190 likes | 422 Views
JATORRI ENDOGENOA DUTEN ARROKAK. Imanol Artolain eta Jon Zurutuza. JATORRI ENDOGENOA DUTEN ARROKAK. Bolkanikoak. Erupzio bolkanikoan magma azkar solidotuz, kristal txikiak dituzten arrokak sortu. Magmatikoak. Barrualdeko magma hoztu eta solidotzean, sortzen dira. Plutonikoak.
E N D
JATORRI ENDOGENOA DUTEN ARROKAK Imanol Artolain eta Jon Zurutuza
JATORRI ENDOGENOA DUTEN ARROKAK Bolkanikoak Erupzio bolkanikoan magma azkar solidotuz, kristal txikiak dituzten arrokak sortu Magmatikoak Barrualdeko magma hoztu eta solidotzean, sortzen dira Plutonikoak Energia geotermikoaren eraginez sortzen dira Lur barnean magma poliki hoztuz, kristal handiak eratu Metamorfikoak Arroka magmatiko, sedimentario edo metamorfikoa, lur azpian dagoela, energia geotermikoaren eta presioaren menpe, metamorfosia gertatzen da, arroka metamorfikoak sortuz.
Arroken Zikloa Prozesu horrek, bere izenak adierazten duenez, arroka bat du abiapuntutzat.
Ura, haizea eta izaki bizidunak direla eta, arroka amak aldaketak jasaten ditu:meteorizazioa. Bi eratakoa izan daiteke: -Meteorizazio FISIKOA: arroken itxura fisikoa aldatzean (puskatu, txikitu, birrindu…) -Meteorizazio KIMIKOA: arroken propietate kimikoak aldatzean.
Arrokek ere agente-geologikoen ( uraren, haizearen…) higadura nabaria jasan ohi dute. Ondorioz, arroka horiek deskonposatu ala birrindu egiten dira DETRITUAK izeneko partikulatan.
Agente geologikoen higadurak eragindako paisaia anitzak: formaz beterikoak.
Higadurarekin erabat erlazionaturiko prozesua da garraioa. Agente geologikoek arroka higatzearekin batera, detrituak alde batetik bestera eramatearen funtzioa betetzen dute. Detrituen garraioa
Glaziarraren mihiko garraioa Erreketan urak egiten duen sedimentuen garraioa
Ondoren, detrituen sedimentazioa ematen da, hots, detritu edo arroka-partikulak jalki egiten dira zonalde batean eta bertan metatu egiten dira. Honako arrazoiak izan daitezke detrituen sedimentazioaren eragileak: -Haizearen indarra gutxitzea. -Atertzea (euria egiteari uztea). -Ibaia, uharra edota glaziarra bukatzea, beraz, garraio prozesua amaitzea. -Sedimentuek oztopo bat aurkitzea. Sedimentazioa
Sedimentuak jalkitzean, bata bestearen gainean geratu eta metatu egiten dira. Sedimentu horiek trinkotzean, arroka sedimentarioa sortuko da, hots, sedimentuz osatutako arroka. Sedimentuen trinkotze horri diagenesia deritzo. Arroka sedimentarioaren osaera: sedimentu trinkoak. Arroka sedimentarioa.
Arroka sedimentarioa lurrean hondoratu ohi da. Lur azpian, energia geotermikoaren faktoreen menpe daude. Bi dira faktore nagusiak: -TENPERATURA. -PRESIOA Presioaren eta tenperaturaren menpe, arroka metamorfiko bihurtzen dira.
Arrokak gehiago hondoratzen dira eta faktore horien eraginaren ondorioz, arroka metamorfikoak magma bihurtzen dira.
Sumendiaren erupzioa gertatzean, magma kanporatu egiten da sumendiaren tximinitik
Laba kanporatzean, hoztu egiten da eta ondorioz, solidotu (batzuetan bestetan baino azkarrago, erupzio motaren arabera).
Magmaren solidotze horren ondorioz, arroka magmatikoak –magmatiko=magmatik eratorritakoa- sortzen dira.
AMAIERA Egileak: Jon Zurutuza eta Imanol Artolain NATUR ZIENTZIAK