210 likes | 363 Views
Turismo-enpresetan familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egiteko planak gauzatzeko eskuliburua. IZENBURUA. Zertan datza bateragarritasuna? Zergatik sustatu behar da bateragarritasuna? Bateragarritasunerako laguntzak Bateragarritasun-planak: ezaugarri orokorrak
E N D
Turismo-enpresetan familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egiteko planak gauzatzeko eskuliburua
IZENBURUA • Zertan datza bateragarritasuna? • Zergatik sustatu behar da bateragarritasuna? • Bateragarritasunerako laguntzak • Bateragarritasun-planak: ezaugarri orokorrak • Bateragarritasun Plan bat ezartzeko jarraitu beharreko urratsak • Bateragarritasun Planek bete behar dituzten baldintzak • Arauzko neurriak • Beste neurri batzuk • Informazio-iturrriak • Bateragarritasun Planaren eredu bat.
1.- ZERTAN DATZA BATERAGARRITASUNA? Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko neurriak arautzen dituten Dekretuaren (*) arabera: • Bateragarritasunaren helburua honako hau da: amatasunaren edo aitatasunaren ondorioz enplegurako sortzen diren eragozpenak nahiz lan-bizitzak familia-bizitzari ekartzen dizkion mugak kentzea. • Horrekin adierazitako bi eremuak bateragarriak izatea butzatzen da eta gizonen eta emakumeen aukera-berdintasuna sustatzen da: • Lana lortzeari eta lanean irauteari dagokionez. • Seme-alabak eta inoren laguntza behar duten ahaideen zaintzan bete-betean aritzeko aukerari dagokionez. • (*) 118/2007 Dekretua, uztailaren 17koa, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituena; Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Dekretua (EHAA, 144. zk.)
2.- ZERGATIK SUSTATU BEHAR DA BATERAGARRITASUNA? • Legeak hori ezartzen duelako. • Tartean sartuta dauden alderdi guztientzat onuragarria delako.
47. artikulua: Xedapen orokorra Euskal herri-administrazioek erraztu egin behar dute bizitza pertsonala, familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarriak izatea honako hauen bitartez: etxeko lanetan gizonek ere erantzukizunak hartuta, lanaren egiturak bizitza pertsonalaren eta familia-bizitzaren premietara egokituta zerbitzu soziokomunitarioak sortuta, laguntza ekonomikoen eta zerga-arloko neurrien bitartez, helburuhori lortzeko egokitzat hartzen den beste edozein neurriren bitartez. 48. artikulua: Lan-baldintzak Herri-administrazioetako langileen lan-baldintzak arautzeko arauek malgutasun-neurriak eta lan-denbora berriz antolatzeko neurriak bildu beharko dituzte. Euskal herri-administrazioek, dauzkaten eskumenen eremuan, lan-denbora malgutzen eta berriz antolatzen duten enpresei eman beharko dizkiete laguntzak, baita familia eta lana bateragarri egitea errazten duten beste edozein neurri hartzen duten enpresei ere. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak laguntzak emango dizkiete etxeko premiei erantzuteko eta inoren laguntza behar duten pertsonak zaintzeko eszedentziak, baimenak eta lanaldi-murrizketak hartzen dituzten langileei. 2.- ZERGATIK SUSTATU BEHAR DA BATERAGARRITASUNA? Hori ezartzen duelako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 otsailaren 18ko Legeak (EHAA, 42. zk.)
ENPRESABURUARENTZAT ENPLEGATUENTZAT BATERAGARRI-TASUNAREN ABANTAILAK • Prozesuen kalitatea hobetzen da. • Gizarte-onarpena. • Langileen motibazioa eta garapena handiagoa da. • Enpresa-arloko lehiakortasuna hobetzen da. • Gizarte-arloko eta laneko giroa hobea da. • Lanbide-errendimendua hobea da. • Lan egiteko modu eraginkorra. • Kudeaketa hobea da, eta horrek zuzenean eragiten dio errendimenduari. • Taldeko lana eta sormena sustazen ditu. • Gizarte-, familia- eta lanbide-ongizatea hobea da. • Motibazio eta garapen handiagoa. • Lanbide-errendimendu handiagoa. • Gizarte-arloko eta laneko giroa hobea da. • Lan egiteko modu eraginkorra. • Taldeko lana eta sormena sustazen ditu. • Inplikazio handiagoa enpresaren helburuetan. BATERAGARRI-TASUN EZAREN DESABANTAILAK • Absentismoa. • Produktibitate txikia. • Langileen errotazio handia. • Giza baliabide kualifikatuen galera. • Negoziazio kolektiborako gaitasun txikiagoa. • Osasun-arazoak. • Lan-merkatuan sartzeko aukera galtzea. • Lan-arloan eta maila pertsonalean pozik ez egotea. • Motibaziorik eza bere lanbide-garapenean. • Prestatzeko eta birziklatzeko ekintzetan parte-hartze txikia izatea. 2.- ZERGATIK SUSTATU BEHAR DA BATERAGARRITASUNA? Tartean sartuta dauden alderdi guztientzat onuragarria delako:
3.-BATERAGARRITASUNERAKO LAGUNTZAKEAEko lan-bizitza eta familia-bizitza bateragari egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 17ko 118/2007 Dekretua, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Dekretua Dekretuak lau laguntza-ildo hartzen ditu aintzat: • Seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileak. • Inoren laguntza behar duten ahaideak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileak. • Seme-alabak zaintzeko edo inoren laguntza behar duten ahaideak zaintzeko eszedentzia hartzen edo lanaldia murrizten duten langileak ordeztea. • Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzea.
3.- BATERAGARRITASUNERAKO LAGUNTZAKIndustria, Merkataritza eta Turismo Saila Euskal turismo-azpisektoreetan “Kudeaketaren Kalitatea eta Bikaintasuna ziurtatzea sustatzen duten ekimenei laguntzeko programa ezartzen duen agindua” argitaratu zuen Sailak (EHAA, 36. zk.) Bateragarritsunari dagokionez, aginduak honako hau ezartzen du: “Laguntzenehunekoak % 5 handituko dira ziurtagiriaren eraginpeko establezimenduak edo enpresak familia- eta lan-bizitza bateragarri egiteko plana duela egiaztatzen bada”.
4.1.- BATERAGARRITASUN PLANAKBateragarritasun Plan bat ezartzeko honako urrats hauek egin behar dira: • Goi-mailako zuzendaritzaren konpromisoa lortu behar da. • Bateragarritasuna koordinatuko duen eta proiektuaren ardura izango duen batzorde bat sortu behar da edo pertsona bat izendatu behar da. • Enpresaren autodiagnostiko bat egin behar da zein fasetan dagoen ikusteko. • Enplegatuek dituzten premiei buruzko informazioa bildu behar da. • Lana erraztuko duten politikak eta pertsonak bilduko dituen Bateragarritasun Plan bat sortu behar da. • Goi-mailako zuzendaritzaren politikak, lidergoa eta adibidea aplikatzeko eskuliburu bat egin behar da zuzendariak eta erdi-mailako agintariak prestatuz. • Familia-balioak zeregin korporatiboan sartu behar dira. • Jende mota desberdinari egokitutako politikak eta ekintzak hedatu behar dira. • Politika eta ekintza horien berri eman behar du Goi-mailako Zuzendaritzak, lehenik eta behin plana iragarriz • Ezarri egin behar da.
4.2.- BATERAGARRITASUN PLANAKBaldintzak • Agiri honen 3. idatz-zatian aipatzen den aginduan jasotako laguntzak eskatzen dituzten, eta lagundutako portzentajearen %5aren gehikuntza eskuratu nahi duten enpresek honako hauek egin beharko dituzte: • Bateratze Plana ezarri, 4.1 idatz-zatian azaltzen denaren arabera, eta sartuta: • langileentzako gogorarazpena, badirela ARAUZKO BOST NEURRI 6. atalean azalduak (4.2.1 idatz-zatian azaltzen dira 118/2007 Dekretuan jasotako laguntzak neurri hauek aplikatzeko). • 6. atalean azaltzen diren NEURRIETAKO BESTE BAT. • eta horren laburpena aurkeztu, 6. atalean jasotzen den fitxaren bidez. Laburpen horretan honako hauek azalduko dira: • BESTE NEURRIETAKO zein (4.2.2 idatz-zatian azalduak) sartzen den Bateratze Planean. • zer prozedura erabili duen enpresak Bateratze Plana zabaltzeko langileen artean.
4.2.1.- ARAUZKO NEURRIAKSeme-alabak zaintzeko lanaldia murriztea edo eszedentzia hartzea DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUNAK: • Hiru urtetik beherako seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzea. • Lanaldia gutxienez heren bat murriztea, • sei urtetik beherako seme-alabak zaintzeko, • % 33tik gorako ezintasuna duten 18 urtera bitarteko seme-alabak zaintzeko. ONURADUNAK: • Besteren konturako langileak eta kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak izan daitezke laguntza horien onuradunak, betiere pertsona horiek: • Semearen edo alabaren zaintza eta babespea badute eta bizileku berean bizi badira diruz lagun daitekeen aldi osoan. • EAEko edozein udalerritan bizi badira. • Egutegiko 59 eguneko gutxieneko segidako denboraldian eszedentzia-egoeraz edo lanaldi-murrizketaz baliatu badira.
4.2.1.- ARAUZKO NEURRIAKSeme-alabak zaintzeko lanaldia murriztea edo eszedentzia hartzea LAGUNTZEN ZENBATEKOA: ESZEDENTZIA bat hartzen bada, honako hauek izango dira laguntzen zenbatekoak: • Emakumeen kasuan: 2.400 euro urtean. • Gizonen kasuan: 3.000 euro urtean. LANALDIA MURRIZTEN bada, laguntzak aldatu egiten dira murrizketa-mailaren arabera: • Murrizketa lanaldiaren % 45ekoa edo hortik gorakoa bada: • Emakumeen kasuan: 1.800 euro urtean. • Gizonen kasuan: 2.400 euro urtean. • Murrizketa lanaldiaren % 40koa edo hortik gorakoa eta % 45etik beherakoa bada: • Emakumeen kasuan: 1.575 euro urtean. • Gizonen kasuan: 2.100 euro urtean. • Murrizketa lanaldiaren % 33koa edo hortik gorakoa eta % 40tik beherakoa bada: • Emakumeen kasuan: 1.350 euro urtean. • Gizonen kasuan: 1.800 euro urtean.
4.2.1.- ARAUZKO NEURRIAKInoren laguntza behar duten ahaideak zaintzeko lanaldia murriztea edo eszedentzia hartzea DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUNAK: • Inoren laguntzabehar duten ahaideak zaintzeko eszedentzia hartzea. • Inoren laguntza behar duten ahaideak zaintzeko lanaldia gutxienez herenbat murriztea. ONURADUNAK: • Besteren kontura lan egiten dutenak eta kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak izango dira laguntza horien onuradunak, baldin eta: • EAEko edozein udalerritan bizi badira. • Egutegiko 59 eguneko gutxieneko segidako denboraldian eszedentzia-egoeraz edo lanaldi-murrizketaz baliatu badira. • Odolkidetasunezko lehenengo edo bigarren mailako edo kidetasunezko lehenengo mailako familia-lotura badute langilearekin edo langilearen ezkontidea edo izatezko bikotea bada.
4.2.1.- ARAUZKO NEURRIAKInoren laguntza behar duten ahaideak zaintzeko lanaldia murriztea edo eszedentzia hartzea LAGUNTZEN ZENBATEKOA: ESZEDENTZIA hartzen bada, honako hauek izango dira laguntzen zenbatekoak: • Emakumeen kasuan: 2.400 euro urtean. • Gizonen kasuan: 3.000 euro urtean. LANALDI MURRIZKETA hartzen bada, laguntzak murrizketa-mailaren araberakoak izango dira: • Murrizketa lanaldiaren % 45ekoa edo hortik gorakoa bada: • Emakumeen kasuan: 1.800 euro urtean. • Gizonen kasuan: 2.400 euro urtean. • Murrizketa lanaldiaren % 40koa edo hortik gorakoa eta % 45etik beherakoa bada: • Emakumeen kasuan: 1.575 euro urtean. • Gizonen kasuan: 2.100 euro urtean. • Murrizketa lanaldiaren % 33koa edo hortik gorakoa eta % 40tik beherakoa bada: • Emakumeen kasuan: 1.350 euro urtean. • Gizonen kasuan: 1.800 euro urtean.
4.2.1.- ARAUZKO NEURRIAKSeme-alaba adingabeak zaintzeko pertsonak kontratatzea • DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUNAK: • Hiru urtetik beherako seme-alabak etxean zaintzeko Gizarte Segurantzaren Etxeko Langileen Erregimen Berezian alta emanda dagoen langilearen kontratazioa. • ONURADUNAK: • Etxeko langilea dela-eta Gizarte Segurantzari egiten zaion kotizazio-dokumentuan etxekoen unitatearen titular gisa azaltzen den aita edo ama, baldin eta • EAEko udalerriren batean eta langilea kontratatzea eragin duen semea edo alaba bizi den bizileku berean bizi bada. • Egutegiko 59 eguneko gutxieneko segidako denboraldian eszedentzia-egoeraz edo lanaldi-murrizketaz baliatu bada. • Langilea hilean gutxienez 80 lanorduz (egiazkoak) edo gehiagoz kontratatu badute.
4.2.1.- ARAUZKO NEURRIAKSeme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzea ONURADUNAK: Aitak eta amak ordaindutako jardueraren bat gauzatu beharko dute –bai besteren kontura, bai norberaren kontura–, edota lan egiteko erabateko ezintasun iraunkorra izan beharko dute gutxienez. Seme edo alaba horrek ez du matrikulatuta egon beharko aurrekontu publikoarekin finantzatutako Haur Eskola batean. LAGUNTZEN ZENBATEKOA: Etxeko Langileei buruzko Gizarte Segurantzaren Araubide Bereziari egindako kotizazioaren ekarpena hartuko du erreferentziatzat laguntzak. Laguntza familia-errenta estandarizatuaren araberakoa izango da: 25.000 euroko edo hortik gorako errenta bada: ekarpenaren % 50. • 25.000 eurotik beherako edo 17.000 euroko edo hortik gorako errenta bada: ekarpenaren % 75. • 25.000 eurotik beherako errenta: ekarpenaren % 100.
Familian larrialdia izateagatik lantokia uztea. Kontratupeko langileek beren lanpostua utzi ahal izango dute larrialdi-egoera bati erantzuteko eta ez dute aurretik justifikatu beharrik izango. Zainketa-lanak ahalbidetzeko lan-ordutegi malgua izatea. Langileek 8 ordu lan egin behar dituzte, baina erabaki ahal izango dute zer ordutan hasi lanaldia eta zer ordutan alde egingo duten enpresatik lanaldia amaitu ondoren. Asteko lanaldi trinkoa zainketa-lanak ahalbidetzeko. Langileek egun bakoitzean ordu gehiago lan egin ahal izango dute eta horren truke egun bat edo egun-erdi bat libre hartu ahal izango dute astean. 4.2.2.- AUKERAKO NEURRIAKLanaldiaren barnean denbora-malgutasuna izateko neurriak
Amatasun-baimena, Legeak xedatzen duena baino luzeagoa. Amak etxean gera daitezke legeak xedatutako 16 asteak agortu ondoren, baldin eta aldi horretan beren soldatari uko egiten badiote. Amatasunagatiko absentziaren ostean, lehen zeukaten lanpostura itzuliko direla bermatuko zaie. Aitatasun-baimena, Legeak xedatzen duena baino luzeagoa. Aitak etxean gera daitezke Legeak xedatzen duen aldia agortu ondoren (segidako 13 egun), baldin eta aldi horretan beren soldatari uko egiten badiote. Lantokiko lana eta urrutiko lana uztartzeko malgutasuna, zainketa-lanak ahalbidetzeko. Etxetik lan egin daiteke, lanera joateko eta lanetik etortzeko bidaia luzeak edo auto-ilarak saihesteko. Halaber, langilearen etxetik hurbil dagoen bulego satelite batean lan egin dezakete lanera joateko eta lanetik itzultzeko bidaiak edo auto-ilarak saihesteko. 4.2.2.- AUKERAKO NEURRIAKBaimenak edo malgutasuna espazioan ibilbidearen barnean
Haurtzaindegia enpresa barruan. Enpresak doako edo diruz lagundutako haurtzaindegi-zerbitzuak eskaintzen ditu enpresa barruan. Haurtzaindegia enpresatik kanpo. • Enpresak doako edo diruz lagundutako haurtzaindegi-zerbitzuak eskaintzen ditu enpresatik kanpo. Laguntza hori hainbat motatakoa izan daiteke: • Lehentasuna izatea tokiko haurtzaindegietan plazak izateko. • Plazak erreserbatuta izatea tokiko haurtzaindegietan, eta plaza horiek enpresak ordainduko ditu. • Deskontuak tokiko haurtzaindegietan. Inoren laguntza behar duten ahaideak zaintzeko doako edo diruz lagundutako zerbitzuak. Enpresak diruz laguntzen ditu (osorik edo zati bat) inoren laguntza behar duten ahaideak zaintzeko zerbitzuak, hala nola zaharren egoitzak edo inoren laguntza behar dutenentzako egoitzak, eguneko zentroak edo etxez etxeko laguntza. Haurtzaindegiei buruzko informazioa. Plantilak Langileen sailean kontsulta dezake enpresatik hurbil dauden haurtzaindegiei buruzko informazioa. Adinekoak zaintzeko zentroei eta zerbitzuei buruzko informazioa. Kontratupeko langileek Langileen sailean kontsulta dezakete adinekoak zaintzeko enpresatik hurbil dauden zentroei buruzko informazioa. 4.2.2.- AUKERAKO NEURRIAKBaimenak edo espazio-malgutasuna ibilbidearen barruan
5.- AIPATUTAKO INFORMAZIO ITURRIAK DOKUMENTAZIOA • Enpresa Malguaren Jardunbide Egokien Gidaliburua. 18-20 or. • Aurreratu programa. Web-orria: www.aurreratu.org. 6. or. LEGERIA • Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea (EAE). 7. or. • Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituen uztailaren 17ko 118/2007 Dekretua. 3. eta 12-17 or.
ARAUZKO NEURRIAK Lanaldia murriztea seme-alabak zaintzeko. Lanaldia murriztea inoren laguntza behar duten ahaideak zaintzeko. Eszedentzia hartzea seme-alabak zaintzeko. Eszedentzia hartzea inoren laguntza behar duten ahaideak zaintzeko. Langileak kontratatzea seme-alabak zaintzeko. BESTE NEURRI BATZUK Familia-larrialdia dela medio lantokia uztea. Lan-ordutegi malgua zainketa-lanak ahalbidetzeko. Asteko lanaldi trinkoa zainketa-lanak ahalbidetzeko. Aitatasun-baimenak, Legeak xedatutakoak baino luzeagoak. Amatasun-baimenak, Legeak xedatutakoak baino luzeagoak. Lantokiko lana edo urrutiko lana uztartzeko malgutasuna zainketa-lanak ahalbidetzeko. Haurtzaindegiak enpresa barruan. Haurtzaindegiak enpresatik kanpo. Inoren laguntza behar duten ahaideak artatzeko doako edo diruz lagundutako zerbitzuak. Haurtzaindegiei buruzko informazioa. Adinekoak zaintzeko zentroei buruzko informazioa. 6.- BATERAGARRITASUN PLANAREN EREDU BAT Bateragarritasun Plana hedatzeko erabilitako PROZEDURAREN DESKRIBAPENA: Sinadura:(erakunde eskatzailearen ordezkariarena)…………..