60 likes | 445 Views
ZENTRIOLOAK. Asier Irazabal eta Bingen Gutierrez. Zer dira?. Zentrioloak zilindro itxurako egitura mikrotubularrak dira, animalia zelula guztietan eta soilik landare zelula batzuetan agertzen direnak. Zatiketa zelularrean eta zilio eta flageloen eraketan hartzen dute parte. Egitura.
E N D
ZENTRIOLOAK Asier Irazabal eta Bingen Gutierrez
Zer dira? • Zentrioloak zilindro itxurako egitura mikrotubularrak dira, animalia zelula guztietan eta soilik landare zelula batzuetan agertzen direnak. Zatiketa zelularrean eta zilio eta flageloen eraketan hartzen dute parte
Egitura • Zentrioloen horma gune zentral baten inguruan antolaturiko 9 mikrotubulu hirukotek osatzen dute. Zentrioloaren alde proximalean, hirukote hauek erdirantz okertuta daude ia erradialki kokatuz. Alde distalean ordea, ez da inklinaziorik nabari. Beraz, mikrotubulu hirukoteak biraturik daude luzerako ardatzean, alde proximaletik distaleraino. Mikrotubulu hirukote bakoitza aurre eta atzekaldeko hirukoteei lotuta dago nexina izeneko proteinazko firu batez
Funtzioak • Funtsean mikrotubuluen eraketa zuzentzen duten egiturak dira. • Interfasean beharrezkoak diren mikrotubuluen eraketa zuzentzen dute. • Mitosirako bikoiztu egiten dira eta ardatz mitotikoaren eraeta zuzentzen dute. • Zilio eta flageloen axonemaren eraketa zuzentzen dute, Horretarako, beraien alde distalek tubulinaren polimerizazio zuzendu eta molde gisa jokatzen dute mikrotubuluen antolamendurako.
Sintesia • Batzutan Golgi aparatutik gertu dagoen eta matrize perizentriolarraren baliokidea den masa amorfo batetatik garatzen dira. Horrela gertatzen da esaterako, bronkioenepitelio zeluletan eta endometrio zeluletan.
Hala ere normalean, aldez aurretiko zentriolo batetatik garatzen dira. Honi zentrioloen bikoizpena esaten zaio. Interfasean, zatitzera doazen zeluletan zentrioloak bikoiztu egiten dira. Matrize perizentriolarrak zentru antolatzaile gisa jokatzen du eta zentriolo amarekiko perpendikularki eratzen den prozentriolo bat sortzen da. Honek, zentriolo helduaren zabalera berdina baina luzera laburragoa izango du. Prozentrioloa hazten joango da zentriolo heldua izatera iritsi arte. Zentrosomako zentriolo bakoitzak zentriolo berri bat garatzen du. Honela, bikoiztutako bikote bakoitzak zentriolo berri bat eta beste zahar bat izango ditu