180 likes | 383 Views
Abaltzisketako soinujoleak. Martin Zubeldia Aizpurua. Abaltzisketan jaio zen, 1907/03/03an. Belauntzan hil zen, 1979/08/24an. Lanbidez hargina, inguruetako Eliza gehienetan lanean aritua. Bere kabuz ikasi zuen soinua jotzen. Larraitzen jotzen zuen, 10 edo 15 urte aritu zen horretan.
E N D
Abaltzisketako soinujoleak
Martin Zubeldia Aizpurua • Abaltzisketan jaio zen, 1907/03/03an. • Belauntzan hil zen, 1979/08/24an. • Lanbidez hargina, inguruetako Eliza gehienetan lanean aritua. • Bere kabuz ikasi zuen soinua jotzen. • Larraitzen jotzen zuen, 10 edo 15 urte aritu zen horretan.
Bernardo Zubeldia Irazusta • Abaltzaisketan jaio zen, 1935ean. • Martin Zubeldiaren semea. • Aitarekin eta bere kabuz ikasi zuen soinua jotzen. • Txantxoekin ibiltzen zen eskean.
Agustin Zubeldia Irazusta • Abaltzisketan jaio zen, 1947/03/03an. • Martin Zubeldiaren semea. • Abaltzisketan hasi zen solfeoa ikasten Jose Eizmendirekin. • Tolosako akademia batean jarraitu zuen solfeoa ikasten. • Tolosako Ramon Otamendirekin ikasi zuen soinua jotzen. • Gaztetan leku askotan ibilia soinuarekin.
Xabier Zubeldia Ugartemendia • Ibarran jaio zen, 1974/07/14an. • Agustin Zubeldiaren semea. • Ignazio Olazabalekin eta Isidro Larrañagarekin ikasia soinua jotzen. • Goi Mailako musika ikasketak egina eta Jazz eskolan pianoa ikasia. • Maisutzako ikasketak egina, musika arloan. Irakaskuntzan dihardu. • Marruma, Basajaun, Akelarre, Zirika taldeetan, Larrañagaren orkestran eta beste musikari askorekin aritua.
Edurne Zubeldia Ugartemendia • Ibarran jaio zen, 1985/02/16an. • Agustin Zubeldiaren alaba. • Trikitixa ikasi zuen, Iñakirekin eta Kristina Soroarekin. • Hiru bat urtez Izaskungo erromerian jo zuen eta Euskal Herrian zehar leku askotan. • Alur dantza taldeko kidea.
Ignazio Mujika Amondarain • Abaltzisketan jaio zen, 1917/02/15ean. • Teruelgo frentean hil zen, 1936/11/20an. • Soinua jotzen bere kabuz ikasi zuen. • Anaiak hartu zuen haren soinua, jotzen jarraitzeko.
Juan Mujika Amondarain • Abaltzaisketan jaio zen, 1919/05/23an. • Billabonan hil zen, 1990/1/20an. • Musika irakurtzen ikasia. • Larraitzen, Ataunen, ezkontzetan eta hainbat lekutan soinua jotzen ibilia. • Seme-alabak musika ikastera bidaltzen zituen, asko arduratzen baitzen horien hezkuntzaz.
Paulo Urretabizkaia Telleria • Abaltzisketan jaio zen, 1922/12/18an. • Beasainen hil zen, 2004/12/19an. • Bere kasa ikasi zuen soinua jotzen. • Eskualdeko hainbat erromeriatan eta ospakizunetan ibili zen. • 1989/03/12an Foru Aldundiak omendutako trikitilarietako bat izan zen.
Jose Gorostidi Plazaola • Abaltzisketan jaio zen, 1917/03/02an. • Lakuntzan hil zen (istripuz), 1950/02/18an. • Bere kasa ikasi zuen soinua jotzen. • Larraitzen, Amezketan eta hainbat lekutan ibili zen soinuarekin. • Soinua jotzera joanda Lakuntzan hil zen istripuz.
Bittori Etxeberria Dorronsoro • Zaldibian jaio zen, 1914/02/18an. • Jose Gorostidiren emaztea. • Ezpainetako soinua jotzen ikasi zuen. • Larraitzen, Araman eta zebilen lekuan jotzen zuen, erromeriatan ere bai.
Jesus Mujika Astiasaran • Ordizian jaio zen, 1943/10/21ean. • Oso gaztetatik bizi da Abaltzisketan. • Elgetarekin eta Eleuterio Tapiarekin ikasi zuen soinua jotzen. • 14 urterekin hasita Larraitzen jo du urte askotan eta beste hainbat lekutan ere bai. • Zaldibiako Jesus Telleriarekin batera “Jexuxen Jazpana” osatzen dute.
Joxe Mari Mujika Altuna • Abaltzisketan jaio zen, 1966/05/20an. • Jesus Mujikaren semea. • Panderoa joz hasi zen aitarekin. • Trikitixa ikasten aitarekin hasi zen eta gero bere kabuz jarraitu zuen. • Urte batzuetan Euskal Herrian zehar ibilia, arrebarekin. • “Larraizko Trikitixa” grabatu zuten.
Idoia Mujika Altuna • Abaltzisketan jaio zen, 1973/08/17an. • Etxean ikasi zuen panderoa jotzen. • Joxe Mari Mujikarekin, anaiarekin, han eta hemen ibilia. • Iker Goenaga lehengusuarekin ere ibili zen panderoa jotzen. • Oraindik ere, maiatzaren batean Larraitzen jotzen du aitaren taldearekin eta ilobarekin.
Juan Manuel Zubizarreta Lanz“Joanito” • Zizurkilen jaio zen, 1942/01/06ean. • Larraitzen bizi da, ostalaritzan. • Yabenekin ikasi zuen solfeoa eta soinua jotzen. • Hainbat ospakizunetan ibili zen taldean: • - Eleuterio Tapiak trikitixa. • - Roberto Gáratek bateria. • - Joanitok soinu handia.
Felix Mayoz Muñoa • Asteasun jaio zen, 1963/12/01ean. • ARINKA taldeko kidea: • - Felixek soinua eta teklatua, • - Gorkak bateria, • - Karmelek gitarra baxua, • - Garbiñe kantaria. • Isidro Larrañagarekin ikasi zituen solfeoa eta soinua. • Isidroren orkestrarekin Europan zehar ibilia kontzertuak ematen. • Ikasketak utzita jotzen hasi zen han eta hemen, batez ere Nafarroan. • Taldearekin ezkontzatan jotzen du, batez ere.
Eva Dorronsoro Zubillaga • Billabonan jaio zen, 1978/04/20an. • Zortzi urtez Astiazaran anaiekin eta beste hiru urtez Billabonako Martinekin aritu zen trikitixa ikasten. • Hainbat txapelketetara aurkeztu zen, eta plaza askotan jo zuen soinua: Ugarte, Bedaio, Lasarte... • Panderoarekin lagundu dutenak Aitziber Sarasola, Izaro Anza eta bere ahizpa Edurne Dorronsoro izan dira.
Iñaki Artola Artola • Abaltzisketan jaio zen, 1982/11/3an. • Abaltzisketako Txantxoen soinujolea. • Juan Tapiarekin ikasi zuen lehenengo eta Maixarekin geroago. • Herri askotako plazatan eta ospakizunetan aritzen da soinua jotzen. • Trikitixa jotzen erakusten die Orendaingo eta Abaltzisketako haurrei.