110 likes | 354 Views
Zaldibiako Txistulariak. Irakasten aritu zirenak. Manuel Etxeberria Sukia. Zaldibian jaio zen, 1922/12/17an. Zaldibian hil zen, 1993/07/26an. Seminarioan ikasi zuen musika.
E N D
Zaldibiako Txistulariak Irakasten aritu zirenak
Manuel Etxeberria Sukia • Zaldibian jaio zen, 1922/12/17an. • Zaldibian hil zen, 1993/07/26an. • Seminarioan ikasi zuen musika. • Egon zen lekuetan organista izan zen: Ekuadorren, Ataun S. Gregorion, Zaldibian eta Beasainen. • Erlojuak konpontzea asko gustatzen zitzaion. • Zaldibian lan asko egindakoa: Antzerki saioak, zine emanaldiak. Ataunen ere zine emanaldiak izaten zituen. • Txistulari taldea sortu zuen: Jose Manuel Galarraga Mendizabal, Arizkorreta, Patxi Etxeberria, Inaxio Mendizabal....
Xalbador Etxeberria Tolosa • Zaldibian jaio zen, 1934/12/07an. • Seminarioan ikasi zituen solfeoa eta pianoa, baina txistua ikasi zuen gogoz. Sakramentinoetako taldea osatu zuten. • Zaldibian, Xalbador Garmendiak eta biak, solfeoaeta txistua erakutsi zien gazteei. • Haien lema “Norberak dakiena besteei erakustea” izan zen. • Zaldibian jotzeaz gainera, leku askotara ere joan ziren txistulariekin: Tolosara, Zumarragara, Altsasuko txapelketa batera... • Tolosako Parrokiako koruan kantatzen du.
Xalbador Garmendia Etxeberria • Zaldibian jaio zen,1932/09/20an. • Sakramentinoetan Martin Gorostidirekin eta Casimiro Eguesekin ikasi zuen musika. • 14 urterekin Sakramentinoetako organista izan zen. Gero, Iruñean, Villaron eta Erroman ere (ikasten ibili zen lekuetan) organista izan zen. • Tolosara itzuli zenean musika arlo guztiaren zuzendari jarri zuten. • Donostiako Antiguako Elizan jotzen zuen organoa eta orain Anoetako organista da. Konstantinoren ondoren Zaldibian ere organista izan zen. • 1968an Zaldibian koru bat sortu zuen. Haurrei musika erakusteko klaseak antolatu zituen. • Anoetan zaharren korua zuzentzen du, herrian kantatzeko.
Nekane Arruabarrena Eskisabel • Zaldibian jaio zen, 1950/02/12an. • Beasaingo Txanborekin ikasi zuen txistua jotzen. • Zaldibian, Abaltzisketan eta inguruko herrietan aritu zen txistua jotzen. • Zaldibian aritu zen txistua irakasten.
Malores Etxeberria Arrese • Zaldibian jaio zen, 1957/06/15ean. • Manuel Etxeberriaren iloba da. • Euskarako teknikaria da Hernaniko Udalean. • Xalbador Garmendiarekin, Xalbador Etxeberriarekin eta Beasaingo Txanborekin ikas izuen solfeoa eta txistua jotzen. • Ondorengo belaunaldiei zekiena erakusten aritu zen.
Tere Irastortza Garmendia • Zaldibian jaio zen, 1961/02/23an. • Xalbador Garmendiarekin, Xalbador Etxeberriarekin eta Beasaingo Txanborekin ikasi zuen solfeoa eta txistua jotzen. • Ondorengo belaunaldiei zekitena irakasten aritu zen. • Gitarra jotzen ere ikasi zuen Zaldibian, Tolosatik joaten zen irakasle batekin. • Irakaslea eta idazlea da.
Garbiñe Mendizabal Mendizabal • Tolosan jaio zen, 1961/08/28an. • Euskal Filologian lizentziatua eta HIZNET Hizkuntza Plangintzan Gradu-ondokoa. • Euskara teknikaria Ordiziako Udalean. • Zaldibian ikasi nuen solfeoa eta txistua jotzen. • Txistua irakasten aritu zen hainbat urtetan Ataunen.
Izaro Garmendia Irastortza • Zaldibian jaio zen, 1969/12/12an. • Ordizian hasi zen solfeoarekin, Karlos Jimenezekin pianoa jotzen eta Eskuderorekin harmonia ikasi zituen. • Trikitixa Iñaki Malbadirekin, panderoa Ramonekin eta txistua Teresita Irastorzarekin eta Xalbador Etxeberriarekin ikasi zituen. Alboka eta txalaparta ere jotzen ditu. • Trikitixa irakasten aritzen da Zaldibian eta Lizarrako ikastolan. • Zapotxin taldeko kidea izana. • Kiki, Koko, Moko eta Flax pailazo taldeko kidea izana. • Potxin Patxin pailazo-bikotea osatu zuten geroago. • Hainbat obra konposatu du.
Lander Beloki Mendizabal • Zaldibian jaio zen, 1971/03/05ean. • Ekonomian doktorea da. • Xalbadorrekin eta Tere Irastortzarekin ikasi zuen solfeoa eta txistua jotzen. • Harmonia, abesbatzako kantua eta Klarinetea jotzen ere ikasi zuen. • Txistularia eta Goiztiri txarangako kidea izan zen.