin eta 21 eguneko erakusketa antolatu zuten; izan zuen arrakasta ikusita, erakusketa iraunkor bihurtu eta museoa antolatzea erabaki zuten. Horretarako, erakusketan erabili ziren 1000 piezetatik egokienak hautatu eta, gaur egun, museoan 200 baino gehiago daude ikusgai.

  10. (Jarraipena) Museo txiki honek Goierriko herri honen bizimodu eta ohituren bilakaera azaltzea du helburu. Atal desberdinetan, herriaren prozesu historikoa adierazten duten tresna, altzari, lanabes, dokumentu, etab. biltzen dira, garai bateko nekazaritza eta artzaintzatik hasi eta, meagintza garaitik igarota, gaur egunera arte. Orain gutxi, gainera, museoko eduki guztiak era digitalean azaltzen dituen ikus-entzunezko multimedia berritzailea jarri dute bisitarien ikusgai. Zeraingo Herri Museoa herritarroi esker osatu ahal izan da, erakusgai denak borondate osoz eskainiak izan direlako sortu baita.

  11. 1711-ko Kartzela Zeraingo kartzela edo ziega, udaletxearekin batera eraiki zen 1711. urtean. Beste zerbitzu batzuen artean, beharrezko zuten garai hartan gisa honetako "txokoa" antolatzea. Kartzelaren berezitasun nagusia, lau paretak haritz oholez estaliak daudela da. Paretetako harrien joskerak buztinez egiten zirenez, ez zen oso zaila gertatzen harri batzuk kentzea ihes egiteko. Haritz egurrarekin paretak babestuz, presoek ihes egiteko arriskua gutxitzea lortzen zuten. Presoak lotzeko zepo eta grilleteak ere ikus daitezke. Halere, ez ziren preso guztiak lotzen, arrisku handiena zutenak baizik. Batzuk, paretaren kontra zutik lotzen ziren, beste batzuk zepo erraldoi bati etzanda, eta aske egotea ere posible zen.

  12. (Jarraipena) Urte luze hauetan, kartzelak era guztietako "bisitariak" izan ditu; baita 1835. urtean minatan lan egitera ekarri ziren 26 gerra-preso ere. XX. Mendean pixkanaka erabiltzeari utzi zioten eta, gaur egun, gure historiaren aztarna gisa mantentzen dugu Gipuzkoan geratzen den XVIII. mendeko kartzela bakarra. Gaur egun, kartzela, Ostatu tabernaren barruan aurkitzen da eta bisitatu nahi duenak ostatukoei esan besterik ez dute, asteazkena ez beste edozein egunetan.

  13. EGILEAK: Xabier Aguado Jaione Lekue Xiker Martin Helene Zeberio

More Related