140 likes | 293 Views
Hitzarmen Kolektiboak. Irakurmena. Enpresari eta langileen (ordezkarien bidez, maiz) arteko Akordioa da, lan harremanei buruz: lanaldiari buruz, ordainketei buruz, lan baldintzei buruz, eta abar.
E N D
HitzarmenKolektiboak Irakurmena Enpresari eta langileen (ordezkarien bidez, maiz) arteko Akordioa da, lan harremanei buruz: lanaldiari buruz, ordainketei buruz, lan baldintzei buruz, eta abar. Arkema Quimica, S.A. enpresaren hitzarmen kolektiboa irakurriko dugu arretaz, nominak egiteko datuen bilatzeko asmoz. BAO. 235. zk. 2009, abenduak 9. Asteazkena Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila EBAZPENA, 2009ko urriaren 8koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Arkema Química, S.A. enpresaren 4802532 kode-zenbakidun Hitzarmen kolektiboa erregistratu eta argitaratzeko dena.
HitzarmenKolektiboak Irakurmena 1. artikulua.—Denbora-eremua Hitzarmen hau sinatzen den egunean jarriko da indarrean, 2009ko urtarrilaren 1a arteko atzeraeragina izango du, eta bi urtez iraungo du; hortaz, 2009ko abenduaren 31n amaituko da. Nolanahi ere, aurreko guztia hurrengo hitzarmena sinatu arte luzatuko da. 2. artikulua.— Langile-eremua Hitzarmen honek Arkema Química enpresako langile guztiei eragingo die, betiere hitzarmen honetako lurralde-eremuan barne hartuta daudenei eta gaur egun enpresan lanean ari direnei, bai eta hitzarmen honen indarraldian enpresan sartzen direnei ere; honako salbuespen hauek izan ezik: a) Goi Zuzendaritzako langileak, Langileen Estatutuaren 2.1. artikulua. b) Zuzendaritzako langileak: Lantokiko zuzendariak eta departamentuko zuzendariak. c) Goi-mailako teknikari tituludunak, erdi-mailako teknikariak, administrazioko lehen mailako eta bigarren mailako nagusiak, bai eta euren borondatez, eta modu indibidualean eremu honetatik kanpo geratzen diren teknikari laguntzaileak, ataleko nagusiak eta antzekoak ere.
HitzarmenKolektiboak Irakurmena 21. artikulua.—Lanaldia Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean urteko gehienezko lanaldia honakoa izango da: Benetako laneko 1.644 lan-ordu 2009. urtean, langile guztientzat. 24. artikulua.— Oporraldiak Arkema Química Enpresako langileen ordaindutako oporrak honako hauek izango dira urte bakoitzean: 22 lanegun edo 30 egun natural. 29. artikulua.— Urteko Ordainsari Gordina (UOG) 2009. urteko ordainsari gordinen taulak ezarri dira.Taula horiek Hitzarmen honetako I. eranskinean azaltzen dira, eranskin horretan biltzen diren lanbide-kategorien arabera. Urteko lansari gordina edo urteko soldata gordina ondoren azalduko diren kontzeptuek osatuko dute: — Oinarrizko lansaria edo oinarrizko soldata. — Hitzarmen-plusa. — Aparteko haborokinak. — Mozkinetako partaidetza. Langileek jasotzen dituzten ordainsari gordinei karga sozialak, zergak eta langilearen konturako gainerako deskontuak deskontatuko zaizkie, indarreko legeek zehaztutako zenbatekoaren arabera
HitzarmenKolektiboak Irakurmena 30. artikulua.— Hileko lansari gordina edo hileko soldata gordina (HLG edo HSG) Hileko lansari gordina (HLG) honela lortzen da: urteko lansari gordina zati aparteko sari kopuruaren (12) eta aparteko pagen (3) batura, hau da, zati hamabost (15). Hileko soldata gordina (HSG) honela kalkulatzen da: urteko ordainsari gordina zati urteko egunak (365) gehi aparteko pagei dagozkien egunak (90) bider hilabete horretako egun kopurua.
HitzarmenKolektiboak Irakurmena 31. artikulua.— Oinarrizko lansaria edo oinarrizko soldata (OL edo OS) Honako hau izango da hileko edo eguneko oinarrizko lansariaren edo soldataren zenbatekoa lanbide-kategoria guztientzat: urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean Gobernuak ezartzen duen Efektu Anizkunen Errentaren Adierazle Publikoa (EAEAP). 2009. urteari dagokiona: — Hileko oinarrizko lansaria = 527,10 euro gordin hilean. — Hileko oinarrizko soldata = 17,57 euro gordin bider hilabeteko egunak.
HitzarmenKolektiboak Irakurmena 32. artikulua.— Hitzarmen-plusa (HP) Lanbide-kategoria bakoitzari dagokion hitzarmen-plusaren zenbatekoa (2009. urteari dagokion kopurua I. eranskinean azaltzen da) honako hau izango da: hileko lansari gordinaren (HLG) edo hileko soldata gordinaren (HSG) eta oinarrizko lansariaren edo oinarrizko soldataren arteko aldea (OL edo OS). HOL edo (HOS) - OL = HP. Adibidea: UOG = 22.500 euro gordin. HLG = 22.500 : 15 = 1.500 euro. HSG = (22.500 : (365 + 90) x hileko egunak. OL = 1.500 euro hilean. OS = 17,57 x 31 = 544,67 euro hilean. Lansariaren araberako HP: 1.500 – 527,10 = 972,90 euro. Soldataren araberako HP: 1.500 – 544,67 = 955,33 euro.
HitzarmenKolektiboak Irakurmena 33. artikulua.— Antzinatasun-plusa Arkema Química Enpresako langile finkoek aldizkako igoerak jasoko dituzte, Enpresan zerbitzuan emandako denboraren arabera. (III. eranskina). Igoera horiek bi hirurteko eta bost bosturteko izango dira. 2009. urteari dagokionez, hirurtekoaren eta bosturtekoaren zenbatekoa honako hau izango da: — Hirurtekoa: 38,21 euro gordin hilean. — Bosturtekoa: 76,40 euro gordin hilean. Antzinatasuna zehazteko, hasiera-data Enpresan hasi zen eguna izango da.
HitzarmenKolektiboak Irakurmena 34. artikulua.— Txanda-plusa Txandakako txandetan lan egiten duten langileek kontzeptu horrengatik hileko txanda-plusa jasoko dute. Plus horren zenbatekoa Hitzarmen Kolektibo honetako II. eranskinean azaltzen da. 35. artikulua.— Prestasun-plusa edo dei-plusa a) Langileak bere lanaldia amaitu, eta lanpostua utzi ondoren, Enpresak edozein lan egiteko deitzen badio jasoko du plus hori, berriz ere bere lantokira itzultzeko eskatu zaiolako bakarrik, eta betetzen dituen aparteko orduak ez dira kontuan hartuko. Langileak erabaki ahal izango du deiari erantzun edo ez, salbu eta kalteak edo aparteko premiazko ezbeharrak edo beste kalte batzuk aurreikusteko edo konpontzeko ezinbesteko kasuetan. Honako hau izango da plus horren zenbatekoa dei bakoitzeko: 27,16 euro dei bakoitzeko.
HitzarmenKolektiboak Irakurmena 35. bis artikulua.— Guardiak Instalazioen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezko asteko guardiak egiten dituzten mantentzeko langileek (mekanikariak, argiketariak, instrumentistak…) 327,28 euro gordin kobratuko dituzte egindako asteko guardia bakoitzeko. 36. artikulua.— Laneratzeagatiko prima Lantokian absentismo-indizea jaistearren ezarri zen Hitzarmen honen eraginpeko langile guztiek jasoko duten prima. 2009. urterako zenbatekoa honakoa izango da: — Lanaldi zatituko langileek: 2,10 euro gordin lan egindako egun bakoitzeko. — Txandakako langileek: 1,60 euro gordin lan egindako egun bakoitzeko. Lanera berandu iristeak eguneko prima galtzea eragingo du.
HitzarmenKolektiboak Irakurmena 37. artikulua.— Aparteko haborokinak Lanbide-kategoria bakoitzerako ezarritako urteko ordainsari gordinen zati gisa, Arkema Química Enpresak arestian definitutako hileko lansari edo soldata gordinaren pareko paga ordainduko du uztailean eta abenduan. Horretaz gain, 30 eguni dagokien antzinatasun plusa (balego) ere ordainduko du. Zirkunstantzia bereziak salbu, haborokin horiek ordaintzeko azken egunak uztailaren 16aren eta abenduaren 22aren aurreko egun baliodunak izango dira, hurrenez hurren. Langilea urtean zehar sartzen bada lanean, edo enpresa uzten badu, haborokin horiek lan egindako denboraren arabera jasoko ditu.
HitzarmenKolektiboak Irakurmena 37. artikulua.— Aparteko haborokinak Adibidea: UOG = 22.500 euro. Lansariaren araberako aparteko paga: 22.500 -----------= 1.500 euro gordin 15 Soldataren araberako aparteko paga: 22.500 22.500 --------------- X 30 egun = -------------- X 30 egun = 1.483,52 euro gordin (365 + 90) 455 Haborokin horiek modu berean ordainduko dira: — Uztaileko paga: Urtarrilaren 1etik ekainaren 30era. — Abenduko paga: Uztailaren 1etik abenduaren 31ra.
HitzarmenKolektiboak Irakurmena 53. artikulua.— Jangelarako diru-laguntza Arkema Química enpresako langileentzat jangelarako diru-laguntza ezarri da Enpresaren kontura, honako baldintza hauen arabera: 1. Konpentsazio ekonomikoa kobratuko dute Arkema Química enpresako langile guztiek, baldin eta lanaldiaren %50ean gutxienez lan egiten badute eta ondoko ordutegiak betetzen badituzte: — Lanaldi zatitukoa (goizeko eta arratsaldeko ordutegia) eta lanaldi trinkokoa — Goizeko (6:00 – 14:00), arratsaldeko (14:00 eta 22:00) eta gaueko (22:00 – 6:00) txandetakoak. 2. Konpentsazio ekonomikoa Hitzarmenez finkatuko da. 3. Jangelarako diru-laguntza hori jasotzeak zera dakar: Langileek ezin izango dute eskatu lantokietan jangela jartzeko. 4. Jangelarako diru-laguntzaren zenbatekoa eguneko 12,50 euro gordinekoa izango da 2009. urtean. Zenbateko hori hilero ordainduko da, nominaren ordainagirian.
HitzarmenKolektiboak Irakurmena Eranskinak Bai. Goi Zuzendaritzako langileak, Lantokiko zuzen-dariak eta departamentu zuzendariak eta modu indibidualean eta euren borondatez eskatzen duten langile batzuk. 2009ko urtarrilaren 1etik, 2009ko abenduaren 31era. 1.644 lan-ordu 2009. urtean, langile guztientzat. 32. artikulua. Plus hau hileko lansari gordinaren (HLG) eta oinarrizko lansariaren (OL) arteko aldea da. Kasu honetan:
HitzarmenKolektiboak Irakurmena Eranskinak 33. artikulua. 14 urte bi hirurteko eta bosturteko bat dira. Beraz, zenbatekoa hauxe izango da: Oinarrizko Lan-saria: 527,10 Hitzarmen Plusa: 1.583,00 Antzinatasun plusa: 152,82 Dei-plusa: 27,16 x 3= 81,48 Laneratzeagatiko prima: 2,10 x 21= 44,10 Jangelarako diru-laguntza: 12,50 x 21= 262,50 GUZTIRA 2.651,00 290,80 euro urtean seme-alaba bakoitzeko. Beraz, 581,60 euro urtean. Urriko nominan jasoko du zenbatekoa. Derrigorrezko ikasketetan ari direla suposatzen dugu.