180 likes | 272 Views
B O KA Z I O A apaiz edota erlijioso/sa bizitzarako. KONFIANTZAREN INDARRAZ. Zer da hau, gero? Bihotza dar-dar: poza, galdera, lilura, kezka… Zerbait, norbait ari zait, ezti-ezti, bihotzean… Ez dakit zer-nor den. Zure bitartez bedeinkatuko ditut lurreko herri guztiak» (Hasiera 1,1.3).
E N D
B O KA Z I O A apaiz edota erlijioso/sa bizitzarako KONFIANTZAREN INDARRAZ
Zer da hau, gero? Bihotza dar-dar: poza, galdera, lilura, kezka… Zerbait, norbait ari zait, ezti-ezti, bihotzean… Ez dakit zer-nor den. Zure bitartez bedeinkatuko ditut lurreko herri guztiak» (Hasiera 1,1.3) Jainkoak Abrahami esan zion: «zoaz nik erakutsiko dizudan lurraldera
Lehengusu batek hitz egin zidan: mundua aldatzeak nork bere burua Jainkoaren esku jartzea eskatzen du. Jainkoak Moisesi esan zion: ikusi dut egiptoarren mendean, israeldarrak oso latz bizi direla; zoaz faraoiagana, libra itzazu israeldarrak; zeurekin izango nauzu ni neu (ik. Irteera 3,7-7).
Nire amak negar egin zuen eta irribarre txiki bat aldi berean. Aitak esaten zidan: «erotua hago». Jaunak esan zion Jeremias profetari: «Amaren sabelean sortu aurretik aukeratu zintudan». «Nik erantzun nion: Ai, Jainko Jauna! Gazteegia naiz, eta ez dezaket hitz egin» (Jeremias 1,5.6).
Behin ere ez nuen pentsatu horretan; beste asmo batzuk nituen buruan Jaunak esan zion Jonas profetari: «Zoaz Ninivera, hots egin han nire mezua». Abiatu zen Jonas, baina Tarsisera ihes egiteko asmotan, Jaunagandik urrun. (Jonas 1,2.3)
Nafarroako Xabierrera joan ginen. Jende asko erakarri zuen Xabierrek Jesusengana. Paraje ona da nork bere bizitzaz zer egin gogoeta egiteko. Jesus, Jordan ibaian bataiatua izan ondoren, basamortura joan zen. Han egin zuen alditxo bat Aitak, Espirituaren bidez, iradoki zion eginkizunaz gogoeta egiten (ik. Markos 1,12).
Zein edo zer da, ordea, bihotzean kilika ari zaidan hau? Eta… Jainkoa balitz? Nola jakin? Behin batean, lotan zegoela, Jaunak Samuel gaztetxoari dei egin zion, eta Eli apaizagana joan zen berehala. Eli apaizak esan zion: Berriro dei egiten badizu, esan: «Mintza, Jauna, adi duzu zeure morroi hau» (ik. 1 Samuel 3,4-14).
Bizitza ez da aukera bat, erantzuna da. Deiari erantzun izan dionak kontatu ahalko dizu bere historia, pozik, xume-xume, gustura. Aingeruak esan zion Andre Mariari: «Ez beldurtu, Maria, Jainkoak gogoko zaitu…». Eta Mariak erantzun: «Gerta bekit zuk esan bezala». Eta korrika joan zen guztia Elisabet lehengusinari kontatzera.
Bihotza alegera dut; aldi berean, urduri. Norekin hitz egin nezake neure barruko misterio honetaz? Gurasoekin? Adiskideekin? Maria Magdalena Jesusen hilobira joan zen. Jesusek agertu eta ikasleengana joateko esan zion eta Jesusekin gertatua kontatu zien (ik. Joan 20,11-18).
Kristo aurkitu nuen. Pixkana konturatu nintzen zer nahi zuen nigandik. Argi samar ikusi nuenean, jabetu nintzen: hark nahi duena egin behar dut. «Bai» esan nion. Orduan, Jaunaren ahotsa entzun zuen: «Nor bidaliko dut?» Eta Isaia- sek: Prest nauzu, bi- dali ni neu Isaias profetak Jainkoaren aintza ikusi zuen. Eta erabat ikaratu: bekatari naiz eta.Aingeruak ukitu eta garbi gelditu zen.
Jainkoak ez dizu ezer eskatu nahi. Soilik, zure ona, zure zoriona nahi du. Ez da ezer uzteko kontua. Zeure bidea aukeratzea da arazo guztia. Gazte aberats bat Jesusengana etorri zen. «Zer egin behar dut betiko bizia lortzeko?» Jesusek azkenean: «saldu zeure ondasunak, eman behartsuei, eta zatoz, jarraitu niri». Gaztea triste joan zen; lotura handiegiak zituen (ik. Mateo 19,16-22).
Beldur naiz. Egona naiz ikastetxe batean. Gorra da biziera hura. Egun osoa umeekin, gaztetxoekin. Ez dakit…. Halere, «zatoz eta jarraitu niri» entzuten dut, eta irribarrea sumatzen dut. «Guk ezagutu dugu Jainkoak guretzat duen maitasuna eta hartaz fidatu gara» (1 Joan 4,16).
Nik, berriz, ezaugarri objektibo bat ikusi nahi nuke. Jainkoarena ote den, seguru jakin nahi nuke. Agian, aitzakia bila nabil; ez nuke nahi. Baina irizpide batzuk nahi nituzke. Beneditar elkartean sartu nahi duenaz, Benitok dio: arduradunak «azter dezala [izangaia], benetan Jainkoaren bila dabilen, arduratsu ote den otoitzerako, obedientziarako, umilazioa jasateko». (Benitoren Araudia, 58. kap.).
«Ene barrena, izan atsedena Jainkoagan bakarrik, hura baitut ene esperantza» (Sal 62,6).Zein on handia egin didan Biblia bizi eta maite duen batekin gogo jardunak egiteak! Dena oroitzapen da Biblia, dena oroitzapen. Jainkoak gizakiari egin dizkion mesedeen oroitzapen, oroitzapen. «Fidagarria zara, ene Jauna, eta erabat esan nahi diot agur beti “geroko gero” ibiltzeari. Gerta bekit zuk diozuna. Amen».
Zazpi urte joan dira. Aita eta ama etorri dira bisitan. Ni eroa bezala barrez, poz pozik. Garai batean malko eta irribarre txiki zen ama hura, orain dena, belarritik belarrira, dena barre. «Erotua hago» esan zidan aita hark, orain: «Alderik hobena aukeratu dun» esan dit, guztiz harro.
Behin batean, Jesus Betaniara joan zen. Marta lan eta lan, Jesusi harrera ona egiteko. Maria ahizpa Jesusen aurrean erdi-etzana. Eta Jesusek Martari: «Mariak alderik hobena hautatu du» (ik. Lukas 10,38-42).
Zazpi urteak joan dira. Hamar urteak ere bai. Baita hogeita hamar… urteak ere. Eta mintzo zaizun hau beti bila, beti bila. Nire zoriona gaur, une honetan, ordu honetan… Jainkoaren arabera non den bila. Garai bateko urduritasunik gabe. Bare-bare. Lasai. Poz-pozik.
«Bihotz-bihotzez nabil zure bila, Jauna; erakutsi niri zeure arauen [proposamenen) bidea» (Sal 119,10.33).