100 likes | 244 Views
Heldu, eutsi, oratu. heldu. Besoa luzatu, eta adar bati heldu zion . *Besoa luzatu eta adar bat heldu zuen. Tinko heldu nion soka ri . *Tinko heldu nuen soka. Beste gai bati helduko diogu orain:…. heldu. Buruargia da, oso bizkorra ideia berriei heltzeko.
E N D
Heldu, eutsi, oratu Heldu, eutsi, oratu
heldu • Besoa luzatu, eta adar bati heldu zion. • *Besoa luzatu eta adar bat heldu zuen. • Tinko heldu nion sokari. • *Tinko heldu nuen soka. • Beste gai batihelduko diogu orain:… Heldu, eutsi, oratu
heldu • Buruargia da, oso bizkorra ideia berrieiheltzeko. • Zeri heldurik ez dauka. • Gerrari laga eta / pakiariheldu / inozente gaudenak / ez gaitezen galdu.Xenpelar “Bertso berriak” c. 1869 Heldu, eutsi, oratu
Zerbaiti/Norbaiti + [izena]TIK + heldu Maiz agertzen da egitura hori ahozko zein idatzizko jardunetan. • Besotikheldu nion alde egiteko unean. • *Besotik heldu nuen alde egiteko unean. • Gerritikheldu zidan. • *Gerritik heldu ninduen. • Costellok paparretikheldu zion Galanteri. *Costellok paparretik heldu zuen Galante. Heldu, eutsi, oratu
eutsi • Arnasarieutsi zion eta zelatan geratu zen. • Neurearieutsi nion, sendo eta gogor. • Niri ere gustatzen zait nola eusten dioten osagai kulunkari elkarlotu horiek beren erritmo tinkoari. Dava Sobel: Longitudea, EHUpress (ZIO bilduma), 2012. (Euskaratzailea: Irene Aldasoro.) Heldu, eutsi, oratu
eutsi • Hezurrek garrantzi handia dute gorputzarenegiturarieusteko. Esaera • Lehertutako kupelak ezin sagardoarieutsi. • Gu gera iru probintzi, / lengo legerik ez utzi; / oieri firme eutsi, / naiz anka bana autsi; / … Xenpelar “Iya guriak egin du”, c. 1869 Heldu, eutsi, oratu
Negarrari, barreari, malkoei… eutsi Ohikoak dira halako esamoldeak. • Beste aldera begiratu zuen,malkoei eutsi nahiko balie bezala. • Nahikoa lan izaten du horrekjakin-minari eusten. • Halakoetan ezin izaten genion barreari eutsi. Heldu, eutsi, oratu
oratu • Uretara jausi, eta ozta-ozta oratu zion berriz ere txalupari. • Astigar-haziak, helize-forman erortzen delarik, airearioratzen dio. • Nukleoak tinko oratzen dioelektroiari, eta, hala, ionizazio-energiak gora egiten du. Peter William Atkins: Erreinu periodikoa, EHUpress (ZIO bilduma), 2011. (Euskaratzailea: Juan Garzia.) Heldu, eutsi, oratu
oratu • Besotikoratu zidan eta bazter batera eraman ninduen. *Besotik oratu ninduen eta bazter batera eraman. Esaera • Pertsonarihitzetik eta idiariadarretatikoratu behar zaio. *Pertsona hitzetik eta idia adarretatik oratu behar da. Heldu, eutsi, oratu
Kontuan hartzeko: Heldu, eutsi eta oratu aditzek datiboz markatzen dute osagarria. Heldu, eutsi, oratu