90 likes | 556 Views
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK. Energia berriztagarriek amankomunean dituzte hainbat ezugarri: Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo batere kalterik ez dute eragiten. Inbertsio handiak eskatzen dituzte normalean. Agortezinak edo oso ugariak dira.
E N D
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK Energia berriztagarriek amankomunean dituzte hainbat ezugarri: • Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo batere kalterik ez dute eragiten. • Inbertsio handiak eskatzen dituzte normalean. • Agortezinak edo oso ugariak dira. • Baliabide naturalen aprobetxamendua suposatzen dute.
Energia berriztagarri iturri nagusiak • Erabili ahala inoiz agortuko ez diren energiak dira.Ingurumenarekin errespetutsuak dira eta inguruan eskuratu daitezke. • Hona adibide batzuk: Eguzki-energia, Biomasa, Eolikoa, Hidraulikoa, Itsaso-energia eta Geotermikoa.
Eguzki energia Eguzki-energia. Honako hau, eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia iturri agortezina da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen dugu.
Biomasa • Prozesu naturalek eraturiko konposatu organikoetatik lortzen da. • Naturatik zeharka edo zuzenean ateratzen den energia-erregaia da biomasa.
Eolikoa Eolikoa. Haizeak eragiten edo sortzen duen energia da. Gizakiak erabili zuen lehenengoetarikoa izan zen errotak eta abar mugitzeko; gaur egun ere erabiltzen da.
Hidraulikoa Ibaietako ura da energia honen sortzailea. Ura urtegi batean bilduko da, eta gero, altuera handi batetik erortzen utziko da turbina baten gainera, eta turbina horrek, jiratzean, elektrizitatea sortuko du.
Itsaso-energia. Energia lortzeko balio duten hiru itsas fenomeno daude: olatuak, mareak eta sakontasunaren araberako tenperatura-aldaketak eta horiek aprobetxatzen dira elektrizitatea lortzeko… Itsas-zentralak soilik mareak asko mugitzen diren tokietan daude.
Geotermikoa Lurrak bero itxuran gordetzen duen energia da. Gizakiak antzinatik erabiltzen du. Hori lortzeko, ura zorupean jartzen da, barnealdeko berotasuna oso handia den tokietan. Ur hori berotzean, ur-lurrun bihurtu, eta hau energia bihurtzen da.
Hona hemen bideo bat enrgia berriztagarriei buruz http://www.youtube.com/watch?=k9j8lOhjsqc