190 likes | 535 Views
Odol-Jarioa. Zer da Sailkapena Zelan jokatu kasu bakoitzaren arabera Torniketea Epistaxis.
E N D
Zer da • Sailkapena • Zelan jokatu kasu bakoitzaren arabera • Torniketea • Epistaxis
Odola, oxigenoa eta mantenugaiak garraiatzen dauzan giza gorputzaren jariakin bat da. Odol-hodien (arteriak, zainak eta kapilarrak) barrualdetik doaz, gure gorputzaren bazter guztietara heltzen dan tutu-sisteman barrena. • Hodi horretako bat apurtzen danean, odola kanporatzen da, odol-jarioa sortuz. • Odoljarioaren larritasuna galtzen dan odol kopuruaren araberakoa izango da, pertsonaren bizia arriskuan jartzera heldu daiteke
Sailkapena: • Apurtu dan hodiaren arabera: • Arteriala: Kolore gorri biziko odola, borboka urtetan dana, bihotz-taupaden erritmoan doazen kolpe moduan. www.youtube.com/watch?v=cJmxKPnNNqc&feature=related • Zainetakoa: kolore gorri iluneko odola, etengabe ateratzen dana, ura iturritik moduan. • Kapilarra: odola darie pinporta asko agertzen dira.
Isurtzen dan puntuaren arabera: • Kanpokoa: Odola kanpoaldera izurtzen da, eta ikusi egiten dogu. • Barrukoa: ez da organismotik urtetan, eta, beraz, ezin dogu ikusi. • Odoljarioaren irapunaren arabera: • Akutua: Min. edo orduak iraun daike. • Kronikoa: Egunak irauten dauz. Egoera honeetan ez dira lehen laguntzak emoten.
Galtzen dan odolaren arabera: • Odoljario arina: Odol kopuruaren %10 (500 zm3) baino gitxiago galtzen danean deritsogu. Ezegonkortasunaren sintomatologia emoten dau. • Odoljario larria: Odol kopuruaren %10-30 (500-1500 zm3) bitartean galtzen danean deritsogu. Egoera honi aurre egiteko, gorputzak arteria txikiak (azala edo garrantzi gitxiko organuak irrigatzen dabezanak) uzkurtzen dauz garrantzizko organuei odola banatzeko.
Zelan jokatu: • Barrualdeko odoljarioa: • Zaurituak bularrean edo sabelean golpe bat jasan dauanean susmoa eukiko da. • Zaurituaren aurrean: • Itzundu, segurtasuneko albo-posizioan. • Lasaitu eta epel mantenduko dogu. • Ez jako joteko edo edatekorik emon behar. • Noizean behin pultsua eta arnasketa begiratu.
Kanpoaldeko odoljarioa: • Odoljarioaren arabera, lehengo pausuetan eten daikezu edo prozedura osoa egin beharrean egongo zara. • Odoletan dagoan zauria aurkitu eta erropa kendu. • Garbien dagoan ehun (gaza, mokozapi,… ) zati bategaz zauri gainean jarri eta hazurraren kontra prezioa egin. Odoloetan jarraituz gero, ez kendu odolez beteriko ehun zatia eta honen gainean garbi dagoan beste zapi bat ipini. Beharrezkoa bada, benda bat ipini baina prezioa egiten jarraitu.
Aurreko prozedurarekin odoljarioa eten egiten ez bada, zauria dagoan lekura doan odol-fluxua gitxitu. Gorputz-adarretan bada, erasandako adarra bihotz mailatik gora jasota euki, odolak zauriaren gainean egiten dauan prezioa bajatzeko. Zauria bularraldean badago, hobe da zauritua itzuntzea. • Holan ere ez bada eteten, zaurira heltzen dan fluxua eten, eremua irrigatzen dauan arterian prezioa egiten, bihotza eta zauriaren artean.
Zauriak gorputz arrotza badauka (kristal zatia, egurra, metala…), eginbeharra konplikatu egiten da. Egoera batzutan hobe da ez ataratea, ehunak zarrastu ahal diralako eta zauria handitu eta odoljarioa larriagotu ahala da eta beste batzutan kentzea hobe da mogimenduekin organuren bat lesionatu ahal daualako. Egoera honen aurrean,zaurien ertzak presionatu behar dira eta teknika ona da irrigatzen dauan arteria prezionatu.
Neurri guzti honek ez badabe odoljario gelditzen, torniketea gomendatzen da. Erabilten dan egoerak: Gorputz-adar bat traumatikoki ebagiten danean. Gorputz-adarrak denbora luzez zanpaturik egon diranean. Helburuak: Aldi baterako arterial irrigazioa ebagitea.
Zelan egin torniketea: Trapo luzea (foulard, korbata) bat hartu eta tolestu. Zauria baino zentimetro batzuk gorago jarri egizu trapu zatia eta korapilo erdia egin. Bigarren korapilo bat egin baina erdian palu, arkatza, boligrafo bat ipini. Palu lez erabilitako tresna biratu gorputz-adarra estuz odoljarioa eta fluxu arteriala eten arte. Ez da inolako pultsurik igarri behar.
Ez tapatu torniketea, profesionalak heltzen direnean ikusi daien. Zauritik gertu eta ikusten dan leku baten, estutu dan ordua ipini. Hobe da azalean egitea eta errotuladore bategaz baina euki ezean, boligrafo edo arkatz bategaz. 10-20 minututik behin, une batez torniketea lasaituko dogu, ehuneen heriotza sortu ahal dogulako. Hau gauzatu daiten lehenengo zaurian presioa eragin behar dogu. Ekintza hau behar dan beste errepikatu baina ospitalera heldu baino lehen ez kendu.
Epistaxia: • Epistaxia, sudurretik odola urteteari deritsogu. • Umeek txikitan daben ezbehar ugarienetakoa da, kolpe edo traumatismo bat jasan dabenean. • Azalpen barik ere epistaxia egon daiteke sudur-zuloak irrigatzen dabezan odol-hodiak umeengan hauskorrak diralako.
Berez, ez da arriskutsua denbora gitxira ebagi egiten dalako. Baina, hau gertatzen ez bada, medikuarenera eroango da umea. • Jokabidea: • Umea aulki baten jesarriko dogu eta burua aurrerantza makurtu. • Sudur-zuloak sakatu odola urtetan dan lekutik prezio gehiago eginez. Umeari ahotik arnastu daian esango deutsogu.
10 minututan konpresioa mantendu. Denbora hau pastu ondoren, astiro soltatu eta odoljarioak jarraitzen badau, sakatu barriro beste 10 min. • Odoljarioa gelditzen danean, sudurra gaza heze bategaz. Arnasa sudurretik hartu ahal da baina mukiak kentzeko hainbat ordu pasatuko dira. • Egin behar EZ dana: • Burua atzerantza bota. • Algodi zatia ipini.
Azalpeneko bideoa: • Odoljarioa: www.youtube.com/watch?v=9PO9l2QTYN8&NR=1 • Epistaxis: www.youtube.com/watch?v=Sy62tXIQqzs&feature=related