80 likes | 224 Views
Liburutegia. Mirenek lehen liburuzain-lana lortu du azkenean. Oso pozik dago, liburutegi berri batean lan egingo duenez dena egiteke baitago. 1. Lehen erronka: liburuak apal eta apalategietan antolatzea. Haurren sailak 386 liburu ditu. Apalategi bakoitzean 100 liburu sartzen dira.
E N D
Mirenek lehen liburuzain-lana lortu du azkenean. Oso pozik dago, liburutegi berri batean lan egingo duenez dena egiteke baitago.
1 Lehen erronka: liburuak apal eta apalategietan antolatzea. Haurren sailak 386 liburu ditu. Apalategi bakoitzean 100 liburu sartzen dira. 5 apalategi ditu; nahikoa izango al da, ala gehiago eskatu behar ditu?
Liburu guztiek etiketa bana eramango dute atzealdean. Lanerako eman dioten materialean bila ari zela, 50 plantxa aurkitu ditu, eta bakoitzak 10 etiketa daramatza. Zenbat liburu etiketa ditzake? Mirenek badaki 2.000 liburuki inguru daudela. Zenbat plantxa berri eskatu behar ditu? 2
3 10 mahai angeluzuzen daude, eta 80 aulki. Zenbat aulki jarriko ditu mahai bakoitzean?
Gaur egun, liburutegiak bazkide gutxi ditu. Baina Mirenek bazkide gehiago lortzeko kanpaina egingo du auzoan. Haren ustez, hamar bat bazkide etorriko dira hilero. Zenbat bazkide berri izango ditu liburutegiak urte batean? 4
Mirenen ustez, bazkide bakoitzeko kartoi mehezko 10 fitxa, 5 bolaluma, 2 arkatz, 1 zorrozkailu eta 2 borragoma beharko ditu. Material guztia 100 bazkiderentzat erosi nahi du. Zenbat fitxa, bolaluma, arkatz, zorrozkailu eta borragoma erosi behar ditu? 5