50 likes | 225 Views
::::::::::::::::ONDDOEN ERREINUA::::::::::::::::. Landare, animalia?. Onddoak zer dira landare edo animaliak?
E N D
Landare, animalia? Onddoak zer dira landare edo animaliak? Onddoak ez dira landareak, are gutxiago animaliak. Bizidunen sailkapenean beraien erreinu propioa osatzen dute, eta askok uste dutena baino talde handiagoa da. Barruan ezagutzen diren onddo-espezie guztiak sartzen dira. Landareekin duten desberdintasun handiena fotosintesiarena da. Landareek fotosintesia egiteko ahalmena dute, hau da, materia organikoa sortzeko gai dira. Onddoak, berriz, heterotrofoak dira, ez dute fotosintesia egiteko gaitasunik bizitzeko behar duten materia organikoa beste bizidun batzuetatik hartu behar dute. Onddoak ez dira animaliak. Animalia gehienen ezugarria mugitzeko ahalmena da eta onddoak ez dira mugitzen. Bestalde, zelula-mota ere desberdina da, onddoen zelulek zelula-pareta dute eta animalia zelulek ez. Eta azkenik, antolaketa-mailari dagokionez onddoak oso sinpleak dira eta ez dituzte benetako ehunik eratzen. Animaliek, aldiz, taldeen arabera, egitura-maila konplexuagoa dute. .
Onddoak, piluletan ere bai? . • Antibiotikoak mikroorganismoak hiltzeko edota hauen hazkundea galarazteko gai diren substantzia kimikoak dira. 1928.urtean aurkitu zuen lehena Alexander Fleming-ek. Kasualitatez egin zuen aurkikuntza, bera bakterio hazkuntza bat egiten ari zen eta onddo batek kutsatu zion. Orduan konturatu zen onddoaren (lizuna) inguruan ez zela bakteriorik hazten. Onddoak bakterioen hazkuntza galerazten zuen substantzia bat jariatzen zuen. Onddoa Penicillium generokoa zenez, antibiotikoari penizilina izena eman zion. • Birusak ez dira bizidunak, hiru bizi funtzioetatik bat besterik betetzen ez dutelako. Ez dute ez nutrizio funtziorik, ez erlazio funtziorik ere, ugaldu egiten dira baina horretarako ere beste zelula baten laguntza behar du. • Antibiotikoek bakterioek eragindako gaixotasunak sendatzeko bakarrik balio dute eta ez dute balio birusek eragindako gaixotasunak sendatzeko.
Sukaldean... han ere! Arazoak izan ditugu sukaldean, gauzak ez dira guk nahi bezala gertatu eta ez dugu argazkirik atara. Hala ere, legamiaz eginiko ogia arroagoa atera da eta legamirik gabea zapalagoa. Eta hori legamiaren hartziduraren eraginez gertatzen omen da.
Izenak: Boletus edulis, Amanita muscaria, Morchella esculenta, Cantherellus cibarius, Lycoperdon perlatum, Russula virescens, Craterellus cornucopioides, Clathrus ruber. Perretxikoak