110 likes | 236 Views
Gaintzako Organistak. Nikolas Zubeldia Goia. 1890/12/12an jaio zen, Abaltzisketan. 1954/12/18an hil zen, Gaintzan. Ponziano Zubeldiaren eta Franzisko Zubeldiaren anaia. Gaintzako apaiza eta organista izan zen. Ignazio Garmendia Garmendia.
E N D
Gaintzako Organistak
Nikolas Zubeldia Goia • 1890/12/12an jaio zen, Abaltzisketan. • 1954/12/18an hil zen, Gaintzan. • Ponziano Zubeldiaren eta Franzisko Zubeldiaren anaia. • Gaintzako apaiza eta organista izan zen.
Ignazio Garmendia Garmendia • Gaintzan jaio zen, 1898/02/01ean. • Duela 20bat urte (1987an) Madrilen hil zen. • Jesuita. Leku askotan organista izana. • Madrilen egon zen lehenengo, gero Granadan, Toledon eta errepublika garaian kanporatuak izan ziren. Madrila itzulita S. Francisco de Borja parrokian eman zituen azken urteak.
Bittor Idiazabal Esnaola • Errenterian jaio zen, 1909/11/14an. • Errenterian hil zen, 1985/03/26an. • Musika Errenterian ikasi zuen, solfeoa, koruan kantatzen, txistua... • Gerra ondoren kartzelan egona, Logroñon eta Bilbaon, hiru bat urtez, eta lan-batailoietan ere egon zen. • Gaintzara 1943-1944 ikasturtean etorri ziren eta 1961ean itzuli ziren Errenteriara. Organista izan zen Gaintzan. • Orereta ikastolaren sortzaileetakoa eta ikastolako lehenengo lehendakaria izan zen. • Errenteriak kale bat eskaini zion 1998an, Bittor Idiazabal kalea.
Konstantino Lizarralde Garmendia • Gaintzan jaio zen, 1916/04/12an. • Donostian hil zen, 2001/11/12an. • Seminarioan egin zituen ikasketak, musika ere han ikasi zuen. • Gerra garaian Ebroko batailan ibilia. • Zaldibia eta inguruko herrietako Udaletako idazkaria izan zen. • Zaldibiako eta zenbaitetan inguruko beste herrietako organista izan zen, 34 urtez (Gaintza, Legorreta...). • Soinu handia jotzen ere bazekien. • Artzai Ona koruko kidea izan zen Donostian bizi zenean.
Ignacio Zubeldia Olano • Abaltzisketan jaio zen, 1917/07/31n. • Donostian hil zen, 1982/01/02an. • Gasteizko seminarioan egin zen apaiz eta musikari. • Nafarroako Galarretan eta Zalduondon egon zen apaiz eta organista ere bai. • Gero Andaluziara joan zen. • Iruna etorri zen eta San Juan Bautista de La Salle parrokiko erretore izan zen.
Felix Garmendia Garmendia • Gaintzan jaio zen, 1921/01/06an. • Donostian hil zen, 1999/04/25ean. • Beasaingo Maristetan pianoa jotzen ikasi zuen eta soinu handia jotzen bere kontura ikasi zuen. • Gaintzan eta Baliarrainen elizako organoa eta plazan soinua jotzen zituen igandero. • Goierriko herri gehienetan ibili zen soinua jotzen.
Juan Bautista Ezeizabarrena • Alegian jaio zen, 1929/08/30ean. • Azpeitian hil zen, 1998/11/02an. • Seminarioan ikasia, musika ere bai. • 1954an apaiz egin ondoren Abaltzisketan egon zen urte bete inguru. Gaintzara joan zen gero. Sigüenzako seminariora bidali zuten latina irakastera. Handik Azpeitira etorri zen. • Abaltzisketan harmoniuma jotzen zuen. Gaintzan haurrei solfeoa irakasten zien eta organista lana egin ere bai.
Juan Dorronsoro Goikoetxea • Ataun S. Gregorion jaio zen, 1936/01/23an. • Jose Antonio Arteagarekin (Ataungo apaiza) hasi zen solfeoa eta pianoa ikasten. • Seminarioan jarraitu zuen musikarekin. • Gaintzan, Ataunen, Itziarren eta Zumaian ere organoa jotzen aritzen zen. • Gaintzan egon zenean gazteei musika erakusten zien. • Musikako irakasle eta bertso eskolen sortzailea izan zen. • Orain bertso-doinuekin dihardu lanean, 3.100 bat bilduak ditu.
Juan Mari Dorronsoro Garmendia • Gaintzan jaio zen, 1945/03/03an. • Solfeoa eta harmoniuma jotzen D. Juan Ezeizabarrenak irakatsi zion. • Soinu handia eta txistua bere kontura ikasi zituen. • Gaintzako organista izan zen. • Aita Donostia koruan kantatu zuen. • 43 urterekin berriro musika ikasten hasi zen. Manolo Yabenekin aritu zen ikasten.
Xanti Garmendia Olano • Gaintzan jaio zen, 1948/05/12an. • Filosofia eta letratan lizentziatua. Irakaslea. • Gaintzan D. Joan Ezeizabarrenarekin, Bittor Idiazabalekin eta Joanito Dorronsororekin, hasi zen musika ikasten. • Saturraranen Eustasio Etxezarretarekin eta Isidro Uzkudunekin ikasi zuen musika. Donostiako seminarion ere jarraitu zuen musikarekin. • Joan Mari Dorronsororen ondoren hasi zen organista lanean Gaintzan eta gaur egun ere jarraitzen du. • Inguruko herri askotan ere jo izan du organoa.