140 likes | 295 Views
IRRIBARRE!. Irribarrea ez da kostatzen eta on handia du egiten. Irribarrea tristeziaren aurkako antidotoa da, naturak denoi eman diguna. Irribarreak umore ona mantentzen laguntzen digu, osasunerako mesedegarria da, aurpegia edertzen du eta pentsamendu onak eragiten ditu.
E N D
Irribarrea tristeziaren aurkako antidotoa da, naturak denoi eman diguna.
Irribarreak umore ona mantentzen laguntzen digu, osasunerako mesedegarria da, aurpegia edertzen du eta pentsamendu onak eragiten ditu.
Irribarreak aberastu egiten du hartzailea, pobretu barik emailea.
Irribarreak asperra aldendu dezake eta sormena eta poza piztu ditzake.
Irribarreak Zoriontasuna du zabaltzen, adiskidetasunaren eta borondate onaren ezaugarri baita. Itxaropena da gogogabetuentzat, atsedena nekatuentzat, eguzki-izpia tristeentzat, pizkundea desesperatuentzat.
Irribarrea ez da erosten, ez da saltzen, ez da lagatzen, ez da lapurtzen, oparitzen denean bakarrik baitu balioa izaten.
Merezi zenuen irribarrea eskaini ez badizute, izan bihotz-zabal eta zeuk egin irribarre. Irribarrearen behar handia du irribarre egiten ez dakienak.
Egin irribarre tristeei. Egin irribarre lotsatiei. Egin irribarre adiskideei. Egin irribarre umeei. Egin irribarre gazteei. Egin irribarre zaharrei. Egin irribarre familiari. Egin irribarre nahigabeetan. Egin irribarre probetan. Egin irribarre bakarraldietan. BETI IRRIBARRE! Ez dadila alferrik galdu zure irribarreak eragiten duen poztasuna!