E N D
ANDELOS Mendigorriaren ondoko burdin aroko hiri erromanizatua, Kristo aurreko I. Kristo ondorengo I. eta II. mendeen tarteko garaian agitz garrantzitsua izan zen, egungo aztarnategia erakusten duen bezala. Goi mailako patrizioen etxeak, uraren depositoa,hiri karrikak eta mosaikoz beteriko etxebizitzak aurkitu dira, besteak beste.