160 likes | 288 Views
Pentekoste deia. Jesus Biztuaren Espiritua, geure txirotasunetik dinotsugu: etorri zaitez; geure makaltasunetik dinotsugu: etorri zaitez;. geure fedetik dinotsugu: etorri zaitez; geure guraritik dinotsugu: etorri zaitez. Maitasunez dinotsugu: etorri zaitez.
E N D
Pentekoste deia
Jesus Biztuaren Espiritua, geure txirotasunetik dinotsugu: etorri zaitez; geure makaltasunetik dinotsugu: etorri zaitez; geure fedetik dinotsugu: etorri zaitez; geure guraritik dinotsugu: etorri zaitez. Maitasunez dinotsugu: etorri zaitez.
Aita-Ama, bialdu zeure Espiritua: aldien hasieran nahas-mahasen gainetik ebilen Espiritua; kreazinoaren sorreratik dana biziz beteten dauan eta unibertsoa indarrez beteten dauan Espiritua.
Basamortutik zehar zure herria agindutako lurrera bideratzen ebana; profeten bidez berba egin ebana eta gaur be egiten dauana, eta haizeak eroaten dituan berbak baino berba ozenagoa daukana.
Bihotz gogorrak aldatzeko gauza dana; isiltasunaren eta ahazmenaren haranean sakabanatuta dagozan hazurrei bizia emon ahal deutsena; zeure Semearen Espiritua.
Jauna, bialdu zeure Espiritua eta edegi eiezuz gure bihotzak gizon-emakumeen sufrimentuari, eta kurutze, heriotza, odol, garrasi... bihurtutako zotinari eta minari.
Atara eizu gure begietatik harrokeriaren gure estalkia, eta ikusi daigula bizitza hau guztiau dala, dana batean: dohaia, norbera emotea, oparia, entzutea, errukia, gorespena, zerbitzua, burrukea eta otoitza.
Zure Espiritua, Jauna, isuri daitela gure gainera eta Berak bideratu, igurtzi eta zureak egin gaizala.
Emon eiguzu gauza ez danaren, txiroaren, apalaren zentzuna; gitxiaren, ezerezaren, makaltasunaren zentzuna; zorionaren, pozaren eta jaiaren zentzuna.
Emoiguzu anaia-arrebei laguntzeko gauza dan bihotz apala. Emoiguzu zure errukia sumatu daian eta gure norberekeriaren hesia apurtu daian bihotza.
Isuri eizu gure eskuetara zeure Espiritua, bialdu eizu sua gure bihotzetara. Bota zure arnasea sinisten dabenengan, ezbaian dagozanengan, maite dabenengan, bakarrik dagozanengan, zuzentasunaren alde jokatzen dabenengan, bakearen alde burrukatzen dabenengan, etorkizuna eraikitzen dabenengan.
Barri Ona iragarteko, munduan maitasunaren lekuko izateko, alkartea eraikitzeko eta ondasunak alkar banatzeko, mahaia danei edegiteko eta anaia-arrebei atea zabaltzeko, ordua da.
Espirituaren eguna da, alkartearen eta egiaren ordua, askatasunaren helduerea, Espirituz eta Egiaz gurtzen dabenen lekua, barriro jaio gura dabenen aldia.
Danerako ahalmena emoten dauan Espirituaren aldia da. Orain, Erreinua ibilian jarri da, eta Jauna dogu gure indarra.
Orain, fededunok esan daikegu: “Bakea eta poza iragartera bialdu nau”. Hemen eta orain, zure LEKUKO izan gura dogu, Jauna.