80 likes | 187 Views
IKASTETXEAN GOSALDU GENUEN. Horrela izan zen:.
E N D
IKASTETXEAN GOSALDU GENUEN
Horrela izan zen: Urtarrilaren 15ean, ostirala zen eta bederatzietan jantokira jeitsi ginen bi neska gure zain zeudelako. Osasuntsu eta modu orekatu batean gosaltzen irakatzi ziguten. Bi neska hauek Osasunerako eta kontsumorako udal saloekoak eta Hiru osasun arloetakoak ziren.
Lehenik: Mahaika, bakoitzak bere platerrarekin, zutitu eta beste mahaian zegoen janaria hartzera joan ginen. Janaria taldeka zegoen eta talde bakoitzeko gauza bat hartu behar genuen.Denetarik zegoen: esnea, zukuak, laboreak, jogurta... Gosaldu eta gero inkesta bat egin ziguten ikastetzeko gosariari buruz (Gustatu zaizu gosaria? Horrela osaltzen duzu normalean? Zer ikasi duzu? ...) eta antzeko galderekin.
Gogoratu: Guzti hauetatik jan beharra dago, gosari orekatua egitekotan: ·Fruta: banana, sagarra, kiwia, maloia, laranja... Zuku eginda ere har daitezke, nahiz eta hartara zuntza kentzen zaien. ·Esnekiak: esnea, jogurta, mamia edo gatzatua, gazta... ·Karbono hidratoak: ogia, gailetak, opilak, bizkotxoa, laboreak... Opilak etxekoak izateakomeni da, eta ez industrietakoak. ·Koipea (aukeran): gurina, oliba-olioa... Besterik ere gehitu dakioke gosariari, bakoitzaren gustuen arabera, hala nola kakaoa, eztia, marmelada, azukrea, hestebeteak, arrautzak...
Eguna ongi hasteko Indarrak behar dira, eta, horretarako, ezinbestekoa da gau osoan erretako erreserbak berritzea, 10-12 ordu ezer jan gabe igaro ondoren. Lotan gauden bitartean energia behar ez dugula dirudi, baina, hori ez da horrela.Gorputzak lanean jarraitzen du: bihotzak taupadak egitan ditu, arnasa hartzen dugu, digestioa egiten dugu... Zeregin guzti horietarako gorputzak energia erre beharra dauka, eta gure ardura da energia hori berritzea, behar bezala gosalduz.
Ez gosaltzeak hurrengo ondorioak ekar ditzake: Indar falta, arreta jartzeko zailtasuna eta umore txarra. Ikasleei gagozkilea, baldintzatu egiten du horrek ikaskuntza, emaitza kaskarragoak dakartza berekin, adierzteko gaitasunari, oroimenari, sorkuntzari nahiz bestri eragiten baitie nola edo hala.
Guk oso ondo pasatu genuen guztiok elkarrekin gosaltzen eta gainera asko ikasi dugu gosariari buruz. Orain denok dakigu nola gosaldu behar den. ANIMO!!! Ondo gosaldu egunero eta indarrik ez zaizkizu faltako!!!