1 / 24

Familia erromes bat

Familia erromes bat. Lehen “ametsa” burutzea. 1782. San Paulo Gurutzekoa amets bi burutu barik hil zan:

rad
Download Presentation

Familia erromes bat

An Image/Link below is provided (as is) to download presentation Download Policy: Content on the Website is provided to you AS IS for your information and personal use and may not be sold / licensed / shared on other websites without getting consent from its author. Content is provided to you AS IS for your information and personal use only. Download presentation by click this link. While downloading, if for some reason you are not able to download a presentation, the publisher may have deleted the file from their server. During download, if you can't get a presentation, the file might be deleted by the publisher.

E N D

Presentation Transcript


  1. Familia erromes bat

  2. Lehen “ametsa” burutzea 1782 San Paulo Gurutzekoa amets bi burutu barik hil zan: 1) kanpo herrietako misinogintza bat; 2) Pasiotarrok Ingalaterran lur hartzea. Bigarrena, 1892.urtera arte atzeratu behar izan zan. Lehenengoa, 1782.urtean gauzatu zan: Pasiotar bi Bulgariara heldu ziran musulman eta ortodoxoen lurraldera. Euretarik bat, Frantzisko Ferreri, Nikopolisko gotzain izendatua, 1813.urtean hil zan, izurridunak zaintzen ziharduala. San Paulo Gurutzekoaren “INTUIZINOA” bizi bihurtu da. Baina eragozpen askoren artean.

  3. Aldiune neketsuak 1800 Kongregazinoak, 1798-1799.urte bitartean ezabatua izan ondoren, XIX. gizaldia 195 erlijiosoz osotuta hasi eban. Vicente Maria Strambi, Macerata eta Tolentinoko gotzain zala, erbesteratua izan zan, enperadoaren fideltasunari uko egitearren. Krisialdiak garbiketaldi bihurtu ohi dira eta egoera barriak sortzen dabez.

  4. Eragozpen barriak 1810 Napoleon I.ak, Italiako jaun eta jabe zanez, erlijioso alkarte guztiak ezabatu ebazan. Pasiotarrak familietan edo parrokietan saka-banatu ziran, alkarte-bizitza barik. Baina... ekaitzaren ondorenean, barealdia dator.

  5. ARGIA sortzen da 1814 Pio VII.ak berrezarri eban Kongregazinoa. Ekaitzak eroan ebazan erlijioso banaka bat, heriotzak jota edo dana bertan behera itzita. Aita Tomas Albesanok hasi eban berreraikuntza, Pasiotarren biziera zintzoaren ta misiolaritza gartsuaren entzuteari esker. Eta barealdiaz eta argiaz... BIZI BARRIAK dizdiz.

  6. 1838 Familiaren zabalkundea Aita Antonio Testa, bigarren fundatzailetzat ezagutua, Kongregazinoburu izan zan etenbarik bere heriotzara arte, 1862an, eta berak eragin eutsan Italiako lurraldetik kanpo herrietaruntz. Eta bere bizia zabaldu da egoera barriaren eraginez.

  7. Bigarren “ametsa” indarrean 1840 Domingo Barberi, banaka bat lagun hartuta, Frantziara eta Belgikara heltzen da. 1842.urtean Ingalaterran lur hartzean, San Paulo Gurutzekoaren ametsa burutzen dabe. A. Domingok Eleiza Katolikora bideratzen dau J. H. Newman, Eleiza Katolikoruntz hurreratzearen aldeko Oxford Mogimentuaren burua. Bideratu eban beste bat, Inazio Spencer, pasiotar egin zan. Aldi berean, Australiaruntz abiatu ziranak, ostera, porrot egin eben, ordukoz behintzat. Egia esan: zabalkundeak beste mundu batzuk ditu aurrean.

  8. 1852 Itxasoz haruntz Pittsburgoko gotzainak Estatu Batuetaruntz eroan ebazan pasiotar misiolari gartsuak; eurok eratu eben San Paulo Gurutzekoaren Probintzia 1873.urtean. 1862.urtean hilten dira Ama Nahigabetuaren Gabirel santua, ikasle gaztea, eta Aita Testa, Nagusi Jenerala. Birloratze honek santutasun frutuak emon ditu eta bizia ugaritu.

  9. Ertamerikan sartzea 1864-1865 Pasiotarrak Estatu Batuetako Kaliforniara heltzen dira. Hemen lur hartu baizen laster, lur jo eban esperientziak; ondoren, Mexikon sartu ziran 1865.urteko udabarrian. Handik jaurtiak izan ziran 1873.urtean; 1876.urtean Chiapas eban-jelizatzera jo eben, uriburuko etxea berresku-ratuz eta Tolucan sustraiak ezarriz. Bizia berez da zabalkorra eta... hazi eta landara bihurtzen da.

  10. Hara-hona bideak betean 1878 Aita Bernardo Maria Silbestrelli Nagusi Jenerala, Kongregazinoburu izan zan 1878tik 1890ra eta 1893tik 1907ra. Kongregazinoa Espainiara, Argen-tinara, Australiara, Chilera, Kubara... zabaldu zan. Eta hor nun datozan Santanderrera eta Bilbora: 8 urte geroago Jesusen Bihotz Sakratua Probintzia sortu zan Bilbon. Eta hazi hori gure artean erne zan, eta hazi, eta... landara bihurtu.

  11. Noruntz joango... 1893 Jesusen Bihotz Sakratua Probintzia arduratzen da Mexikon dagozan etxe biekaz eta geroago Chilen dagozanakaz ere bai. Aita Amadeo Garibaldi probintzi-burua lehenengo Kontseilari Jeneral aukeratua izan zan 1899.urtean. Haziz garbitu, garbituz hazi. Hori jazo ohi da bizitzako bidean.

  12. Eragozpenak eragozpen, beti aurrera 1900 1.290 erlijiosok emoten deutsoe hasierea XX. gizaldiari, 1800.urtean baino mila gehiagoz. Frantziakoak, gobernuak jaurtiak izan ziranak, Belgikara eta Holandara aldatu ziran, eta 1903.urtean Palestinako Betaniara ere bai. Baina, krisialdiak, barriren barri, eragiten deutso Kongregazinoari bizi esparru barrietara eta zabalkunde egarria sortzen dau beregan.

  13. 1906 Gehiagora doan bizi-eragina Kongregazinoaren barru-eraginaren indarrez, lau Probintzia barri sortzen dira: Argentinan, Espai-nian, Italian eta Estatu Batuetan, hamabikoa osotuz. 1907an Aita Silvestrellik bere Jeneral kargua itzi egiten dau ( 1911). Eta bizi-indar honek “mugak gainditzen” ditu, misinogintzara hegoak zabalduz.

  14. 1910-1920 Peruko misinoak V. Carranza-ren erlijioaren aurkako jazarpenak galga ezarri eutson apostolutza-ekintzari Mexikon. Europa-ko gerrateak (914-1918) Kongregazinoaren zabalkun-dea galgatu egin eban; fundazino barri gitxi sortu zan. 1913.urtean Peru aldean zabaldu zan Pasiotarren misino-esparrua, Bulgariakoaren ondoren, bigarrena. Hor sortzen dira Italian herri-giroko aldizkariak. Familiak zorion-aldia bizi dau, bere bizitasunaren ezaugarria.

  15. 200 urte historia eginez eta bizia emonez 1920 1720-1920, Kongregazinoaren II.Mendeurrena. Aita Silvio di Vezzak emon eutson sorrera “Boletin” bat argitaltzeari, barru-bizitzaren barri emonez; China alderaino heldu zan bere apostolutza, Yuanling, Hunamgo misinoaren bidez; han hil ziran hiru pasiotar 1929.urtean. Bizitzaren erakusbide barriak eta esparru barrietara edegi beharra.

  16. Erronka barriak 1925-1930 1925.urtean, jaiotzez italiarra ez zan bat aukera-tua izan zan Kongregazinoko Jeneral Nagusi izateko, Aita LeonKierkels, Holandarra, Indian internunzio izendatua 1931ean. Polonian fundatzen da. Calles-en jazarpen odoltsuaren eraginez, Mexikon ziran onda-sun eta etxeak galtzen dira. Kongregazinoa eleiz-kulturgintzara zabaltzen da, maila guztietarako irakasleak trebatuz. KULTURA ere eginkizuna da, Pasiotarren Familian indarrez sartzen da.

  17. 1931-1940 Arlo barriak II. Errepublikaren etorrereak eragozpen latzak ekarten deutsoz erljioso Alkarteari Espainian. Fundazino barriak eratzen dira Portugalen, Congo Belgan (gaur Congoko R.D.) eta Tanganikan (gaurko Tanzanian). 1936-39 urteen tarteko gerra zibilak 31 pasiotar erail ebazan martiri; euretarik 26 beatifikatuak dagoz. Kongregazi-noak misino-lur barriak hartzen ditu. 1936.urtean Vatikanon eratzen dan prentsa erakusketan Pasiotarren 24 aldizkari agertzen dira, euretarik 3 Espainian: “El Pasionario”, “Ecos de San Felicísimo” eta “El Lábaro”. Baina... “bizitza” eta “heriotza” beti alkarren eskutik.

  18. 1941-1952 Bideko argi-ilunak 1930-1945ko gerratea amaitu ondoren, Kapitulu Orokorrak Aita Alberto Deane argentinarra aukeratu eban 1946.urtean. Kongregazinoak zabaltzeari emon eutson barriro: Indonesia, Hego Afrika, Botswana, Suedia... eta misino-lurraldeak gehitu egiten dira: Moyobamba Perun eta Corocoro Bolibian; baina China-tik urten beharra izan zan. 1952.urteko azaroan Eugenio Bossilkov hil eben Bulgarian. Eta aldi barrietaruntz zabaltzen dira, bai Eleizea eta bai Pasiotarren Familia.

  19. 1952-1966 Haize barriak: Vatikano II Kongregazinoa prestakuntza bideak eratzen hasi da. Vatikano II.ren deiak apostoluza-esparru barriak bilatzera behartzen dau: Filipinak, Japon, Korea, Honduras, Papua Nueva Guinea misino lurraldeak.... Nagusi Jeneraltzarako aukera barriak: Estatu Ba-tuak: Aita Malcolm La Valle (1952-1964), T. Foley (1964-1972), Pablo Maria Boyle (1976-1988). Vatikano II.ak gogor eragin eutson tradizinozko balore-moltzoari: alkarte bizitza, laztasuna, alkarte-ko betekizunak, otoizkerak...

  20. Eraberritzea eta erronka barriak 1966-1984 Barru-bizitzaren eragin indartsua eta bilaka-bidearen aldikadea da. 1968tik 1970ra Kapitulu Jeneral Berezia... Hor hasten dira Kongregazinoko Sinodoak, gobernu-mailan alkarkidetasunari leku emonez. Gazteak pasiotar ez diran ikastetxeetara doaz; “pasiotar nortasuna” bera ere eraginda senti-tzen da. Eleiz maila guztietan bokazinoen urrita-sunak Kongregazinoan ere eragin haundia dau: 1969.urteko 4.072 erlijioso kopurua 2.970ra jasten da 1980an, 81 nobizio bakarrik dirala.

  21. Mugaz gainetik: HIRUGARREN MUNDUA 1984-2000 1984.urteko martiaren 2an, Aulki Gorenak Kons-tituzino barriak onartzen ditu. Kongregazinoa indarrez sartzen da Hirugarren Munduan. Sinodo batzar ba-tzuk Erromatik kanpo ospatu ziran (Espainia, Filipinas, Estatu Batuak, Irlanda). 1988.urtean Aita Jose Agustin Orbegozo gipuzkoarra Nagusi Jeneral aukeratua izan zan 2000.urtera arte. Bokazino-krisia gain-gainean dago eta erronka barriei erantzun beharra sentitzen da.

  22. Bizi frutuak 1994.urtean ospatu zan San Paulo Gurutzekoa jaio zaneko III. Ehungarren urte muga. Hainbat Pasio-tarren goralpen aldia: Isidoro Loor, Pio Campidelli, Bernardo Maria Silvestrelli, Lorenzo Salvi, Inocencio Canoura, Turongo martiria, eta Eugenio Bossilkov, Bulgariako gotzain martiria. Kongregazino misiolaria-ren bizi-indarra Angolara eta Monzambiquera heldu da. Baina argi dago: Familiak barruan BIZIA daroa, kopuruz murriztuarren.

  23. Atzo, gaur, bihar 2000-2006 • Kongregazinoak XXI. gizaldia hasten dau Hirugarren Milurteko Eleizeagaz bat eginda. 2000.urtean Brasilen ospatzen da Kapitulu Orokorra, lehenengoa Italiatik kanpo. • Laiko munduari lekua eta eskua emoten jako Pasiotarren espiritualtasunean. • Hainbat Probintziak euren Mendeurrena ospatzen dabe: Argentinan (1900), Espainian eta Italian (1905), Estatu Batuetan (1906)...

  24. Eta... erromes bideak darrai

More Related