140 likes | 296 Views
ZAZPI HITZAK. Letra: ORAR aldizkaria;M u sika:Vivaldi, Stabat Mater; Aurkezpena:josearin. EGARRI NAIZ. Zu, ur biziaren emailea, egarri zara! Zure oihua gizon-emakume askoren oihua da. Egarri zara. EGARRI NAIZ.
E N D
ZAZPIHITZAK Letra: ORAR aldizkaria;Musika:Vivaldi, Stabat Mater; Aurkezpena:josearin
EGARRI NAIZ Zu, ur biziaren emailea, egarri zara! Zure oihua gizon-emakume askoren oihua da. Egarri zara.
EGARRI NAIZ Maitasun-beharra dut! Bake bila nabil! Isilik gaude zurekin, egarri diren guztiekin. Emaguzu zeure egarria, emaguzu zeure maitasuna.
AITA, BARKA IEZAIEZU Jauna, hitzik gabe geratu naiz zureen aurrean. Nola izan daiteke hainbesterainoko maitasunik eta errukirik!
AITA, BARKA IEZAIEZU Irakats iezaguzu beti barkatzen, Zuk bezala barkatzen. Sor dadila gure bihotzean maitasuna, guztiekiko barkazioa.
Gaur nirekin izango zara paradisuan. Gaur badakigu eskura dugula zure maitasuna, nahi izanez gero. Zain dugu gaur zure maitasuna, zure hitz fidagarria.
Nirekin izango zara gaur paradisuan. Galduak garen guztiok bat bakar izango bagina bezala gara zure bihotzean. Maitasunaren egun honetan ongi etorria zure bizi-promesa.
Andrea, horra zeure semea. Hitz bat, begiratu bat …zeure Amarentzat. Gurutzearen ondoan hor dago beti zure Ama.
…horra zeure Ama. Maria gurutzearen ondoan, irekia oinazeari eta maitasunari. Eta hurbil ikasle maitea eta haren baitan gu guztiok.
Ene Jainkoa, zergatik utzi nauzu? Mingarria da guretzat zure “zergatik” hori ordu zail horretan. Mingarria eta kontsolagarria. Guri ere “zergatik” ugari ateratzen zaigu.
Ene Jainkoa, zergatik uzten nauzu? Halaz guztiz, Aitagan jarri duzu konfiantza, txeratsu egin diozu dei. Handiagoa da maitasuna gorrotoa baino.
AITA, zure eskuetan jarri nahi dut neure espiritua. Bai asegarri zenuela edozein bide-ertzetan “Aita” esatea. Orain, amaitzean, berriro esan duzu bihotz-zirraraz.
Zeure biriketan hatsik ez, eta BIZIA zara. Oinak hautsiak, eta BIDEA zara. Hitza etenik, eta EGIA zara.
BETE DA Zure azken hitza da lurrean. Aitari esandako zure Amen da. Zure heriotza ez da bukaera, hasiera baizik. Gurekiko zure zorotasun-maitasuna aurrera doa. Bai bikaina zure bukaera hori. ESKERRAK! AMEN