80 likes | 231 Views
Jabi de Marcos Psikologia. ESKIZOFRENIA. - Zergati asko direla-eta sortzen den asaldu mental zorrotza da. - Jasatzen duen pertsonarentzat zaila da bereiztea zer den eta zer ez den errealitatea.
E N D
Jabi de MarcosPsikologia ESKIZOFRENIA
- Zergati asko direla-eta sortzen den asaldu mental zorrotza da. - Jasatzen duen pertsonarentzat zaila da bereiztea zer den eta zer ez den errealitatea. - Gizarte egoeretan arraro porta daiteke, memorian eta elkarrizketan arazoak azaltzen baititu. Zer da eskizofrenia?
Nortzuk izaten dute? - Gaixotasun arrunta da. 100 petsonetatik batek izaten du. - 15-25 urte bitartean agertzen da. - Gizon eta emakumeetan berdin.
Eskizofreniaren sintomak: Positiboak: • Pentsamenduaren Asaldua:Pertsonak zentzurik gabe egiten du hitz, berbak sortuz edo horien ordez soinuak erabiliz. • Lilurak:Sinesmen edo pentsamendu faltsuak, errealitatean oinarririk gabekoak. • Aluzinazioak:Errealak ez diren gauzak ikusi, entzun edo sentitu. Eskizofrenia duten pertsonek beren portaerari buruz hitz egiten ari diren edo aginduak ematen ari zaizkien ahotzak entzun ditzakete.
Negatiboak: • Afektu kamutsa (edo interesik gabekoa): Beste pertsonekiko erreakzio afektiborik eduki ezina. Ez dute sentimendurik edo hunkipenik erakusten. • Abulia: Berezkotasunik edo iniziatibarik eza. • Anhedonia: Inoiz atsegingarriak izan ziren jardueretan atseginik edo interesik ez izatea. • Atentzioaren falta: Kontzentrazio mentalarekin arazoak izatea.
Zerk eragiten du eskizofrenia? Faktore genetikoen eta ingurugiroko faktoreen konbinaketa konplexu batek eragiten du eskizofrenia: Herentzia genetikoak baldintzten du, eta infekzioak, traumak edo estresanteak diren faktore psikologiko eta sozialak gehitzen zaizkie.
Nola tratatzen da? Eskizofrenia farmako antipsikotikoekin tratatzen da normalean. Helburua fase akutuan sintomak murriztea eta berrerortzeak prebenitzea da. Gaur egun ez dago eskizofreniarentzako behin-betiko sendaketarik. Medikamentu antipsikotikoak oso eraginkorrak dira eskizofreniaren sintomak kotrolatzeko. Hala ere pertsona batentzako onena den medikazioa ez da behar bada beste batentzako aukerarik onena. Errehabilitazioko programak, psikoterapia indibidualak, taldeko terapiak, familia-talde psikoedukatiboak...
Nola prebenitu berrerortzeak? Berrerortzeak prebenitzeko eta ospitalizaziorik ez izateko modurik onena medikazioa erregularki hartzea da, bai eta tratamendupauta egokiak mantentzea ere.