40 likes | 553 Views
Eutrofizazioa. Brandon Angulo 4.BD. Zer da ? Eutrofizazioa ur-ekosistema batean elikagaien pilatzearen kontzentrazio handia da, (aintziretan, lakuetan, itsasoan...). Zergatik sortzen da?
E N D
Eutrofizazioa Brandon Angulo 4.BD
Zer da ? Eutrofizazioa ur-ekosistema batean elikagaien pilatzearen kontzentrazio handia da, (aintziretan, lakuetan, itsasoan...). • Zergatik sortzen da? Materia nutritiboaren sarrera bere kontsumoa baino handiago duen ekosistema bat eutrofiko bihurtzen da denborarekin, elikagaien ugaritasuna dela-eta. Eutrofizazioa eragiten duten elikagai nagusiak nitratoak, fosfatoak eta materia organikoa dira. Lehenengo biak hazkundearen faktore mugatzaileak direnez, beren ugaritasunak landareen hazkundea, batez ere, areagotzen du.
Gizakiok ere sortzen dugu: Eutrofizazioa, gehienetan, giza-kutsaduraren ondorio zuzena da. Industriak, nekazal-jarduerak eta hondakin-urek, esaterako, fosfato asko dituzten garbigarri edo detergenteak daramatzate, eta baita materia organikoa ere. Nekazal-jardueran erabilitako ongarriak, bestalde, nitratoz aberatsak dira. Material horiek guztiek ibai, laku edo itsasora isurtzen direnean beren eutrofizazioa eragiten dute, landareen (batez ere algen) gehiegizko hazkundea sortuz. • Beste datu batzuk: • Oxigenorik eza, eta oxigenorik eza horrek bizidun askoren heriotza eragiten du. • Eutrofizazioak epe laburrean ur-ekosistemaren bizia areagotzen badu ere, epe luzean kaltegarria da, bizidun askoren desagerpena bultzatzen duelako. • Horregatik mundu mailako arazo ekologiko nagusietako bat bihurtzen ari da.