180 likes | 389 Views
Txokolate-fabrika. Itsasne eta bere lagunak txokolatea duten zenbait errezeta egiten ikasten ari dira: pazko-asteko arrautzak, untxiak... Moldeak eta errezetak badituzte, baina arazo bat dute: zenbaki guztiak ulertzea zaila da! Lagunduko al diegu?. 1.
E N D
Itsasne eta bere lagunak txokolatea duten zenbait errezeta egiten ikasten ari dira: pazko-asteko arrautzak, untxiak... Moldeak eta errezetak badituzte, baina arazo bat dute: zenbaki guztiak ulertzea zaila da! Lagunduko al diegu?
1 Lehen errezeta egiteko neska-mutilek sei txokolate-tableta erosi dituzte eta tableta bakoitzak hamar koadrotxo ditu:
“Bost haur bagara… nola banatuko ditugu tabletak?”, galdetu du Itsasnek. “Nahiko erraza da”, erantzun du Josebak, zaharrenak: “Gutako bakoitzak tableta oso bat eta bi hamarren izango ditu. Hori honela idazten da”: 1,2 Oso bat, bi hamarren 1
“Hori berria da niretzat!”, esan du, oso pozik, Itsasnek. “Eta sei izango bagina? Edo zazpi haur? Eta zortzi izango bagina? Nola idatziko genuke bakoitzaren txokolate kopurua?” 1 Zazpi haur Sei haur Zortzi haur Nola idazten eta irakurtzen da haur bakoitzari hirugarren kasuan dagokion txokolate kopurua adierazten duen zenbakia? 0,8 Zero oso, zortzi hamarren 0,4 geratzen da ____ _______ _________ 0,4 geratzen da 1 Oso bat
“Arratsaldeon guztioi! Berandu iritsi naiz, barkatu atzerapena… Baina noski, txokolatea ekarri dut”, esan du Armandok oso pozik. 2
“Kaixo! Bai txokolate handia!”, esan du Josebak. “Baina orain berriz egin beharko ditugu kontu guztiak... txokolate honek 100 koadrotxo ditu, hau da, aurrekoarekin alderatuz, hau izango litzateke:” 2 0,01 Zero oso, ehunen bat
“Lehen bost ginen, hau da, gutako bakoitzari hogei ehunen zegozkiola, hau da:” 2 0,20 Zero oso, hogei ehunen
“Bai, oso ondo sasijakintsu, baina sei gara. Dena ez da hain erraza, ezta?”, esan du Nikolak, bere anaiaren protagonismoaz zertxobait jeloskor. “Beno, sei bagara, gutako bakoitzari hau dagokio:” 2 Nola idazten eta irakurtzen da haur bakoitzari orain dagokion txokolate kopurua adierazten duen zenbakia? ___ _________________ _________________
“Beno, neba maiteok, zer iruditzen zaizue liskarrean aritzeari utzi eta lanari ekiten badiogu?”, esan du Itsasnek, pazientzia galduz. “Har dezala bakoitzak molde bat… zenbat txokolate behar dugu?” “Hemen, errezetan, hau jartzen du:” 3 0,5 kg txokolate
“Zer esan nahi du horrek?”, galdetu du Armandok. “Begira… 0,1 hamarren bat bada, orduan, 0,5 bost hamarren dira. Hau da, erdia. 0,5 kg kilogramo baten erdia da.” 3 0,5 kg txokolate = ½ kg txokolate
“Ene, arazo bat dugu… erosi dugun guztia batuta 0,25 kg txokolate besterik ez dugu…”, esan du Josebak. “Nola? Errezetak eskatzen duen txokolatea baino gehiago edo gutxiago dugu?”, galdetu du Nikolak. 3
“Mmmmmm… 0,5 kg eta 5 hamarren gauza bera da. Eta 0,25 hogeita bost ehunen txokolate da, nola dakigu zein den handiagoa?”, galdetu du Itsasnek. “Badakit! Bihur ditzagun guztiak ehunen: 5 hamarren eta 50 ehunen gauza bera da.” 3 0,5 kg = 0,50 kg 5/10 kg = 50/100 kg
“Oraindik ez dakit... zein da handiagoa?” 0,25 kg ……. 0,50 kg “Itsasne, pentsatu pixka bat: hogeita bost ehunen berrogeita hamar ehunen baino txikiagoa edo handiagoa da?” 3 Erantzun al dezakezu Josebaren galdera? 25 ……. 50 100 100
“Behar dugun txokolatearen erdia dugu!”, esan du Armandok. “Gainerako osagaien kopuruak ere erdira zatitu beharko ditugu…” “0,5 kg txokolate…5 arrautza-zuringo… 1,2 kg azukre-hauts… limoi-ura….” 4
Lagunduko al diezu gure gozogileei ezkerreko kopuruaren erdia eskuinean idazten? Arrautzak 0,5 kg txokolate…..0,25 kg txokolateGlas azukrea 5 arrautza-zuringo……___ arrautza-zuringo 1,2 kg azukre …................___ kg azukre Limoi baten ura………...________ ura 4 Zenbat da zifra horietako bakoitzaren erdia?
“Kito! Badakizkigu kopuruak. Lehen pausoa txokolatea desegitea da. Peru! Emango al didazu txokolatea?” “Aizu! Dena ez…”, esan du Peruk. “Antsietatea dela eta, zertxobait jan dugu…”, esan du Itsasnek. “Bai… nire ustez, erdia baino gehiago jan dugu…”, aitortu du Nikolak. “Baina guztion artean zure zatia gorde dugu, Joseba! Hemen duzu…”