1 / 14

ESPERIMENTAZIO KAXAK

ESPERIMENTAZIO KAXAK. Haurtzaro ttiki, 2010-2011 ikasturtea. Ertainen taldea.

blaze
Download Presentation

ESPERIMENTAZIO KAXAK

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. ESPERIMENTAZIO KAXAK Haurtzaro ttiki, 2010-2011 ikasturtea. Ertainen taldea

  2. Esperientzi hau Infancia aldizkariko 125 .alean irakurritako artikulu batean oinarrituta egin nuen. Bertatik ideia hartu eta ondoren nire baliabideetara egokitu nuen. Ertainen taldean egindako esperientzia da, 6-8 haurreko taldean, 18 eta 25 hilabete bitartekoekin. • Bandeja edo nire kasuan kajak hartu eta material ezberdinez betetzean datza. Hau guztia mahai gainean aurkeztu nien haurrei, azpian izara bat jarriz, alde batetik eremua nolabait mugatzeko eta bestetik garbiketa modu errazagoan egiteko. Honetaz gain, beraien eskura manipulaziorako eta bilketarako hainbat tresna jarri nituen. Hemendik aurrera txiki hauek egin zuten lana, bai horixe! • ERABILITAKO MATERIALA • Forespanezko kaxak • Hauek betetzeko material ezberdinak: • Material kontaezina edo jarraia: irina/ogi rallatua/kafe xehetua… • Material kontagarria: mandarinak/ intxaurrak • Material mistoa: makarroi mota ezberdinak/garbantzuak/dilistak • Manipulaziorako tresnak: goilarak, pottoak edo edukiontzi ezberdinak, arrautza kajak, mangera zatiak, enbuduak…

  3. Haurrak bertan ez zeudela gela prestatu eta politta izan zen ateak irekitzean beraien erreakzio ezberdinak ikustea: poza, harridura, kuriositatea, “hala!” bezalako hitzak… Gehien-gehienak inguratu ziren hasi-hasieratik. Batzuk lehendabizi topatu zuten kajaren aurrean geldi, bertan zer zegoen begiratuz. Beste batzuk, berriz, kaja batetik bestera dena behatu eta ikutzeko gogoz! Bakarren bat poliki gerturatu zen, material berri honen aurrean mesfidati, lurreko izara zapaltzeko ere kontuz ibiliz.

  4. Berehala hasi zen esperimentazio fasea eta ekintzak ugariak izan ziren, dudarik gabe. Material berarekin kontaktuan jartzean zentzumen guztiak adi zituzten. Lehenik eta behin, Ukimena eskuak kaja barruan sartu, erabat batzuetan, aleak bana-banan ikutuz bestetan, oso erreakzio ezberdinak bizitu zituzten taktuaren aurrean: poza, sorpresa, harridura, larritasuna…Irina izan zen dudari gabe sentsazio gehien sorrarazi zituen materiala. Halere, makarroi, garbantzu eta batez ere dilistaz betetako kajetan eskua sartzea ere erakargarria izan zen askorentzat: testura, tenperatura…

  5. Oraindik ere aho fasean, probatzen aritu zenik ere izan zen. Makarroiak gogorrak, irinaren testura atsegin/desatsegina ahoan, mandarinaren mikaztasuna… • Soinu aldetik, makarroiena nabarmenena. Kutxarila edo eskuarekin astinduz edota kaja mugituaz a ze soinu atsegina. Garbantzuak lurrera botatzeak ere izan zuen arrakasta, klak,klak, klak, ezta Elaia¿ • Honi guztiari, beraien begitxo erne horiek ikusitako guztia gehituz gero, materialen propietate ezberdinez jabetuz joan ziren eta baita hiztegia zabaltzen ere.

  6. Materiala bera izendatu eta jaki ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen. Diskriminazioak ere egin genituen, Kattalinek ongi azaldu bezala, “hau jan ez”. Sukaldatu egin behar lehendabizi, ezta¿ Mandarinak “haundiak” eta dilistak berriz “txiki-txikiak”. • Irinak zikindu egiten duela ere konturatu ginen. Batzuen gozatua eta besteen larritasuna. • Kaxa arin edo pisutsuagoak mugitzeko ere trebetasuna eta indarra behar. • Koloreak…

  7. Hamaika ekintza eta esperimentazio Bete Sailkapenak Hustu

  8. Mangera zatitik ogi xehetua pasatu Ongi saiatuta ere, hoditxo honetan ezin garbantzua sartu Hara!, hurrengo saioan bazen hodi lodiago bat eta hemendik bai aisa!

  9. Intxaurrak irineztatu eta astindu “nastu-nastu” Eskuak garbitzeko astindu egin behar Sinbolikoa

  10. “Ea zenbateraino bete dezakedan…” Horretan ari al zinen hemen, Nahia? Trasbaseak Bota!

  11. Konzentrazioa, arreta Jarrerak eta trebetasunak Esku-begi koordinazioa Deskubrimentua, poza… Behaketa, interesa

  12. Ez du azalpenik behar, ezta? Eta baita sentimentu desatseginagoak ere.Marenek kaja ustu zuen eta Elaiak ez zuen hori batere ongi bizitu. Proiektu txikiak, elkarlana. Kaja guztiak lurrean eta ilaran jarri zituzten bien artean Motrizitate fina

  13. Balorazioa • Behatutakoaren arabera, heuristikoaren bariante gisa hartu litekeela esango nuke. Izan ere, egiten dituzten ekintzak, agertzen diren jarrerak oso antzerakoak dira. • Esperientzi honetan, ordea, normalean eskura ez dituzten elementuak eskaintzen dizkiegu eta “saltsan” aritze horrekin bereziki gozatu dute. Material gehiena errepikatu dudan arren, aurrekoetan ikusitakoaren arabera elementu berriak ere sartu ditut. Aukerak nahi adina daude. • Nire jarrera orokorrean behaketarena izan da. Halere, hizkuntza maila polita duen taldea izanik, materialari buruz hitz egin edo beraien ekintzen ondorioz suertatuko egoerei hitza jartzeko aukera polita izan dut. Beraien esanak ere nagusi izan dira zenbaitzuen kasuan . • Benetan oso esperientzia interesgarria izan da. Haurrek izugarri gozatu dute eta beste behin ere beraien zentratzeko gaitasunak, motibazioa, interesa… agerian gelditu dira. Saioa hasi eta ordu erdiz gelan isiltasuna, patxada eta gozotasuna nagusi izan dira eta batzuen kasuan hortk aurrera ere ezin bukatu eskuarten zutena.

  14. Hemendik esperientzi hau egitera animatzen zaituztet. Seguru nik adina gozatuko duzuela txiki hauei begira! Iraia Etxebeste, Haurtzaro ttikin, 2010-2011 ikasturtea

More Related