50 likes | 452 Views
ERRIBOSOMAK. Erribosomak zelula prokariotikoetan zein eukariotikoetan daude. ARN eta proteinaz osatzen dira.
E N D
Erribosomak zelula prokariotikoetan zein eukariotikoetan daude. ARN eta proteinaz osatzen dira. • Zelula eukariotikoetan, erribosomak aske egon daitezke zitosolean,erretikulu endoplasmatiko bikortsuari eta nukleoaren bildukiari lotuta, edota kloroplastoen edo mitokondrioen barnealdean.
Egitura: • Bi azpiunitate bereizten dira, handia bata eta txikia bestea. Azpiunitate bakoitzean zenbait ARN-katea, zeinek erribosomen osagai gisa ARN erribosomiko izena hartzen duen, eta proteina-molekula anitz identifikatzen dira.
ARNr-molekulen tamainari dagokionez desberdintasunak egon arren, antzekotasun handia dago molekula horiek tolesteko duten moduan. • Proteinen edukiari dagokionez, konposizio-desberdintasun nabarmenak daude izaki bizidun batean edo bestean. • Kloroplastoen eta mitokondrien erribosomak txikiagoak dira aske daudenak edo erretikuluari eta nukleoaren bildukiari itsatsitakoak baino.
Funtzioa: Erribosometan proteinen sintesia burutzen da. ADN-katea oinarritzat hartuz ARNm-katea sintetizatzen da nukleoan. ARNm kate hori zitoplasmara pasatuko da erribosomekin elkartzeko. ARNm-aren nukleotido-hirukote bakoitzari sekuentzia osagarria duen ARNt bat lotzen zaio. ARNt desberdinek garraiatzen dituzten aminoaziedoek lotura peptidikoen bidez bat egiten dute, proteina bat osatuz.