1 / 14

TARTALO

TARTALO. Euskal mitologiako ehundaka pertsonaien artean bada bat benetan beldurgarria:Tartalo edo Torto, kopetan begi bakarra duen ziklope gizajalea.

marlo
Download Presentation

TARTALO

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. TARTALO BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

  2. Euskal mitologiako ehundaka pertsonaien artean bada bat benetan beldurgarria:Tartalo edo Torto, kopetan begi bakarra duen ziklope gizajalea. Artzain edota trikuharrigile gisa azaldu ohi da. Hortik dator, hain zuzen ,Tartaloetxe izena, Zegamako Saadar mendi tontorrean dagoen trikuharriaren mena. BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

  3. Bi anaia, bidaia luze batetik itzuliz Gipuzkoako Zegamara zetozela, mendian galdu ziren. Ibili eta ibili ondoren, gaua nonbait igaro behar eta, han inguruan ikusi zuten leize batean sartu ziren. BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

  4. Geroxeago, Tartalo azaldu zen bere ardiekin eta, leizean sartu ondoren, harri handi batez estali zuen sarrera. BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

  5. Bi anaiak han zeudela konturatu zenean, begi bakar beldurgarri hura haiengana zuzenduz, honela esan zion zaharrenari: -Hi, gaurko. Eta besteari: -Hi, biharko. Eta hori esanik, anaia zaharrenari heldu, burruntzi bat alderik alde sartu eta sutan jarri zuen. Gero jan egin zuen anaia gaztearen begi izutuen aurrean. BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

  6. Lotaratu baino lehen, eraztun hiztun bat hartu eta mutilari sartu zion hatzean. Eraztun horri galdera egiten bazitzaion: - Non hago? Beti erantzuten zuen: -Hemen nago! -Horrela beti jakingo diat non hagoen- esanez, mamutzar hark lo hartu zuen. BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

  7. Denboralditxo batean, gaztea jota bezala geratu zen, zer egin ez zekiela. Ia-ia etsirik, hara-hona ibili zen leize barruan zirrikituren baten bila, baina leize hark irteera bakarra zuen eta berak bakarrik ezin mugi zezakeen harri handi batez estalia zegoen sarrera hura. BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

  8. Azkenean sekulako burutapen bat izan zuen. Burruntzia hartu, sutan berotu eta bere begi bakarrean sartu zion Tartalori. Erraldoiak, oihu ikaragarri bat eginez, burruntzia atera zuen. • Itsutu egin nauk, madarikatu horrek! Esku bakarrez txikituko haut! • Tartalo, bere onetik aterata, gaztearen bila hasi zen itsuka; hura ez zegoen, ordea, lo; batetik bestera zebilen, erraldoiaren atzaparkadetatik ihesi. BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

  9. Ardien eta larruen artean topatu ez zuenean, sarrerako haitza mugitu eta ardi guztiak, banan-banan, bere hanka artetik pasarazi zituen. Mutila ere haien artean atera zen, ardi larru batean bilduta BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

  10. Bere burua kanpoan ikusi zuenean, korrikari eman zion. Bere harrapakinak ihes egin ziola konturatu zenean, Tartalo eraztunaz gogoratu zen eta deika hasi: -Non hago? -Hemen nago! Hemen nago! – erantzun zion eraztunak. BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

  11. Ahots horrek gidaturik, Tartalo mutilaren ondoren abiatu zen. Erraldoiaren pausu bakoitza bazen mutil gizajoaren hamar pauso halako, eta hark korrika jarraitu zuen erraldoia geroz eta hurbilago zuela ikusik. BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

  12. Ahaleginak egin zituen eraztuna hatzetik ateratzeko, baina alferrik. Ia etsia hartu zuenean, oinetakoetan gorderik zeraman mendiko laban txiki bat hartu eta hatza moztu, eta inguruko putzu batera bota zuen eraztun eta guzti. BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

  13. Tartalok berriro ere hots egin zuen: • Non hago? • Eta eraztunak putzuaren hondotik: • Hemen nago! Hemen nago! • Eta Tartalo, lurralde hura guztia ikaratua zeukan mamutzar hura, putzura erori eta bertan ito zen. BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

  14. Harrezkero haren leinukorik ez da gehiago azaldu Zegaman eta inguruko herrietan; baina mendian dabilenik ez da asko hurbiltzen Tartaloetxera, badaezpada ere. BARANDIARAN, J.M.:"El Mundo en la Mente Popular Vasca"

More Related