170 likes | 481 Views
KOMUNIKAZIOA. Komunikazioa gizakiok eta animaliek dugun gaitasuna da. Animaliek: Begiradak, keinuak, hotsak, mugimenduak… erabiltzen dituzte elkarren artean komunikatzeko. Gizakiok: mugimendu, keinu eta abarrez gain, ahoz eta idatziz komunikatzen gara. Baina, zer da komunikazioa?.
E N D
Komunikazioa gizakiok eta animaliek dugun gaitasuna da. • Animaliek: Begiradak, keinuak, hotsak, mugimenduak… erabiltzen dituzte elkarren artean komunikatzeko
Gizakiok: mugimendu, keinu eta abarrez gain, ahoz eta idatziz komunikatzen gara.
Baina, zer da komunikazioa? Igorleak hartzaileari, kanal baten bidez, biek ezagutzen duten kodea erabiliz mezu bat bidaltzearen ekintza da.
Igorle eta hartzailearen arteko komunikazioa gauzatu ahal izateko, KODE berbera erabili beharko dute: biek ulertzen duten ZEINU-SISTEMA. Bideoa Beraz, komunikatzeko erabiliko den kodea bai igorleak bai hartzaileak ezagutu beharko dute, bestela ez dute elkar ulertuko:
KOMUNIKAZIO EKINTZAKO ELEMENTUAK Komunikazio-ekintzak zazpi elementuek hartzen dute parte. • Igorlea. Mezua bidaltzen duena da. Gizaki nahiz talde bat edo baita animalia zein tresna bat ere izan daiteke. • Hartzailea. Mezua jasotzen duen gizaki, talde, animalia edo tresna (ordenagailua, adibidez)izan daiteke. Komunikazioa igorlearen desioz edo beharrez hasten da. Hartzailearengan modu batera edo bestera eragiteko, igorleak erabakitzen du modua. Hartzailea ez da elementu pasiboa, baizik eta prozesuan modu aktiboz parte hartzen duen subjektua. Mezua deskodetzeaz gain, igorlearen asmoak analizatu behar ditu. • Mezua. Komunikaldi bakoitzeko edukia da. Igorleak hartzaileari esaten diona. • Bidea. Igorleak hartzaileari mezua nola, zeren bidez bidaltzen dion zehazten du: hitzez, idatziz, keinuz, morsez, ikus-entzunezko komunikabidez... Mezuak aldatu egiten dira darabilgun komunikabidearen arabera. Publizitate-iragarki bat, esaterako, aldatu egiten da, bai formaz bai edukiz, telebistaz, irratiz edo euskarri grafikoz den. • Kodea. Mezuak bidaltzeko erabiltzen dugun zeinuen eta arauen bilduma da. Harremanik izango bada, biek ezagutu behar dute kode edo sistema hori. Gure kodea euskara da. • Erreferentea. Mezuak erreferentzia egiten dion errealitateko objektu, gertaera, sentimendu, kontzeptu edo dena delakoa da. Zeri buruz ari garen. • Ingurua. Beste elementu guztiak biltzen dituen osagaia da. Zeinu berak oso mezu ezberdina izan dezake testuingurua aldatzen bada, komunikazio-egoera aldatzen bada. Zazpi elementu horiek gorabehera elkar ulertzea ez da beti hain erraza.
Baina, nola komunikatzen ziren gure arbasoak? Argi dagoena da historiaurrean ez zutela ahozko hizkuntzarik erabiltzen, horregatik oihu eta keinuak ziren nagusi.
Pixkanaka ahozko hizkuntzak erabiltzen hasi ziren, eta azkenik, IDAZKERAREN ASMAKUNTZAK izugarrizko aldaketa suposatu zuen. NON SORTU ZIREN LEHEN ALDIZ ZEINU IDATZIAK? Mesopotamian agertu ziren orain dela 5000 urte…
…eta IDAZKERA KUNEIFORMEA deitu zitzaion. Kanabera zati batekin buztin hezean idazten zuten.
Egipton zuten idazkera, IDAZKERA HIEROGLIFIKOA izenez ezagutzen dugu. Bi idazkera hauek marrazkiak erabiltzen zituzten:
ALFABETOA: Idatzizko ikur multzo bat da. Feniziarrek sortu zuten duela 3000 urte:
3. …eta hartatik ALFABETO LATINDARRA, guk erabiltzen duguna.
Bestealfabeto batzuk Arabiar alfabetoa