E N D
21 Ekainak 8 ELGOIBAR 2010-2011
Kaixo guztioi: Hemen gaituzue berriro, urtero bezala, gure eskoletan Agenda 21en gaiak landu ondoren, zuei gure proposamenak eta konpromisoak agertzeko prest. Aurtengo gaia mugikortasun jasangarria izan da, eta Elgoibarko ikastetxe guztiek hartu dugu parte: IMH, Meka, Institutoa, Herri eskola eta Ikastola. PROPOSAMEN ZENBAKIA: 1 Ikastola LH Ni Nagore San Andres naiz eta Ikastolatik nator. Arazoa:Guri bizikletaz ibiltzea gustatzen zaigu eta bide gorri gutxi dago Elgoibarren Konpromisoa:Bide gorriak erabiltzeko prest gaude. Proposamena: Badakigu Udalak bide gorria gehitzeko asmoa duela eta eskatzen dioguna da proiektu horrekin jarraitzea eta ahal denean martxan jartzea.
Udalaren erantzuna 1. Proposamena. Bide gorria gehitzea Momentuz dagoen bidegorri bakarra Elgoibartik Maltzagara doa, etorkizun batean Eibar arte joan ahal izateko. Udalak GFAren laguntzarekin Altzolarainoko bidegorriaren proiektua eratzen ari da, Arriaga eta San Antolinen dauden industrietara ere bizikletaz heldu ahal izateko. Herri barruan Udalak erabakitzen du HAPO-ren bitartez. Dakizuenez, plan honek Elgoibarko herriak hurrengo urteetan nola eratuko den zehazten du: zenbat eta non egingo dira etxebizitza gehiago, gune ireki publikoan non kokatuko diren, instalazio elektrikoak, herri barruko kaleak eta bideak nolakoak eta nondik nora joango diren, … Ba, plan honetan herri barruan bizikletaz mugi ahal izateko bidegorriaren ibilbidea zehaztuta dago. Aurten aurreikusten da plana behin-betiko onartzea.
PROPOSAMEN ZENBAKIA: 2. Ikastola LH Hizlariak aurkeztu:Kaixo, ni Pedro Beraza naiz eta Ikastolatik nator. Arazoa: Askotan kotxeak espaloietan egoten dira aparkatuta, adibidez, Ikastolako aldapan, eta oinezkoen bidea oztopatzen dituzte. Konpromisoa:Prest gaude gidariei hor ez aparkatzeko kontzientziatzeko kanpainan parte hartzeko. Proposamena: Udalari hor ez aparkatzeko zerbait egitea eskatzen diogu: isunak jarri, piboteak jarri ez lagatzeko...
Udalaren erantzuna 2. Proposamena. Kotxeek debekatuta dute espaloietan aparkatzea, eta egiten duenari isuna jarri ohi dute udaltzainek. Diozuen espaloia poste txikiak ditu ikastolako eskailerak arte kotxeek aparkatu ez dezaten. Hortik gora, kotxeek bai aparkatzen dute, baina espaloi horren zabalera 3 metrokoa da, beraz, beste 1,5m gelditzen dira libre pasatzeko. Zabalera nahikoa gelditzen delako ez dute izunak jartzen udaltzainek. Bestalde jakin ezazue, Elgoibarko Udalak Ikastolako sarreraren aurrean, dauden bihurguneak kentzeko lanei ekingo die abuztuan. Obra honi esker, udal arduradunek, inguru horretako irisgarritasuna hobetu nahi dute, eta aldi berean, ibilgailuentzako aparkaleku kopurua gehitu. Ikastolako erabiltzaileentzako aparkaleku gutxi daude, eta horrexegatik, sarritan hauek espaloiaren gainean aparkatu behar izaten dute. kolapsatu egiten da Gabriel Kurutzelaegi kaleko ibilgailuen joan-etorria. Horrexegatik, Udalak aurreproiektu bat egin du bertan dagoen txikanea kentzeko, eta plaza kopuru handiagoa izango duen aparkaleku txukun bat egiteko.” Horri esker, “hogeita hamar aparkaleku inguru egingo dira”, alegia, “gaur egun dauden aparkalekuak bikoiztu egingo dira. Aurreikusitakoaren arabera, obrak “urtea bukatu aurretik” burutuko dira.
PROPOSAMEN ZENBAKIA: 3. Ikastola LH Hizlariak aurkeztu: Kaixo ni Aitor Iriondo naiz eta Ikastolatik nator. Arazoa:Bideetan kotxe gehiegi dabil, zarata eta kutsadura sortuz. Konpromisoa:Garraio publikoa erabiltzearen aldeko kanpainetan parte hartzeko. Proposamena: Udalari garraio publikoaren erabilpenaren aldeko kanpaina bat antolatzeko eskatzen diogu.
Udalaren erantzuna 3. Proposamena. Udalak garraio publikoa erabiltzearen alde dago. Garraio publikoaren kudeaketa eta ardura Eusko Jaurlaritzak (trenaren kasuan) eta GFAk (autobusak) dituzte, Beraz hauek egindako kanpainak babestu eta lagundu egiten du. Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiko mugikortasuneko zuzendariekin biltzen da Alkateak, eskualdeko beste alkateekin, eskualdeko mugikortasuna hobetzeko helbuarekin. Orain dela gutxi argitaratu dute eskualdeko garraio publikoen ordutegia eta loturak.
PROPOSAMEN ZENBAKIA: 4. Herri Eskola Hizlariak aurkeztu:Kaixo ni, Ainhoa naiz eta Herri Eskolatik nator. Arazoa: Urasandi eta Kalamua kaleak aztertu ondoren, zulo eta baldosa solte pilo bat zeudela ikusi genuen eta ondorioz, estropezu asko gertatzen dira.Horrez gain, euria egiten duenean, blai eginda amaitzen dugu solte dauden baldosak zapaltzerakoan. Gainera, Urasandin dagoen U ak zulo handia du eta burdinazkoziri batzuk ere ageri dira lurreanU aren ondoan eta auto eta oinezkoentzat,oso arriskutsua izan daiteke. Konpromisoa: Guk kaleetako altzari eta abar zaintzen eta behar bezala erabiltzeko eta arazoren bat ikusi orduko zuei horren berri emateko konpromisoa hartzen dugu Proposamena: Espaloi eta errepideetako zuloak konpontzea, batez ere eskola ingurukoak. Horrekin batera, Urasandi kaleko parkineko U ak (patinetean ibiltzeko eremua) duen zuloa konpon dezan eta bere inguruan lurretik ateratzen diren burdinazko ziriak moztu ditzala eskatzen diogu Udalari.
Udalaren erantzuna 4. Proposamena. Herri eskola handitu egingo da, patioan gela finkoak egingo direlarik. Obra hauek egiteko zama handiko kamioiak ibiltzen dira gora eta behera, beraz patioko obrak amaitu ondoren eskolako sarreran dauden zuloak konponduko dira. Urasandi kaleko Ua maiatzaren bukaeran konpondu zen
PROPOSAMEN ZENBAKIA: 5. Herri Eskola Hizlariak aurkeztu:Kaixo ni, Ander naiz eta Herri Eskolatik nator. Arazoa: Kaleak aztertzen ibili ginenean, zebra-bideen egoera eskasa ikusi genuen: batzuk, espaloitik zebra-biderako jaitsieran saretak (rejillak) eta beste oztopo batzuk dituzte. Gainera, espaloiak ez daude behar bezala jaitsita. Horrez gain, zebra-bideak margotze premia dute arriskua saihesteko auto gidariek ez baitute ondo ikusten eta istripua gerta daiteke. Konpromisoa: Zebra-bideak erabiliko ditugu errepideak gurutzatzeko Proposamena: Udalak zuloak , saretak edo oztopoak ken ditzala. Guztietan espaloia egokitu dezala, aldapatxoak eginez. Gehiago ipini ditzala. Ondo margotu ditzala. Kale batean obrak hasten badira, zebra-bideak egon daitezela ziurtatu.
Udalaren erantzuna 5. Proposamena. Herri eskolako ibilbidean dauden zebra bideak aztertuko ditugu eta zuek diozuena kontutan hartuko dugu, ea hauek hobetu daitezkeen. 2013/2014 ikasturtean aldatu egingo da herri eskolara joateko ibilbidea, kalamua kaleetatik joan beharrean, Urasanditik behetik, zuzenean eskolara joango den ibilbidea egokiagoa izango da. Ibilbide honek bakarrik oinezkoentzat izango da, beraz ez du zebra biderik behar.
PROPOSAMEN ZENBAKIA: 6. Herri Eskola Hizlariak aurkeztu:Kaixo ni, Yaiza naiz eta Herri Eskolatik nator. Arazoa: Eskola inguruko kaleetan, askotan, autoak daude espaloietan aparkatuta pasabidea oztopatuz, Konpromisoa: Etxekoei eta ezagunei gogoraraztea espaloiak oinezkoentzat bakarrik direla. Proposamena: Udaltzainek zorrotzago joka dezatela egoera hauetan eta era berean eredu onak izan daitezela.
Udalaren erantzuna 6. Proposamena. Udaltzainek kontrolatzen dute ea autoak ondo aparkatuta dauden. Berez, 2011an 1382 isuna jarri zituzten gaizki aparkatzeagatik. Egia da Udaltzainek ez dutela beti ondo aparkatzen, baina zer hartu behar da kontuan: Udaltzainek ez dute kotxea aparkatzen. Bere lana burutzerakoan epe labur batez kotxea nonbait utzi behar izaten dute. Anbulantziak bezala jokatzen du udaltzaingoa, lehehengoa zauritua dagoen leku berbera joaten bada, hauek istripu edo inzidentea dagoen lekura joaten dira.
PROPOSAMEN ZENBAKIA:7. Ikastola DBH Hizlariak aurkeztu:Kaixo ni Gorka Melgosa naiz eta Ikastolatik nator. Arazoa: Askotan zebra-bideak ez dira errespetatzen. Konpromisoa:Gu konprometitzen gara zebra-bideetatik gurutzatzen, eta, Udalarekin batera, kanpaina bat antolatzen horretaz kontzientziatzeko. Proposamena: Udalari horretaz kontzientziatzeko, kanpaina bat egitea proposatzen diogu.
Udalaren erantzuna 7. Proposamena. Gidari guztiek dakite zebra bideetan autoa beti gelditu behar dela. Kotxeko karneta ateratzekoan ikasi dute hori, nahiz eta errealitatean gutxik dira zebra bideetan gelditzen direnak. Hori dela eta, udalak zebra bide altuak eta ondo margotuta, edota errepidea estuagoa jarri du autoen abiadura murrizteko. Udaltzain buruak dionez, Maalako zebra bide altuak semaforoak baino hobeto funtzionatzen dute.
PROPOSAMEN ZENBAKIA: 8. Ikastola DBH Hizlariak aurkeztu: Kaixo ni Jon Agote naiz eta Ikastolatik nator. Arazoa: Obrak daudenean, espaloi zati handia kentzen da. Konpromisoa: Ahal den tokitik ibiltzera konprometitzen gara Proposamena:Obrak egiten direnean, ahalik eta toki gutxien kentzea espaloiei eta obra horiek ahalik eta azkarren bukatzea.
Udalaren erantzuna 8. Proposamena. Udalak errepide eta kaleetako obretan ahal duen enbarazu gutxien egin nahi du. Hori dela eta, obra asko, udan egiten dira (jendea oporretan dagoenean) jende gutxiago baitago. Adb. lehen aipatutako ikastolako obra.
PROPOSAMEN ZENBAKIA: 9. Ikastola DBH Hizlariak aurkeztu:Kaixo Julene Garcia-Abad naiz eta Ikastolatik nator. Arazoa:Herritarren iritzia eta aholkua jasotzea Konpromisoa:Ahal dugun neurrian iritzia eta proposamenak ematera konprometitzen gara. Proposamena: Udalari, orain egiten ari garen bezala, herritarren iritziak eta aholkuak jasotzen jarraitzea proposatzen diogu.
Udalaren erantzuna 9. Proposamena. Udalak herri-partaidetza prozesu asko abian jarri ditu herritarren aholkuak eta iritziak jasotzeko helburuarekin. Adb.: HAPOko lehenengo fasea eratzeko gai desberdinetan adituak diren herritarrei eskatu zitzaien aholkularitza. Herritar hauen iritziak jasotzeko hainbat bilera egin zituzten. Eta horietako asko kontutan hartu ziren. II fase batean legeak eskatzen du horren erakusketa publikoa egin zen herritarren iritziak idatziz jasotzeko. 2010ean hasi eta 2011n amaitu zen kirol zerbitzuei buruzko iritziak jasozteko ere herri-partaidetza prozesu bat egon zen. Baita gazte-lokalei buruz, …
PROPOSAMEN ZENBAKIA: 10. Institutua • Hizlariak aurkeztu:Joritz Idigoras. • Arazoa:Gure ikastetxera etortzeko egiten ditugun ibilbideak aztertu ondoren, honako hauek dira arazo garrantzitsuenak: • San Roke inguruko espaloia estuegia da bi pertsona elkar gurutzatzeko, eta Udaletxeko plazatik autobus geltokira doan bidearen zati gehienen lurra oso egoera txarrean daude. • Konpromisoa:Ohitu, horrelako egoerak ikustean udaletxean parte ematen, arriskuak saihesteko. • Proposamena:Espaloien zabalera eta azalera egokitzea, eta zebra-bidetan espaloiak egokitu .
Udalaren erantzuna 10. Proposamena. Ez dakigu konkretuki zein espaloi buruz ari zareten hitz egiten, baina zuk diozuna bada, aztertu beharko litzateke, Irisgarritasuna bermatzeko legeak 2 metroko zabalerako espaloiak eskatzen baitu. Udalak herriko irisgarritasunari buruzko txostena eta dagokion plana egin zuen 2008an. Honek herriko puntu beltzak zeintzuk diren eta horiek hobetzeko egin behar direneko ekintzak zeintzuk diren zehazten du. Lehatasun maila ere ematen die ekintzei. Elgoibarko kaleen nahiz eraikuntza publikoen (kiroldegia, udaletxera,…) irisgarritasuna aztertzen du. Txostenak jasotzen dituen hobekuntza asko burutu dira dagoeneko (Kultur etxeko igogailua, San Roke auzora joateko igogailua, basarteko eskailera mekanikoak, Sta. Ana kalea,…), txostenak ere jasotzen du San Rokera joateko irisgarritasuna edota accesibilidadea hobetu behar dela.
PROPOSAMEN ZENBAKIA: 11. Institutua Hizlariak aurkeztu:Leire Castro. Arazoa:Bizikletaren erabilera indartzea gustatuko litzaiguke eta ikusi dugu ez daudela bide gorri egokirik ezta txirrinduak lagatzeko toki gehiegirik. Konpromisoa:Gu, txirrinduan gehiago ibiltzen saiatzea eta eskolan ohitura osasuntsu hau indartzea kanpainen bidez. Proposamena:Nahiz eta herriaren orografia oso egokia ez izan, bide gorri egokiak eta bizikletak aparkatzeko leku gehiago jarri.
Udalaren erantzuna 10. Proposamena. Udalak mugikortasun iraunkorraren alde egin du apustu gogorra. Horren lekuko emugi proiektu erraldoia. Kotxe elektrikoak alokatzeaz gain, elgoibartarrek bizikleta elektrikoa erabiltzeko aukera dute, Mintxeta, IMH edo Sigmara joateko adb. Lehen aipatu dugun bezala, Hirigintzako antolamendu berrian herri barruko bidegorria nondik nora joango den zehaztuta dago, eta momentu honetan Elgoibartik Altzolara joateko ibilbidearen proiektuaren idazketa egiten ari da GFAk. Bidegorriak egiten diren heinean, bizikleta-aparkaleku gehiago izango dira. Hala ere, gaur egun, Mintxetan izan ezik, ez dugu ikusten bizikletaren erabilpena handia denik, aparkaleku gehiago jartzeko.
PROPOSAMEN ZENBAKIA: 12. Institutua Hizlariak aurkeztu:Laura Larrainaga. Arazoa:Albitxuriko eraikuntzara oinez joateko bide motza (kalatzako bidea) oso egoera txarrean dago eta arriskutsua da, Konpromisoa:Ikastetxe batetik bestera oinez joatea. Proposamena:Bide hau era erosoan jarri.
Udalaren erantzuna 11. Proposamena. Zuek diozuen errepidea, errepide pribatua da. Bernardo Ezenarro enpresak bere garaian egindako errepidea da. Beraz, ez Udalak ez Foru Aldundiak, ez dute konponduko hauen baimenarik gabe.
21 ELGOIBAR 2010-2011