1 / 12

La, la, la, la...

La, la, la, la. Fitxa honetan , -(e)LA menderagailuaren erabilera oker edo badaezpadako batzuk ditugu aztergai. Hain da handia, ez dela atetik sartzen. -(e)LA menderagailuaren erabilera oker hau, aurreko EHULKUren aholku batean xehekiago jorratua dugu; hona konpobide batzuk:.

peta
Download Presentation

La, la, la, la...

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. La, la, la, la... Fitxa honetan, -(e)LA menderagailuaren erabilera oker edo badaezpadako batzuk ditugu aztergai. -(e)LA menderagailuaren erabilera oker eta dudazko batzuk

  2. Hain da handia, ez delaatetik sartzen. • -(e)LA menderagailuaren erabilera oker hau, aurreko EHULKUren aholku batean xehekiago jorratua dugu; hona konpobide batzuk: • Hain da handia, nonez baitaatetik sartzen.- Hain da handia, nonez denatetik sartzen.- Hain da handia, ezenez baitaatetik sartzen.- Hain da handia, ezenez denatetik sartzen.- Ez da atetik sartzen, hain da handia.- Hain da handia, ez da atetik sartzen. (ikus: …hain da jatorra; 2008-01-31). -(e)LA menderagailuaren erabilera oker eta dudazko batzuk

  3. Ez ibili irristailuekin, eroriko zarela! — Ez ibili irristailuekin, eroriko zaraeta!— Ez ibili irristailuekin, eroriko baitzara! Zergatik ez duen ibili behar irristailuekin adierazten da hor; kausa dugu, beraz. -(e)LA menderagailuaren erabilera oker eta dudazko batzuk

  4. Autobusa datorrela! • Badator autobusa! -(e)LA menderagailuaren erabilera oker eta dudazko batzuk

  5. Gure herrian badago etxe bat horma gorriak dituela. • Gure herrian badago etxe bat horma gorriak dituena. Erlatibo-perpausa baliatu behar dugu horrelako esapideetan. (Ikus EHUtsi: Adibide gehiago) -(e)LA menderagailuaren erabilera oker eta dudazko batzuk

  6. — Irakurriko duzu Damasioren liburua? -Noski irakurriko dudala! • Irakurriko duzu Damasioren liburua? • — Noski! • — Bai, noski! (*Noski baietz!) • — Bai, noski, irakurriko dut! • — Irakurriko dut, noski! (Ikus Jagonet: Noski) -(e)LA menderagailuaren erabilera oker eta dudazko batzuk

  7. — Irakurriko duzu Damasioren liburua? -Noski irakurriko dudala! • Baina horixe edo jakina partikulak erabiliz gero, ordea, zilegi dugu –(e)LA menderagailua erabiltzea: • HORIXE • Hobe genukeela, berak dioenez, gure indar guztiak, gure kamerak, gure tresneriak, gure arnasak, gure ekinak eta ezinak, gure hitzak eta pitzak, sinpleki "gure inguruko pertsonen bizitzak" filmatzera zuzendu? Horixe hobe genukeela! • [Joxe Austin Arrieta (2008), Terra Sigillata, Txalaparta] • Irakurriko duzu liburua? • — Noski! • — Bai, noski! (*Noski baietz!) • — Bai, noski, irakurriko dut! (Ikus Jagonet: Noski) • Hortaz, aurreko diapositibako adibidean horixe partikula erabiliz gero, zuzenak lirateke honako erantzun hauek: • - Irakurriko duzu Damasioren liburua? • Horixe irakurriko dudala! • Horixe baietz! -(e)LA menderagailuaren erabilera oker eta dudazko batzuk

  8. — Irakurriko duzu Damasioren liburua? -Noski irakurriko dudala! • JAKINA • Zergatik txoratzen gara delako neskatxa horren aurrean? Jende arruntak hau baino ezin esan: "Jakina irri egiten dugula, jakina pilpiratzen zaigula bihotza jendaurrean, jakina maite dugula neskatxa, arima eder hura, itxura perfektu hartaz jantzia, bistakoa eta nabarmena baita betikotasun guztian maitatua izateko sortua dela! • [Steven Pinker (2010) Hizkuntza-sena, EHUpress (ZIO bilduma); Euskaratzailea: Garikoitz Knör ] • Irakurriko duzu liburua? • — Noski! • — Bai, noski! (*Noski baietz!) • — Bai, noski, irakurriko dut! (Ikus Jagonet: Noski) -(e)LA menderagailuaren erabilera oker eta dudazko batzuk

  9. 10x8 dimentsioko taula da, eta bertan 80 zenbaki ageri dira. Taula aztertuz gero, hala ere, ikus dezakegu nola 81 eta 82 zenbakiak agertzen direla eta, halaber, zenbaki batzuk errepikaturik daudela. • …ikus dezakegu nola 81 eta 82 zenbakiak agertzen diren… • …ikus dezakegu 81 eta 82 zenbakiak agertzen direla… -(e)LA menderagailuaren erabilera oker eta dudazko batzuk

  10. 10x8 dimentsioko taula da, eta bertan 80 zenbaki ageri dira. Taula aztertuz gero, hala ere, ikus dezakegu nola 81 eta 82 zenbakiak agertzen direla eta, halaber, zenbaki batzuk errepikaturik daudela. • Horrelako adibideak (nola…-eN) ez dira falta tradizioan. Horren lekuan inoiz entzun eta irakurtzen den nola... -eLA egiturak, ordea, ez dirudi aski den adinako onarpena duenik: • (166) ??Entzun dut nola, baserria erre zenean, herriko gazteek jaialdi handi bat antolatu zutela haren alde diru biltzeko. • [Euskaltzaindia (1999), EGLU-V, 77. or.] • …ikus dezakegu nola 81 eta 82 zenbakiak agertzen diren… • …ikus dezakegu 81 eta 82 zenbakiak agertzen direla… -(e)LA menderagailuaren erabilera oker eta dudazko batzuk

  11. Nik uste, antzeko esparruan gabiltzala gehienok. • Nik ustedutantzeko esparruangabiltzalagehienok. • Nire ustez,antzeko esparruangabiltzagehienok. • Gehienok,nik uste, antzeko esparruangabiltza. -(e)LA menderagailuaren erabilera oker eta dudazko batzuk

  12. Duela bost urte etorri zela. • Duelabost urte etorrizen. • Orain dela bost urte etorri zen. • Orainbost urte etorrizen. • Bost urtediraetorrizela. • Badira bost urte etorrizela. -(e)LA menderagailuaren erabilera oker eta dudazko batzuk

More Related