300 likes | 598 Views
Kirurgiaren Oinarriak. 4. Mintegia Asepsia & Antisepsia. Ignaz P. Semmelweis (1818-1865). Ignaz P. SEMMELWEIS (1818-1865): - Vienako ospitale batean lan egin zuen. - Sepsi puerperala ugariagoa zen ospitale publikoetan etxeetan erditzen zuten emakumeen artean baino.
E N D
Kirurgiaren Oinarriak 4. Mintegia Asepsia & Antisepsia
Ignaz P. Semmelweis (1818-1865)
Ignaz P. SEMMELWEIS (1818-1865): - Vienako ospitale batean lan egin zuen. - Sepsi puerperala ugariagoa zen ospitale publikoetan etxeetan erditzen zuten emakumeen artean baino. - Medikuek eurek transmititzen zuten gaixotasuna emakume batetik bestera. - Eskuak garbitzeko ohitura ezarri zuen. Infekzio-tasa nabarmen jaitsi zen ondorioz.
Louis PASTEUR (1822-1895)
Louis PASTEUR (1822-1895) - Kimikari frantsesa - Ardoaren eta garagardoaren fermentazioaren prozesua ikertu zuen. - Fermentazioa organismo biziek egiten zutela jabetu zen. - Pasteurizazioa: produktuak astiro-astiro berotzean mikroorganismoak hil egiten dira, eta horrela produktuaren iraupena bermatzen da (adib.: esnea) - Gaixotasunaren germenaren teoria proposatu zuen.
Joseph LISTER (1827-1912) - Kirurgilari ingelesa - Operazioen osteko infekzioek eraginda gaixo asko hiltzen ziren. - Pasteurren ikerketak ezagutu eta zaurietako germenak tratatzeko azido fenikoa erabili zuen. - Horrela, infekzio tasa jaitsi egin zen. - ‘Antisepsia-ren garaia’ hasi zen berarekin.
Asepsia eta antisepsia • Etsairik handiena: INFEKZIOA • Hau prebenitzeko martxan jarri ditugun prozedurak: ASEPSIA-ANTISEPSIA • Infekzioa eragiteko hiru osagai elkareragiten dute: • Lehenengo osagaia:ERAGILEA(GERMENAK) • Bigarren osagaia:OSTALARIA(PAZIENTEA)(defentsa-mekanismoak) • Hirugarren osagaia:GIROA(GUNE KIRURGIKOA)
Ostalaria Eragilea Giroa
Asepsia eta antisepsia GERMENAK (lehenengo osagaia) • Paziente berarengandik etortzen dira (gehienetan) • Saprofitoak (inf. eragin gabe) • Eraso batengatik patogeno bihurtzen dira • Kirurgia • Tratamendu erasotzaileak • Froga diagnostiko inbasiboak (erasotzaileak) • Beste pertsonarengandik (inf. gurutzatua) • Kontaktuagatik • Airetik
Asepsia eta antisepsia Ostalaria: Pazientea(bigarren osagaia) Faktore baldintzatzaileak Egoera nutrizionala DM Minbizia Inmunoeskasia Inmunokentzaileak (Kortikoideak, Azatioprina, Ziklosporina,) Profilaxi antibiotikoa
Asepsia eta antisepsia • Hirugarren osagaia: giroa.
Asepsia eta antisepsia • Kutsaduraren prebentzioa • Germenen kopurua gutxitzea • 2. Pazientearen ebakuntza-aurreko zainketak • 3. Ebakuntzarako prestaketa • 4. Ebakuntza-ondoko zainketak
Asepsia eta antisepsia 2. Pazientearen ebakuntza-aurreko zainketak - Pazientearen prestaketa (operatu aurretik): 1. garbitu (dutxatu) 2. operazio gunean: ilea moztu, antiseptiko bat jarri eta zapi esterilizatu batekin estali. - Operazio gelan: operazio gunean antiseptikoa jarri, eta oihal/zapi esterilizatuekin inguratu eta babestu.
Asepsia eta antisepsia 3. Ebakuntzarako prestaketa • Teknika aseptikoa operazio gunean: • Txanoa, maskaratxoa, oinetako bereziak/kaltzak, janzkera berezia • Eskuak garbitu xaboi antiseptiko batekin • (normalean pobidona iodatua / klorhexidina) • Bata esterilizatua jantzi • - Eskularru esterilizatuak ipini
Kirurgia-eremua • Kirurgia-eremuan osasun-langile guztiak erabili behar duten janzkera: • - Txanoa (mota desberdinetako txanoak buruko ilea estaltzeko) • - Maskaratxoa (ahoa eta sudurra estaltzeko) • - Oinetako bereziak (normalean gomazkoak) • edo kaltzak (oinetakoak estaltzeko) • - Janzkera berezia(jaka/alkandora eta prakak)
Asepsia eta antisepsia 4. Ebakuntza-ondoko zainketak - Zauriaren zainketak teknika aseptikoarekin - Kateter bascularren eta zunden zainketa eta erretiratzea ahalik eta goizen - Lagundu pazienteari karkaxak kanporatzen eta arnas-ariketak egiten biriketako infekzioak ekiditeko.
Asepsia eta antisepsia Kanz-en eskema S D E S saneamendua D desinfekzioa E esterilizazioa
Asepsia eta antisepsia Definizioak (I) Saneamendua:germen patogenoen kopurua gutxitzeko erabiltzen ditugun prozedura errazak eta merkeak Desinfekzioa:mikroorganismo patogenoen forma begetatiboak –baina ez derrigorrez erresistentzi formak- hiltzen dituen prozedura. Desinfektanteakinguru bizigabeetan aplikatzen dira. Ehun bizietan aplikatzen direneanAntiseptikoakesaten zaie.
Asepsia eta antisepsia Definizioak (II) Esterilizazioa:mota guztietako mikroorganismoak eliminatzen dituen prozedura (espora bakterianoak barne) Antisepsia:(Lit.: sepsiaren aurka) mikroorganismoak garatu ezingo diren edo hauek hilko dituen ingurugiroa lortzeko erabiltzen diren prozedurak. Asepsia edo teknika aseptikoa: (Lit.: germenik gabe) Mikroorganismoak lan gunera (operazio gunera adibidez) iritsi ez daitezen erabiltzen diren prozedurak.
Asepsia eta antisepsia • Esterizilizazio metodoak: • - Prozedura fisikoak • Prozedura kimikoak
Asepsia eta antisepsia • Esterizilizazio metodoak (I) • Prozedura fisikoak: • - Sugarraren metodoa • - Errauzketa • - Bero lehorra (Pasteurren laba - Poupinel) • - Bero hezea (Autoklabea, Pasteurizazioa, • Tindalizazioa) • - Radiazio ionizanteak (gamma, katodikoak) • - Radiazio ez-ionizanteak (argi ultramorea)
Asepsia eta antisepsia • Esterizilizazio metodoak (II) • Prozedura kimikoak: • -Etileno oxidoa (gasa) • -Glutaraldehidoa • -Az. Perazetikoa • -Formola
Asepsia eta antisepsia • Esterizilizazio metodoak • AUTOKLABEAK • - Presio haundiarekiko ur lurrinaz • - Metodo fidagarria, eraginkorra eta ekonomikoa • - Materialek > 120ºC jasan behar dituzte (ez erabili plastikoekin) • - Prozesuaren iraupena tenperaturaren arabera izango da • - Prozesu bukatu ostean materialak lehortu behar dira • LABEAK(Pasteur-en labea; marmite de Papin) • - Tenperatura eta epe haundiagoak behar dira • - Gero, eta gutxiago erabiltzen dira • - Indikazioak: beirazko ontziak, metalezko instrumentala,…
Asepsia eta antisepsia • Esterizilizazio metodoak • ETILEN OXIDOA (gasa) • Ontzi berezietan dagoen gas konprimitua (likido bihurtuz) erabiltzen da. • Tenperatura baxuagoak sortzen ditu • Toxikotasun handia du: prozesu bukatu ondoren aireazio luzea (> 6 ordu tresna berezi batean) beharrezkoa da • Indikazioak: material bero-sentikorrak (b.e. Plastikoak) • Az. PERAZETIKO (likidoa) • Murgilduz garbitzea lortzen du, behar den lekuan (“in situ”), ontzi berezi bat erabiliz • Garestia baina erabilgarria: endoskopiak, haginetako tresneria, ...
Asepsia eta antisepsia Antiseptikoen ezaugarri/baldintzak: -Germizida ahalmen handia -Erraz aplikagarria -Sarkortasun handia -Merkea -Iraunkorra eta egonkorra -Solublea uretan zein alkoholean -Ez da ez toxikoa ez narritagarria izan behar
Asepsia eta antisepsia Desinfektante & Antiseptikoak : -Iodoforoak (pobidona iodatua) & Alkohol iodatua -Amonio koaternarioaren deribatuak -Merkurialak (mertiolato eta merkromina) -Klorofenolak (hexaklorofenoa) -Konposatu kloratuak (hipoklorito sodikoa) -Ur oxigenatua (H2O2) -70º eta 96º-ko alkohol etilikoa -Fenola eta konposatu fenolikoak
Kirurgia-eremua • Azpiegitura • Operazio-gelak (kirofanoak) • Alde garbia eta zikina • Aldagelak • Egongela • Biltegia • Esterilizazio-salarekin lotura zuzena