180 likes | 418 Views
MIKELEN EGUNEROKOA. Kaixo lagunok !!!!. Ni Mikel naiz eta euskal mendien artean aurkitzen den herrixka honetan bizi naiz. Muxelar du izena eta oso oso polita da. Hau nire etxea da, baserri haundi bat da eta bertan aita, ama eta ni bizi gara, eta kortan, Txuri txakurra,
E N D
Kaixo lagunok !!!! Ni Mikel naiz eta euskal mendien artean aurkitzen den herrixka honetan bizi naiz. Muxelar du izena eta oso oso polita da.
Hau nire etxea da, baserri haundi bat da eta bertan aita, ama eta ni bizi gara, eta kortan, Txuri txakurra, behiak, txerriak, untxiak, oiloak eta ardiak bizi dira.
Goizero goizero Txipi oilarrak esnatzen nau, eta bera entzun bezain azkar, eskolarako arropa janzten dut eta korrika sukaldera noa.
Sukaldean ama egoten da gosari goxo goxo batekin zain. Mmmmmmmmmmmmm!!!!!!
Gero hortzak garbitzen ditut eta motxila hartuta eskolara noa. Baina lehenago beti Txuri agurtzen dut.
Heltzean denok lurrean eseri eta andereñoari izandako ametsak edo nobedadeak kontatzen dizkiogu.
Jolasordura goazela dakigu andereñoa abesten hastean. “Jolasordurako momentua iritsi da, goazen denok ondo pasatzera, minik hartu barik, minik eman barik.”
Jantokira goazen artean abesti hau abesten dugu “Bazkaldu nahi dugu, bazkaria delako, gosearen kontrako sendagarria”
Goxo goxo jan ondoren klasera bueltatzen gara eta lo kuluxka egiten dugu,andereñok musikarekin esnatu arte
Esnatu eta motxila hartuta etxera goaz, andereño agurtuz. “agur andereño etxera noa”
Eta horrela pozik, txistuka eta kantuka etxera bueltatzen naiz, gauza asko ikasi eta gero.