460 likes | 593 Views
MUNDUTIK BIDAIATZEN. Froga honetan historiotxo bat kontatuko dizuegu…. Dena hasi zen laurotarrak bidaia bat egitera zihoazenean…. Egiptora, Babiloniara, Indiara eta Txinara joan ziren……. Lehenengo geldialdia Egipto izan zen.
E N D
Dena hasi zen laurotarrakbidaia bat egitera zihoazenean…. Egiptora, Babiloniara, Indiara eta Txinara joan ziren……..
Egipton piramide batzuk ikusi genituen, hauek zenbaki arraro batzuk zituzten: Laster jakin genuen lehenengo laukian, 357 zenbakia zegoela, bigarrena 1063 zela, eta hirugarrena 2415 zela. Oso kontzentratuta geudenez, ez ginen konturatu gizon pottolo bat zegoela gure atzean galdera hau egiten…
Laborari batek Nilo bazterreko lur-sail laukizuzen bat hesitu nahi du. Lur-sailak 38 errege-ukondo ditu luze eta 13 zabal. Alde zabalenetako batean Nilo ibaia dagoela kontuan harturik, zenbat errege-ukondo hesi erabili beharko ditu laborariak lur-saila ixteko?
Badakigu! da !
Egiptotik igaro eta gero, Babiloniara joan ginen hegazkinez…
Laster konturatu ginen hemen ere zenbakiak ezberdinak zirela baina oso erraza izan zen hauen balioak jakitea: Lehenengo laukia 6 zenbakia zegoen, bigarrenean, berriz, 72 zenbakia eta hirugarrenean, 123 zenbakia. Oraingoan denborapasen aldizkari batean hurrengo problema aurkitu genuen...
Babiloniarrek 60ko multzoak egiten zituzten zenbaketak egiteko orduan, eta ez hamarrekoak, guk bezala. Astronomian iaioak izanik, haien zenbatzeko modu xelebre hura gaur egunera arte iritsi zaigu. Ba al dakizue zer tresnatan erabiltzen ditugun oraindik 60 oinarriko zenbakiak?
Uste dut... hau dela erantzuna: Gaur egun 60naka zenbatzen den tresna bakarra ordularia da!!
Indiara heldu bezain laster matematikari bat aurkitu genuen, eta beraren arazoa kontatu zigun:
Indiarrek intuizio handia erabili zuten Pitagorasen teorema aurkitzeko. Gogoratu Pitagorasen teoremak zer dioen: triangelu zuzen bateko katetoen karratuen batura hipotenusaren karratuaren berdina da. Ea zuek ere, intuizio pixka batekin, gai zareten, papiroflexia erabiliz, Pitagorasen teorema frogatzeko. Horretarako, moztu lauki urdina modu egokian eta estali lauki berdea lauki gorriarekin eta moztutako zati urdinekin. Dena estali behar da, gero!
Nire ustez honela da; Bhaskara matematekari indiarrek eginiko berreraiketa kontuan harturik: • Lauki urdina moztuko dugu: erditik bitan zatituz eta bi errektageluetan beraien artean paraleloak diren bi lerro egin eta erdian dagoen triangeluaren hipotenusaren perpendikularra den lerroa eginez: • Horrela 4 triangelu zuzen urdinak lortu ditugu:
3 4 1 2 • Orain 4 triangelu eta lauki gorriarekin lauki berdea estaliko ditugu: 3 2 3 1 4
Txinara ailegatutakoan jauregi eder bat ikusi genuen, eta erregearekin hitz egitekotan, edo, jauregira sartu ginen. Sartzerakoan konturatu ginen erregeak arazo bat zeukala, eta gu laguntzen saiatu ginen:
Txinako errege-etxeko ofizial batek eta haren laguntzaileak 21 urrezko txanpon jasoko dute soldata gisa. Txinako ohiturei jarraiki, ofizialak laguntzaileak halako bi jaso beharko du. Zenbat dagokio bakoitzari?
Oso erreza da! Kontuak ateratzea da soilik! Ofizialak txanpon kobratzen ditu eta laguntzaileek berriz, txanpon.
Jadanik amaitu da bidaia, eta orain, buelta gaitezen Euskal Herrira!!!!