310 likes | 441 Views
HISTORIAK jarraitzen dau...!. Eskaintzen deutsugu. 2006. urte honetan bertan GERTAERA pozgarri bat ospatzen da Euskal Herriko txoko honetan: Pasiotarren PRESENTZIAREN eta BIZITZAREN 50. urteurrena. “Txoko” honek badauka izen bat: ORUE-EUBA, Zornotzan dago, Bizkaiko Probintzian. 1949.
E N D
HISTORIAK jarraitzen dau...! Eskaintzen deutsugu
2006. urte honetan bertan GERTAERA pozgarri bat ospatzen da Euskal Herriko txoko honetan: Pasiotarren PRESENTZIAREN eta BIZITZAREN 50. urteurrena
“Txoko” honek badauka izen bat: ORUE-EUBA, Zornotzan dago, Bizkaiko Probintzian.
1949 1949. urtean heldu ziran Pasiotarrak leku honetara. Balendin Mendibek, Teodoro Oruek eta Julian Gerrikagoitiak “Zubieta” baserrian, Ibaizabal erreka ertzean, hartu eben ostatu; handik jarriko eben indarrean asmo ederra: lehenengo eta behin, eta batez be, heziketa ardurea; laster baten urratu ziran beste zeregin batzuk, esaterako, pastoral ekintza eta kultura arloa, gerora hainbesteko eragina izango eben esparruak.
Eginbeharrik behinena: ingurua landu eta behar ziranak prestatu, eraikuntza barria hasteko. 1954. urteko urriaren 24an izan zan lehenengo harriaren bedeinkapena.
Urte bi baino lehen, emon jakon hasiera ikastetxeari. 1956. urteko irailaren 14a zan, artean etxegintza lanak burutu baino lehen. Baina hasierea emon jakola-eta, poz irakina eutsi ezinekoa zan, urtero etozan prailegai ugariak ikusita.
Askoren arteko alkarlan honetan, gora handiko hainbeste pertsona izan dira tarteko, nor baino nor jokatu dabenak, isilean eta bihotz handiz ekinean lan hain txalogarri bestean erabakigarrian. Erlijiosoen Alkartea, hezkuntza eta pastoraltzakoekintza honen hasieran, 14 erlijiosok osotzen eben.
Irakaskuntzaren lehenengo aldian (1956-1969) SEMINARIOA zen etxea, pasiotar familiaren beharrizanei eta helburuei erantzuteko eta sasoiko giroei eta eskabideei egokituta.
Seminarioa, osoan, pasiotar bizitzeari begira egoan. Baina, giza, kultura eta eleiz esparruetan aldaketa sakonen aldia izanik, hemen be bokazino eskasiak gogor jo eban, begi bistako ondorenak itziz.
Aldikada hau erlijino giro gozoz eta ilusinoz gainezka dago, Pasiotar Alkartearentzat, batez be, prailegai gaztetxoen ugaritasunez.
Erlijiosoek, berez hain neketsua dan heziketa arloan lan gogo beroz eginez, gainera, han-hemenka pastoral ekintza arduratxoren batzuk hartzen ebezan. Horrek sortu eban nekea astuna izan zan.
Baina pastoraltza arlo hau luze eta zabal Bizkaiko bazter eta herri askotara heldu zan: Misino Santuak, berbaldiak, gazteen eta helduen taldeen mogimenduak... sekulako pastoral ekintzen sarea landu eben, laikoen PRESTAKUNTZARI begira, euskal kulturgintzan, bizi balioetan eta giza arloetan jarduteko gai bihurtuz.
Sasoi horretan, Orue-Euba ospakizun eta ekintza askoren topaleku nabarmen bihurtu zan: “Euskal Jaiak” izen handia hartu eben Euskal Herri osoan. Alkarteak eta Nekaldiko Kofradiak biak jokatu eben alkarlan estuan, etorkizunean eragin handia izango eben ekintza aipagarri honetan.
Aldi berean, beste lanbide barri bati emon jakon hasierea: Pertsona eta talde askorentzat HARRERA eta ESPITUALITATE gunea indarrean jartea. Aparteko txokoa otoitzerako eta Jaunagaz topo egiteko. 1961. urtean izan zan gogo jardunetako lehenengo taldea. 30 urte iraungo dau pastoral ekintzari begira, eta era askotako batzarren eta ikastaroren topaleku izango da.
Baina inguruko giroa iluntzen joan zan, batez be, prailegaien kopuru handiari erantzuteko orduan. Hemen agertzen da BASERRIA eta bere inguruko hainbeste zerbitzu eder: behitegia; oilategia; geroago inprimategi bihurtu zen zati bat; eta azkenik, dana osorik Lauaxeta ikastolako osagarri izatera heldu zan.
Hezkuntza zereginari jagokonez, bigarren aldia 1969. urtean hasi zan: giza eta kultura mailan goitik beherako aldaketak sortu ziran; adibidez, ikastetxe bihurtzea erabaki eta onartu zan, askotariko kristau bokazinoetara zabalduz; holantxe hasi zan aldi barri bat Historia honetan.
SAN GABRIEL ikastetxearen historia da, legezko onarpenaren jabetasun eta guzti, egoera barrira dana egokitu beharra etorri zan, erlijiosoz eta laikoz osatutako irakasleen kopurua gehituz.
Vatikano II. Kontzilioko aire barritzaileak Orue-Eubako Pasiotar Alkarteari be eragin eutsan, eta 1974. urteko azaroaren 19an, gure etxea inguruko baserri aldearen PARROKIA bihurtu zan, hordutik hona Parrokia PASTORAL EKINTZA izan da hemengo Pasiotarren presentziaren oinarrizko ardatz.
Hezkuntza topa gune den aldetik, martxa barri bat hasten da 1977-78ko ikasturtean: LAUAXETA ikastolea da; ikastetxean indarrean egoen zerbitzuak -mailaz maila- hartzen eta nork bereganatzen joan zan. Ikastetxea osorik ikastola bihurtzea 1981-82ko ikasturtean gertatu zan.
Eskakizun barriei egokiezan azpiegiturak egokitu ondoren, Hezkuntza Egitasmoak hezkuntza garrantzitsuari emon eutson leku, eta, pertsonaren balio eta esparru guztietako garapenean oinarrituz, Europa mailan domina eta guzti goraipatua izan da. 1400 inguruan dabil ikasleen kopurua.
Gaur egun eta aurretiko lanaren ondorio lez, KULTURA ERRONKARI aupegia ematen jako Euskal Herriaren aurrean. Bai Ibaizabal argitaletxea, bai IKA (Ikastola Katolikoen Alkartea) dira hartutako konpromisoei jagoken erantzuna; eta, urteetan zehar, bai frutu ederrik eskeini be euskal gizarteari.
Baina urteen joanean eta hazur maminduz etorren giza eta erlijinozko egoera barriaren aurrean, 1998. urtean pasiotarren presentziak inguru honetan BIRMOLDAKETA sakon bati ekin deutso: Alkartearen bizilekua oso-osorik berregituratu da, gaixoen eta nagusien egoitzaren zerbitzua eskaintzeko egokituz, Pasiotarren bizileku izateaz aparte. Aldaketarako Pasiotar Familiak erakutsi dauan ahalmena benetan txalogarria izan da.
Horrez gainera, pastoral eskakizunei erantzunez, eleiza barria eta parrokia aretoak eraikitzea bultzada sendo bat izan da konpromiso bidean, bai Elizbarruti mailan, bai baserri munduari zerbitzu berezi lez. Holan, barriren barri, hezkuntza eta ospakizun topa gune bihurtu da ETORKIZUNERA begira.
Eta gaur egungo aldira heldu gara: ETORKIZUNA.... benetako ERRONKA dada, bai hasi barri dagozan ekintzen aldetik, bai eskuartean doguzan eta lantzen dihardugun esparruen aldetik.
Pasiotar Alkarteak oraintsu indarrean jarri dauan ekintza dozu www.bidean.net WEBGUNE BERRIA, lehengoaz gainera eta lehengo guztiaren oinarri eta lagungarri izateko asmotan, bizi esparru guztiei gizatasun eta kristautasun arnasea ezarriz.
Erronkea itzela da... eta hemen dago. Horregatik, eta gogotik, autortzen dogu: ”Onena jazoteko dago...!”