270 likes | 416 Views
Bergara. 1. 1. Bergarako Udalari eskatzen diogu, ondare kulturalaren babesean duen erantzunkizunarekin jardun dezala, eta kontutan har dezala Eusko Jaurlaritzak luzatutako gomendioa (2007ko ekaineko idatzia), Untzeta etxeko Lorategi Historikoa bere jatorrizko egoerara itzul dezan.
E N D
Bergara 1 1
Bergarako Udalari eskatzen diogu, ondare kulturalaren babesean duen erantzunkizunarekin jardun dezala, eta kontutan har dezala Eusko Jaurlaritzak luzatutako gomendioa (2007ko ekaineko idatzia), Untzeta etxeko Lorategi Historikoa bere jatorrizko egoerara itzul dezan.
PROPOSAMENA: • UNTZETA ETXEKO ETA ERREKALDE JAUREGIKO LORATEGIAK (PARKEAK) “LORATEGI HISTORIKO” IZATEAGATIK BABESTEA. • ERREKALDEKO LORATEGITIK KALE BERRIA EGITEKO ASMOA UZTEA. • UNTZETA ETXEKO LORATEGIAREN AZALERA HASIERAKO EGOERARA ITZULTZEA, EUSKO JAURLARITZAK UDALARI EGIN ZION ESKAERARI KASO EGINEZ. • EUSKO JAURLARITZAKO KULTUR ONDARE DEPARTAMENTUARI ERABAKI HAUEK JAKINARAZTEA, LORATEGI HISTORIKO HAUEK BABES DITZAN. • LORATEGI HAUEK LEHEN BAILEHEN JENDEARI IREKITZEKO ETA EZAGUTZERA EMATEKO LANAK ABIAN JARTZEA.
Bere elementu erakargarri hoberenen artean, balore kulturalak aipagarriak dira, eta zaindu behar ditugu. • Ondarearen mantenimendua bizi kalitatearekin eta mugikortasunarekin bateragarria da erabat. • Hori lortzeko ezinbestekoa da, bai teknikariek zein politikariek eguneratutako ezagutza eta sentsibilitatea izatea. 4
E.A.E. 2 AYETE Donostian IRIZAR Bergaran • Donostia: • Ayete. • Bergara: • Irizar. 5
Eusko Jaurlaritza. Uztailaren 3ko 7/1990 Legea, Euskal Kultur Ondareari buruzkoa. Uztailaren 3ko 7/1990 Legea, Euskal Kultur Ondareari buruzkoa. (EHAA, 1990/08/06) (zatia) “Euskal kultur ondarea da Euskal Herriaren nortasun-adierazgarririk nagusiena eta herri honek mundu osoko kulturari kondairan zehar eman dionaren erakusgarririk garrantzitsuena. Kultur ondare honen jabe Euskal Herria da. Kultur ondarea, honen lege jaurpidea eta jabetza dena dela, babestea, aldeztea eta aberastea de herri-agintarien iharduneko oinarrizko antolarauetako bat”. 7
BERGARAN DAUDEN AUKERAK • Bergara E.A.E. mailan erreferente bakana bihurtu daiteke, Momumentu izaeraz izendatutako eta babestutako 3 Lorategi Historikorekin. • Garrantziaren arabera: • Rekalde. • Untzeta-Arrizuriaga. • Irizar. 8
2006ko EGOERA zein zen. Bergarako 3 Lorategi Historikok beren izaera galtzeko arriskuan. • Irizar: Irala kaleko hirigintza proiektuak kokapen aldaketa aurreikusten zuen. • Untzeta-Arrizuriaga: Ibilgailuentzako bide txiki batek lorategia zeharkatuko luke, etxetik bananduz, eta aldi berean, lorategi historikoa desegina eta guztiz indargabetua geldituko litzateke aurreikusitako lorazaintza modernoko proiektua gauzatuz gero. • Rekalde: Plan Generalaren Aurrerapenak xedatzen duenaren arabera, Zabalotegi eta Bolu lotzeko kale berri batek lorategia erditik zeharkatuko luke, eta aurreikusitako beste hirigintza proiektu batek jasotakoaren arabera lorategiaren zati baten eta inguruko lurretan eraikuntzak ere egingo lirateke. 9
Momentu ezberdinetan argudio hauetxek erabiltzen ari dira Lorategi Historikoen babesari uko egitea justifikatzeko: • “Arazo bat da, jendeakez luke ulertuko”. Horren inozoak ote gara? • “Proiektuak onartuta daude, eta Untzeta-Arruzuriagako kasuan, lanak martxan”“berandu iritsi zarete” Nahiz eta euskal kultur ondarearen elementu garrantzitsuak izan, hemen ez du inork errektifikatu nahi. Geure buruari tranpa egiten. • “Kotxeei leku berriak irekitzea beharrezkoa da, eta parkeak sakrifikatu beharrra dago” “Gainera, horietako proiektu batzuk onespena jaso zuten gutxienez duela hogei urte”(Ezer erabaki aurretik, udalak Lorategi Historikoen baloreak kontutan hartu behar lituzke). • “ Untzeta-Arrizuriaga lorategia obrak hasi aurretiko egoerara (2007an egindako lanak) itzultzeko lanek kostu ekonomikoa dute” (Erabaki oker baten ondorioz egindako gastua, ezin da aitzaki bihurtu orain zuzen eta Bergarako ondare kulturalaren alde ez egiteko). • Eskaera horiek egiten ari garen herritarrok “txaplata” hutsak gara (Ondo da, kanpoko adituak, Eusko Jaurlaritza ….. denok gara gogaikarriak, txaplata hutsak. Zergatik izango ote da?). 10
Erabaki oker bat . . . Erabakioker baten ondoriozegindakogastua, ezin da aitzakibihurtuorainzuzen eta Bergarakoondarekulturalarenaldeezegiteko. Ezin da aitzaki bihurtu
Zer egin? • 2006an, lorategiak galtzeko arrisku nabaria zegoela kontutan hartuta, eta Udalaren jarrera ezkorra ikusita, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailari eskaera egitea erabaki genuen, aipatu parkeak “kultur ondasun” gisa izendatuak izan zitezen. • Horrela, 2006ko abenduan, E.J.ak nazioarteko ospea duen teknikari bati esleitu zion lorategi horiei buruzko txostena egiteko lana. Egindako txostenak lorategiei babesa ematearen aldekoak dira. Udala jakinarean gainean dago. Aldi berean Untzetako lanak hasten dira. E.J.ri berri ematen diogu hasiak diren lanen inguruan. Udalak aurrera jarraitzen du bere proiektu guztiekin. • 2007ko uztailean, E.J.ak hasiera ematen dio Irizar jauregiko lorategia Kalifikatuko Kultur Ondasun izaeraz aitortzeko espedienteari, uztailaren 3ko 7/1990 Legearen arabera, Euskal Kultur Ondareari buruzkoaren arabera, alegia. • 2007ko uztailean, E.J.ak, herriko ondarea babeste aldera, idatzia bidali du Bergarako Udalera, non argi eta garbi premiatzen dio berraztertu dezala Untzeta-Arrizuriagan egindako lanak. 12
Eusko JaurlaritzakBergarako Udalera bidalitako jakinarazpenetik aterako zatiak. 2007 Ekaina “…naiz eta trafikorako eraketa berriak eta geroko aurreikusita dauden jarduketek eragozpen larria ekarriko dioten.” “Lorategiaren gainerako zatia eraldatzeko aurreikuspena, baso-egitasmo berri bat sortzeari begira, beste urrats bat izango litzateke lorategia desagertzeko bidean.” “Eta horregatik guztiagatik, zalantzazkoa iruditzen zaigu egiten ari diren lan horien zilegitasuna araudi aldetik.” “Trafikorako bide berriaren proiektuari eusteak eta horrekin aurrera egiteak zera ekarriko luke: sentsibilitaterik ezak eragindako kultur ondasun baten galera penagarria, bai Untzeta etxeari eta bertako lorategiari, bai bergarar guztiei eginiko kalte larria”. “Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak eskaera egin nahi dio Bergarako udalari, Untzeta etxeko lorategian egindako jarduketak arretaz azter ditzan.” 13
Rekalde 14
Rekalde etxearen lorategia XIX.mendean sortu ziren lorategien artean, tipologia paisajista moetakoen artean, Errekalde etxekoa da unitate konpositibo, definizio tipologiko eta landa zein biologiko materialen iraunkortasun aberatsena duena. Bere konposizio kalitate eta tipologikoarengatik, aurrekari historikoengatik zein bere balio oroitarazle lekukotasungarriagatik, adituek balorazio gorena eman diote, eta horrela, Kultur Ondasun Kalifikatu gisa izendatzeko proposamen teknikoa luzatu dute.
UNTZETA ETXEAREN LORATEGIA(Arrizuriaga) XIX. mendean sortua, garai hartako Europan garatzen ziren lorategien tipologia paisajistan inspiratutakoa da. Untzetako lorategia karakterizatzen duten elementu baliogarriak, bere tipologia eta balore oroitarazleek ahalbideratu dute Eusko Jaurlaritzako Kultur Ondarearen Zuzendaritzak kontsultatutako aholkulari adituek eman duten aldeko balorazioa, eta aldi berean, Kultur Ondasun Kalifikatu gisa izendatzeko proposamena teknikoa luzatu izana.
2008ko Uztaileko egoera. • Untzetako lorategiaren(Arrizuriaga) egoera larria ikusita, Udal Korporazio berriari behin eta berriz eskatu diogu urgentziazko neurri zuzentzaileak har dezala. Hala ere, ez dugu erantzun egokirik jaso, eta horrek bultzatu gaitu alor horretan ospea duen M.M.Nieto arkitektu adituarengana jotzeko. • Txosten berri hori Udal Planeamenduaren Aholku Batzordean aurkeztu genuen (ale bat ere utzi genuen). • Nahiz eta txostenak jasotako ondorioak oso argiak izan, lorategia berreskuratu eta babestearen aldekoak,alegia, gaurdaino, guk dakigunez, gune horrek Lorategi Historiko izaera izan dezan Udalak ez du inolako erabaki eraginkorrik hartu.
Ez eman bueltarik… Zentzugabekeria da!!! ZENTZUGABEKERIA !!! Elementu begetala Bidexkak (orain oso kaltetuak) Etxea lorategira begira, miradorea, atea. Ur lamina
M.M. Nieto arkitektuarendiktamenetikateratakozatiak. • “Este vial resulta incomprensible desde cualquier punto de vista compositivo, de uso o de servicios”. • “Que este jardín cumple las definiciones enumeradas en la legislación citada en este informe.” • “Que contiene construcciones de gran interés estético y sensorial como el muro, portón, (desmontado) escalera y mirador cubierto por una trepadora y ha suscitado un gran interés público a través de múltiples testimonios que por sí solos justificarían el haber obtenido la mayor atención por parte de su protector, el poder público, y en su gestión del planeamiento urbanístico.” • “Este jardín reúne las condiciones para ser considerado un bien cultural con carácter de jardín histórico, por lo que procedería reconsiderar la actuación urbanística, en todo punto perjudicial tanto para el jardín como para el edificio y el casco histórico.”
“Se restituya el jardín a su estado previo a la misma y se proceda a su conservación garantizando su integridad y esencia estilística incluyendo el arbolado y los arbustos para mantener su frágil equilibrio y posteriormente proceder a su diagnóstico morfo- fisiólogico y mecánico, cumpliendo con lo dictado por la Ley de Patrimonio Cultural Vasco.” M.M. NIETO Arkitektua
Lorategi Historikoa. Udal Korporazio berriari eskatzen diogu aldaketa egin dezala: Arazo izatetik AUKERA izatera. 23
Arazo izatetik AUKERA izatera pasatu. Nola? : • Hiru eremuak lorategi historiko gisa kontsideratuz, maneiatuz eta garatuz. Horrek ekarriko luke, edozein motako proiektu egin aurretik lorategi historiko bakoitzeko xehetasun guztiak jasoko lukeen ikerketa esku artean edukitzea, bakoitzaren historia, tipologia, elementuen osaketari buruzkoa, etab…. aztertzea, alegia. • Untzeta- Arruzuriaga kasuan, lanak martxan daudenez, E. Jaurlaritzak proposatutako irizpideak jarraituz, hauxe proposatzen dugu: • Berriki egindako lanak desegitea, Lorategi Historiko izaeraz hutsaltzen dutenak (ibilgailuentzako bidea, argiteria, bideak, ureztabideak, etab.) • Lorategia erabilera publikora egokitzea, Florentziako Gutuneko irizpideak aplikatuz, udal mailako baliabideen inplikazioa berreskatuz (ekintza bigunak eta itzulgarriak). • Erabaki hori jakinaraztea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailari Kalifikatutako Kultur Ondasun gisa aitortzeko espedientearekin jarrai dezan eskatuz. • Jendarteratze kanpaina prestatu dezala (beharrezkoa izanez gero E.J.ko Kultur Ondareko Zuzendaritzarekin batera) lorategi historikoen inguruan: Zer dira, zein balore gordetzen dute, Bergarako kasu berezia, horiek babesteko arrazoiak, etab. 24
PROPOSAMENA: • UNTZETA ETXEKO ETA ERREKALDE JAUREGIKO LORATEGI-PARKEAK “LORATEGI HISTORIKO” IZATEAGATIK BABESTEA. • ERREKALDEKO LORATEGITIK KALE BERRIA EGITEKO ASMOA UZTEA. • UNTZETA ETXEKO LORATEGIA UDABERRI HASIERAKO EGOERARA ITZULTZEA, EUSKO JAURLARITZAK UDALARI EGIN ZION ESKAERARI KASO EGINEZ. • EUSKO JAURLARITZAKO KULTUR ONDARE DEPARTAMENTUARI ERABAKI HAUEK JAKINARAZTEA, LORATEGI HISTORIKO HAUEK BABES DITZAN. • LORATEGI HAUEK LEHEN BAILEHEN JENDEARI IREKITZEKO ETA EZAGUTZERA EMATEKO LANAK ABIAN JARTZEA. 25
Babesteko ekimenari laguntza ematea: b.l.h. EKIMENA Euskal Kultur Ondarearen babesarekin sentsikortuak dauden herritar guztiei zuzenduta dago ekimena, eta gizalegezko kausa honi laguntza ematera gonbidatzen zaituztegu. ZURE LAGUNTZA GARRANTZITSUA DA blhekimena@gmail.com http://www.blhekimena.org http://blhekimena.wordpress.com 26
Lorategi Historikoak Bergara