110 likes | 235 Views
GOTIÑO ETA NARMIL. Baziren behin bi ume, Gotiño eta Narmil deitzen zirenak. Bere ama hil zen eta aita beste emakume batekin ezkondu zen. Emakumea oso gaiztoa zen. Gau batean umeak emakumeari entzun zioten basora bidaliko zituztela bertan galtzeko.
E N D
Baziren behin bi ume, Gotiño eta Narmil deitzen zirenak. Bere ama hil zen eta aita beste emakume batekin ezkondu zen. Emakumeaoso gaiztoa zen. Gau batean umeak emakumeari entzun zioten basora bidaliko zituztela bertan galtzeko.
Goizean amaordeak Gotiño eta Narmil basora bidali zituen. Orduan kalera joan ziren eta harriak hartu zituzten. Baina umeek bidean harriak ipini zituzten ez galtzeko eta basora joan ziren.
Amaordeak esan zien basoan egurra biltzeko. Baina aita oso triste geratu zen Gotiñok eta Narmilek ezin izango zutelako etxera bueltatu eta ez zituelako gehiago ikusiko. Gaua heldu zen eta bi umeak harrien atzetik joan ziren etxera bueltatu arte. Aita asko poztu zen bere umeak ikustean.
Hurrengo goizean Gotiño eta Narmil berriro basora joan ziren eta Gotiñok ogi puskak bota zituen bidetik. Gurasoak etxera joan zirenean umeak ez zeuden eta aita tristatu egin zen. Gaua heldu zen eta umeak basoan lo geratu ziren, txoriek ogi apurrak jan zituztelako eta orduan ez zekitelako etxerako bidea.
Goizean goiz esnatu zirenean etxerako bidea bilatzea erabaki zuten eta bat-batean gozokizko etxe bat ikusi zuten. Gose zirenez harantz joan ziren jatera.
Etxean sorgin bat bizi zen eta umeak ikusi zituenean esan zien : -¡Sartu!, ¡Sartu!
Sartu ziren eta sorginak Gotiño kaiola batean sartu zuen eta Narmil etxeko lanak egiten jarri zuen. Sorgiñak beti Gotiñoren atzamarra begiratzen zuen, Gotiño gizen-gizen zegoenean hil eta ondoren jateko. Baina Gotiñok beti hezur bat erakusten zion argal zegoela erakusteko eta sorginak bera ez hiltzeko.
Egun batean ordea, sorgina asper-asper eginda zegoenez Gotiñoren atzamarra argala ikusteaz, sua piztea erabaki zuen umea jateko. Orduan Narmilek sorgina sutara bultzatu zuen eta Gotiñok eta Narmilek sorginaren altxorra hartu eta etxera joan ziren.
Dagoeneko Gotiño eta Narmilen amaordea hilda zegoen eta aita izugarri poztu zen bere bi umeak ikusteaz. Handik aurrera oso pozik eta diru arazorik gabe bizi izan ziren hirurak elkarrekin.
Hala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila sestaoko plazan. AMAIERA