230 likes | 422 Views
IPv6 DIDAKTIKOTZEA. 2. GOIBURUA, HELBIDEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA 2.1. GOIBURU BERRIA. 2. GOIBURUA, HELBIDERATZEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA. 2.1. GOIBURU BERRIA. Zertarako balio du protokolo baten goiburuaren egitura ulertzea ? Protokoloak nola funtzionatzen duen ulertzeko.
E N D
IPv6 DIDAKTIKOTZEA 2. GOIBURUA, HELBIDEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA 2.1. GOIBURU BERRIA
2. GOIBURUA, HELBIDERATZEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA. 2.1. GOIBURU BERRIA • Zertarako balio du protokolo baten goiburuaren egitura ulertzea? • Protokoloak nola funtzionatzen duen ulertzeko. • Protokoloa konfiguratzen ikasteko. • Eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko eta % 100ean ustiatzeko. • Balizko arazo-iturriak identifikatu ahal izateko. • Irtenbideak errazago aurkitzeko. • IPv6 pakete baten goiburuaren egitura RFC 2460an zehaztuta dago. • IPv6goiburuak IPv4renak baino eremu gutxiago ditu. Goiburu sinplifikatua da.
2. GOIBURUA, HELBIDERATZEA ETA OINARRIZKO KONFIGURAZIOA. 2.1. GOIBURU BERRIA Atal honetan puntu hauek lantzen dira: 2.1.1.Garbiketa IPv4n 2.1.2. Eremuak (ia) bitez bit. 2.1.3.Luzapen-goiburuak
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.1. Garbiketa IPv4n • Irudi honetan gorriz markatu dira ezabatutako eremuak: • Jarraian eremu horiek zergatik desagertu diren azalduko da.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.1. Garbiketa IPv4n • Goiburuaren luzera eta aukerak: • IPv4n, goiburuaren luzera minimoa = 20 byte. • Aukerak gehituta (4 byteko gehikuntzak), 60 byteko maximoa. • IPv4k goiburuaren luzerari buruzko informazioa behar du. • IPv6n, luzera finkoko goiburuak = 40 byte. • Horregatik, “Goiburuaren luzera” eremuak ez du zentzurik. • Aukeretarako irtenbidea → Luzapen-goiburuak.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.1. Garbiketa IPv4n • Identifikazioa, flag-ak eta fragment offset: • IPv4n zatiketa kudeatzeko eremuak. • Pakete bat transmititua izateko handiegia bada, zatitu egiten da. • IPv4 routerrek jatorrizko paketea txikiagoetan zatitu behar den erabakitzen dute. • Helmugako hostak zatiak jaso eta jatorrizko mezua birmoldatzen ditu. • Zati bat falta dela detektatzen bada (bakarra izanda ere), dena birtransmititu behar da berriz. • Jarduteko modu hori ez da batere eraginkorra.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.1. Garbiketa IPv4n • Identifikazioa, flag-ak eta fragment offset: • IPv6n, host igorleak "Path MTU Discovery" erabiltzen du. • Pathean (jatorritik helmugarako bidea) erabil daitekeen pakete-tamaina maximoa. • Horrela, host igorleak zatitu behar den ala ez erabakitzen du. • Zatitzen badu, luzapen-goiburua (Fragment) erabiliko du. • IPv6n, routerrek ez dute zatitu beharrik. • Identifikazioa, flagak eta FragmentOffset eremuak soberan daude arrazoi beragatik. • Zatiketa-kontrola IPv6n → luzapen-goiburua.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.1. Garbiketa IPv4n • Goiburuko checksum-a: • IPv4 garatu zenean, checksuma ez zen ohikoa sarerako sarbide-mailan (datu-loturako geruza). • Horregatik, checksum eremua sartu zen IPv4ko goiburuan. • Gaur egun, oso zaila da detektatu gabeko errore bat edo gaizki bideratutako pakete bat IP mailara iristea. • IPv6n goi-geruzen esku uzten da datuen osotasuna egiaztatzea. • Routerrek ez dute checksuma egiaztatu behar, eta paketeen kudeaketa hobetzen du horrek.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.2. Goiburua (ia) bitez bit • Jarraian IPv6 goiburuaren eremu bakoitzaren funtzioa azalduko da.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.2. Goiburua (ia) bitez bit • Bertsioa (4 bit): • Protokoloaren bertsioa dauka. IPv6rako 6 balio du. • Traffic Class = Trafiko mota (1 Byte): • IPv4ko "Type of Service" bezalakoa da eta RFC berak (RFC 2474) arautzen du. • Eremu horren bidez, ekipo igorleek eta routerrek IPv6 paketeen mota edo lehentasun ezberdinak identifikatu eta bereiz ditzakete. • Horrela, tratamendu berezia behar duten datu batzuk errazago maneia daitezke denbora errealean.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.2. Goiburua (ia) bitez bit • Bertsioa (4 bit): • Protokoloaren bertsioa dauka. IPv6rako 6 balio du. • Traffic Class = Trafiko mota (1 Byte): • IPv4ko "Type of Service" bezalakoa da eta RFC berak (RFC 2474) arautzen du. • Eremu horren bidez, ekipo igorleek eta routerrek IPv6 paketeen mota edo lehentasun ezberdinak identifikatu eta bereiz ditzakete. • Horrela, tratamendu berezia behar duten datu batzuk errazago maneia daitezke denbora errealean.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.2. Goiburua (ia) bitez bit • Flow Label = Fluxu-etiketa: • Denbora errealean maneiatuak izateko paketeak markatzen ditu. • Routerrek modu eraginkorragoan prozesatu ahal izango dituzte pakete markatuak (datu-fluxua). • “Fluxu-etiketak” eta iturriaren helbideak modu bakarrean identifikatzen dute fluxua. Fluxu guztiek jatorriko eta helmugako helbide berak izango dituzte. • Nodo batek “Flow Label” eremuaren funtzioak onartzen ez baditu: • Birbidaltzean informazioa mantentzen dute. • Jasotzean, utzi egiten dute.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.2. Goiburua (ia) bitez bit • Payload Length = Karga baliagarriaren luzera: (1.a 2tik) • "Payload Length" → Goiburuaren ondoren bidalitako datu kantitatea. • IPv4n “Luzera” eremuak IPv4 goiburuaren luzera hartzen du barne. • IPv6 goiburuaren ondorengo datuak soilik dauzka IPv6n. • Luzapen-goiburuak ere Payloadaren zatitzat jotzen dira. • Eremuaren 16 bitek 64 KBytera mugatzen dute payloadaren tamaina maximoa. (2¹⁶= 65536 Byte = 64 KB).
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.2. Goiburua (ia) bitez bit • Payload Length = Karga baliagarriaren luzera:(2.a 2tik) • Tamaina handiagoko paketeak "Jumbograma" luzapen-goiburuaren bidez onartzen dira IPv6n. • Jumbogramak (RFC 2675) IPv6 nodoak 64 KB-etik gorako MTU lotura duten loturekin lotuta daudenean dira garrantzitsuak.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.2. Goiburua (ia) bitez bit • Next Header = Hurrengo goiburua: • IPv4ko “Protocol Type”aren baliokide da. • Izen berria du, orain luzapen-goiburuen bidez antolatzen direlako paketeak. • Hurrengo goiburua UDP edo TCP bada, eremuak IPv4ko protokolo-zenbakiak izango ditu (TCP = 6, UDP = 17...). • IPv6ko luzapen-goiburuak erabiltzen badira, eremuak hurrengo luzapen-goiburuaren mota dauka. • Protokolo-zenbakien zerrenda eguneratua: • www.iana.org/assignments/protocol-numbers • IP goiburua → Luzapen-goiburua → TCP edo UDP goiburua.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.2. Goiburua (ia) bitez bit • Hop Limit = Jauzi-muga: • IPv4ko TTL (Time-To-Live) eremuaren analogoa da.Pakete bat, suntsitu aurretik, sarean egon daitekeen segundo kopurua dauka.IPv4n, routerrek batean txikitzen dute balio hori. • IPv6n, eremu hori "Hop Limit" deitzen da.Orain jauzi kopurua adierazten du eta nodo bakoitzak batean txikitzen du balio hori.Router “Hop Limit” = 1 bat txikitzen badu, 0an uzten du eta paketea baztertzen du. Jatorrizko igorleari ere “Hop Limit exceeded in transit” ICMPv6 mezua bidaltzen dio.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.2. Goiburua (ia) bitez bit • Source Address = Jatorriko helbidea • Eremu honek paketea sortu zuen ekipoaren IP helbidea du. • Destination Address = Helmugako helbidea • Eremu honek paketearen helmugako IP helbidea du. • Helbide hori azken helmugakoa izan daiteke… • ... edo hurrengo routerrarena, bideratze-goiburu bat badago.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.3. Luzapen-goiburuak (ExtensionHeaders = EH) • IPv4 goiburuko “aukerak”: helbideen ondoren eta datuen aurretik. • Tamaina maximoa = 40 byte. • Patheko nodoei argibideak emateko. • Bidearen erregistro bat sortu. • Data-zigiluak (Timestamp). • Defentsa Saileko oinarrizko segurtasuna. • Defentsa Saileko segurtasun hedatua. • Eragiketarik gabe (No Operation). • Aukera-zerrendaren amaiera.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.3. Luzapen-goiburuak (Extension Headers = EH) • IPv4n transmisioa moteltzen dute. Ez dira erabiltzen. • IPv6:Luzapen-goiburuak. • Irudian, erabileraren adibide batzuk.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.3. Luzapen-goiburuak (ExtensionHeaders = EH) • EHei buruzko gai orokorrak (1.a 2tik): • IPv6 pakete batek 0, 1 edo EH gehiago izan ditzake. • IPv6goiburuaren eta goi-geruzako protokoloaren (garraio-geruza) artean. • Paketearen goiburuan agertzen den ordena zehatzean prozesatzen dira. • EH bakoitza aurreko goiburuaren “Next Header” eremuak identifikatzen du.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.3. Luzapen-goiburuak (ExtensionHeaders = EH) • EHei buruzko gai orokorrak (2.a 2tik): • “Helmugako helbidea” eremuan identifikatutako nodoak soilik aztertzen du EHa. • Salbuespen bakarra: “Hop-by-Hop aukerak” EHa. • Patheko nodo guztiek prozesatzen dute. • “Next Header” = 0 eta IPv6 goiburuaren ondoren doa. • "Helmugako helb." multicast bada, multicast-taldeko nodo guztiek prozesatzen/aztertzen dute EHa. • EH Lenght = 8 byte x N. Horrela, beti lerrokatuta.
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.3. Luzapen-goiburuak (ExtensionHeaders = EH) • Goiburu motak (RFC 2460): • “Hop-by-Hop aukeretakoa”. • “Bideratzekoa” (Routing). • “Zatikoa” (Fragment). • “Helmugako aukeretakoa” (Destination Options). • “Autentifikaziokoa” (Authentication Header = AH). • “Segurtasun enkriptatuko karga baliagarrikoa” (Encrypted Security Payload =ESP)
2.1. GOIBURU BERRIA 2.1.3. Luzapen-goiburuak (ExtensionHeaders = EH) • Exekuzio-ordena RFC 2460aren arabera: • IPv6 goiburua. • Hop-by-Hop aukeren goiburua. • Helmugako aukeretako goiburua • Bideratze-goiburua (Routing)þ • Zati-goiburua • Autentifikazio-goiburua (AH) • Segurtasun enkriptatuko karga baliagarriko goiburua • Helmugako aukeretako goiburua • Goi-geruzako goiburua