1 / 8

FAMOSOAK

FAMOSOAK. Egileak: IKER SAGARRIBAY eta MIKEL URIARTE. MICHAEL JACKSON. Michael Joseph Jackson (Gary, Indiana, AEB, 1958ko abuztuaren 29 - Los Angeles, AEB, 2009ko ekainaren 25) pop-abeslari estatubatuarra izan zen. "Poparen Erregea" ezizenaz ezaguna zen.

arien
Download Presentation

FAMOSOAK

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. FAMOSOAK Egileak: IKER SAGARRIBAY eta MIKEL URIARTE

  2. MICHAEL JACKSON • Michael Joseph Jackson (Gary, Indiana, AEB, 1958ko abuztuaren 29 - Los Angeles, AEB, 2009ko ekainaren 25) pop-abeslari estatubatuarra izan zen. "Poparen Erregea" ezizenaz ezaguna zen. • Bost urterekin anaiekin batera "The Jackson Brothers" taldea osatu zuen, gerora "The Jackson Five" izango zena. • Bakarlari moduan, ibilbide arrakastatsua eduki du, "Thriller" (1982) diskoa izanda historiako salduena munduan (51 milioi ale), 13 Grammy Sari eskuratuta eta 13 "number-one single" lortuz AEBetan, besteak beste. "Thriller", "Billie Jean", "Beat It", "I Just Can't Stop Loving You", "Bad" eta "Black or White" haren abestirik arrakastatsuenen artean daude. Abestiak plazaratzeko bideoak bereziki zaindu zituen, sarri bideogintzako azken teknikak erabiliz, morphing delakoaren efektua kasu. • Rock and Roll Hall of Fame-n bi aldiz sartu zen, "The Jackson 5" garaian eta bakarlari moduan. • Bizitza pribatuan, azken urteotan arazoak eduki ditu Justiziarekin, eta 2005ean epaitu egin zuten adingabeko batzuk salatutako sexu gehiegikeriak direla eta. 2009ko ekainean bihotzeko baten ondorioz zendu zen

  3. NICK JONAS Nicholas Jerry Jonas, ezagunagoa Nick Jonas bezala, (Dallas, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1992ko irailaren 16a- ) Jonas Brothers taldeko protagonista da, berak taldea sortu zuelako. Taldeko gazteena da, erdikoa bere anaia Joe Jonas da eta zaharrena Kevin Jonas da. Taldean abestu, gitarra eta bateria jotzen ditu. Diabetes gaixotasuna dauka. Esaten denez, 2007an, Miley Cyrus (Hannah Montana) famatuaren mutil-laguna izan zela. Txakur bat dauka, Elvis izenekoa.

  4. ELVIS PRESLEY • Elvis Aaron Presley (Tupelo, Misisipi, 1935eko urtarrilaren 8a- Memphis, Tennessee, 1977ko abuztuaren 16a) Rock abeslari estatubatuarra izan zen. • Historiako musikaririk garrantzitsuenetakotzat hartzen da Presley, hainbat eta hainbat musikarirentzako inspirazioa izan zen. • Rock and Roll musika generoko erregea, hainbat pelikulatan ere parte hartu zuen. "Elvis" edo "Erregea" izenekin ezagutzen da. • 1977. urtean hil zen Memphisen, Tennessee.

  5. EDURNE PASABAN • Edurne Pasaban Lizarribar (Tolosa, Gipuzkoa, 1973ko Abuztuaren 1a - ) alpinista gipuzkoarra da, munduko hamalau zortzimilakoak igo dituen lehen emakumea. Hasiera batean Oh Eun-Sunren atzetik bazegoen ere azken honek Kangchenjunga ez zuela igo esan zuen Hego Koreako federazioak. Hori dela eta Edurne Pasaban izendatu zuten 14 zortzimilakoak igotzen lehenengo emakumea.[1] • 2008ko urriaren 5ean, Manaslu igo zuen, bere hamaikagarren zortzimilakoa (14 dira denera) eta Gerlinde Kaltenbrunner austriarra eta Nives Meroi italiarra berdindu zituen. • 2009ko maiatzaren 18an Kangchenjungara igo zen, Juanito Oiarzabal eta Kinga Baranowska poloniarra ere berarekin zirelarik. 12 zortzimilako egin dituen lehen emakumea izan zen une hartan. Oh Eun-Sunek 3 egun lehenago egin zuen mendi hura, baina bere 10. zortzimilakoa zuen. Gerlinde Kaltenbrunnerrek, berriz, 2 egun barru berdindu zuen Pasaban, Lhotse igo zuenean. Nives Meroi ere bere 11.aren bila zebilen Kangchenjungan, baina uko egin behar izan zion, bere senarra, Romano Benet eskalatzailea, gaixotu zelako. Badirudi italiarrak, oraingoz, igoerekin jarraitzeko asmoak alboratuta dituela. • Edurneren babesle nagusia Televisión Española (TVE) da eta Al filo de lo imposible programak bere azken 8 igoeratan lagundu dio.

  6. PABLO MOTOS • Pablo Motos Burgos (Requena, Valentzia, Espainia, 1965eko abuztuaren 31 - ) telebistako aurkezle, irrati-esatari eta umorista espainiarra da.

  7. JUAN SEBASTIAN ELKANO • Juan Sebastian Elkano (1486/1487-1526) Gipuzkoako Getaria udalerrian jaiotako euskal esploratzailea eta itsasgizona ospetsua izan zen. Munduari bira osoa eman zion lehenbiziko espedizioan parte hartu eta azkenengo zatian bere buruzagitzan gidatu zuen. 1519. urtean Sevillatik irten eta 1522an berriro Sanlucar de Barrameda herrira ailegatu zen Victoria Ontzia, beste 17 marinel bizirekin bakarrik.

  8. KARLOS ARGUIÑANO • Karlos Argiñano Urkiola, nazioartean Karlos Arguiñano grafiaz ezagunagoa, (Beasain, Gipuzkoa, 1948ko irailaren 6a - ) sukaldari, aktore eta enpresaburu euskalduna da. Haren sukaldaritzako telebista saioek arrakasta handia izan dute 1990az geroztik, Argiñano —goi sukaldaritzaren ordezkari izanagatik— elitismorik gabea, zuzena eta maitekorra delako, beti txiste bat prest duela. • Pilotazalea da; Asegarce enpresaren sortzaile eta jabeetako bat izateaz gainera, maiz ageri da pilotalekuetan, eta pilotalekua du bere etxean bertan.

More Related