200 likes | 365 Views
Emakumeak eta gizonak UPV/ EHUn. Mujeres y hombres en la UPV/EHU. Egoera orokorra. UPV/EHUko emakumeak eta gizonak grafiko batean irudikatuz gero, guraizeen forma ageri da. Gradua.
E N D
Emakumeak eta gizonak UPV/ EHUn Mujeres y hombres en la UPV/EHU
Egoera orokorra • UPV/EHUko emakumeak eta gizonak grafiko batean irudikatuz gero, guraizeen forma ageri da.
Gradua • UPV/EHUko ikasle gehienak emakumeak dira (%56); baina desorekak ere badaude, batik bat irakaskuntza teknikoetan (%31) eta osasun zientzietan (%82).
Gradua • Azken hamarkadan, emakumeak ugaritu egin dira Zientzia Esperimentaletan, Irakaskuntza Teknikoetan, Osasun Zientzietan eta Giza Zientzietan. • Hazkunde handiena ehunekoetan Irakaskuntza Teknikoetan eman da (%35).
Gradua Aldeak daude ikasketak aukeratzerakoan, nesken eta mutilen artean. • Mutilen erdiek irakaskuntza teknikoak aukeratzen dituzte (%51). • Nesken %18k bakarrik aukeratzen ditu ikasketa teknikoak. • Irakaskuntza Teknikoetan salbuespen bi daude: Arkitektura eta Ingeniaritza Kimikoa.
Gradua • Emakumeak nagusi diren titulazioetako batzuk:
Gradua • Gizonak nagusi diren titulazioetako batzuk:
Gradua • Oro har, unibertsitatera sartzeko nota hobea lortzen dute emakumeek gizonek baino. • Emakumeek titulazio gehiagoetan ateratzen dute gizonek baino nota hobea, 104 titulazioetatik 59tan.
Mugikortasuna • Erasmus programan parte hartzen duten ikasleen %61 emakumeak dira. • SICUE-Seneca (Espainia) programako ikasleen %35 emakumeak dira. • UPV/EHU-AL (Latina Amerika) programako ikasleen %60,3 emakumeak dira. • Beste Norakoak (AEB, Kanada, Errusia, Filipinak) programako parte hartzaileen erdia emakumeak dira. 2007/2008 ikasturtea
Graduondoa • Graduondoko ikasle gehienak emakumeak dira. Emakumeak dira: • %53, Doktorego Programetan. • %60, Berezko Ikasketetan
Tesiak • Defenditu ziren doktore tesien %43 emakumeek defenditu zituzten. • Tesien %27 emakumeek zuzendu zituzten. • Tesien epaimahaietako kideen %24 emakumeak izan ziren.
Irakasleak • Emakumeak gazteagoak dira. Batez beste, emakumeek 41-45 urte dituzte; gizonek, berriz, 46-50 urte. • Emakumeen artean elebidun gehiago daude, gizonen artean baino: %41,5 eta %31,2 hurrenez hurren. • Emakumeen artean doktore gutxiago daude, gizonen artean baino: %57 eta %62 hurrenez hurren.
Irakasleak • UPV/EHUko irakasleen %38 emakumeak dira. • Ikerketa proiektuetako partaideen %40 emakumeak dira. • Ikerketako sei urtekoen %32 emakumeenak dira. • Unibertsitateko katedradunen %20 dira emakumeak.
Irakasleak • Unibertsitateko katedradun bakarra dago 1,73 unibertsitateko irakasle titular gizonezko bakoitzeko • Unibertsitateko emakume katedradun bat dago 4,53 unibertsitateko irakasle titular bakoitzeko
Irakasleak • Seiurtekoak irakasleko honela daude: • Emakumeak: 0,9 • Gizonak: 1,1
Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala • Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren (AZP) %63 emakumeak dira. • AZPkoen artean, %43 emakume daude 30 urtez behetik eta %71 55 urtez goitik.
Gobernua • Zuzendaritza Kontseiluko kideen %27 emakumeak dira. • Gobernu Kontseiluko kideen %35 emakumeak dira. • Klaustroko kideen %36 emakumeak dira.
Gobernua • Hau da emakumeen presentzia ikastegietako zuzendaritza taldeetan: • % 35 dekano • %43 dekanorde • %61 ikastegietako idazkari • %31 unibertsitate eskoletako zuzendari • %63 unibertsitate eskoletako zuzendariorde • Saileko zuzendarien %26 emakumeak dira.
Honoris Causa • Euskal Herriko Unibertsitateak 1970 urteaz geroztik egin dituen 55 Honoris Causa doktore izendapenetatik 2 bakarrik izan dira emakumeak.