100 likes | 245 Views
ARKARAZO ERREKA. 4. Proba. 4. Proba. ZIENTZIA TALLERREKOAK. IBAIREN DESKRIBAPENA. 4. Proba.
E N D
ARKARAZO ERREKA 4. Proba
4. Proba ZIENTZIA TALLERREKOAK
IBAIREN DESKRIBAPENA 4. Proba Guk aztertu dugun errekastoa, Gurutzeberri eta Lexargarate artean hasten da. Beherago, Mendiolatik igarotzen da Letetik pasatzen den bitartean. Ondoren, Arkarazora heltzen da eta bertan,abiadura bizkortzen du, guztia maldan behera dagoelako. Almen Arkarazoren behealdean dagoenez, ur jauzi batzuk ikus daitezke ur asko daramanean eta gero, ikastolaren azpitik pasatzen da. Pasa ondoren hodi handi batetatik agerian jartzen da. Tramo hori ikerketa egiteko erabili dugu. Apur bat jarraituaz errepidea zeharkatzen du Deba ibaiarekin elkartu arte.
4. Proba KOKAPENA Aretxabaleta - Eskoriatza Arkarazo erreka
Errekatxo honek bi herrietako muga markatzen du. Arkarazo izena, Arkarazo auzotik igarotzen delako da. Uda-udazkenean oso ur gutxi dauko eta leku gutxi dago bertara jaisteko, baina neguan eta udaberrian ur dexente ekartzen du.
4. Proba Ikusizko azterketa Gure ikastola ondoan errekak 57cm-ko sakonera du eta 3m-ko zabalera. Urak duen tenperatura 5ºC dira. Ondotik errepidea pasatzen da eta ez dago presarik baina azkar doa ura toki batzutan eta egur eta harriengatik geratu egiten da beste zati batzutan.
Ez dago usain arrarorik. Ibaia garbi dago eta ez dauko aparrik. Urak ez du distira arrarorik. Urak eta lantegiak sortutako soinua entzuten da. Ibaia bideratuta dago lurrak eta zuhaixketako adarrek egindako hormekin batez ere. Lur bustiari usaintzen du. Ez dago ontzi edo beste zakar motarik.
BIZITZA 4. Proba Ibaira jaisten ari ginela inguruan animali ugari ikusiko genituela susmatzen genuen baina dena isil eta paketsu zegoen. Txoriak bakarrik ikusi genituen janaria bilatzen elur asko eta hotz asko egiten zuelako, adibidez zozoa eta txantxangorria. Zuhaitzak hosto gabe zeuden eta kapa txuriaz sasiak, dena elurrez estalita zegoelako.Haltzak, intsusa,pinua eta lizarrak daude bazterretan baina sasiak eta untza ugari dute enborraren inguruan.
HAUSNARKETA 4. Proba Elurra egin zigun eta ezin izan genuen joan Urkulu ibaia aztertzera, beraz ikastolakoaren egoera ikustera joan ginen. Eskerrak errekaren zatirik handiena estalita pasatzen dela ikastola azpitik eta oso tramo txikian dagoela agerian, bestela zakarrak eta zikinkeria ikusiko genuen. Lantegirik ez du bere bidean, baserri banaka bat bai. Beraz, egoera onean dago Arkarazo ibaia, Debara iritsi arte behintzat, gero beste gauza bat izango da.