160 likes | 299 Views
Salestar Familiaren Otoitzaldia On Boscoren festa - 2007 Azkoitiko Salestar Komunitatea. Topaketa batekin hasi zen dena. 1.- Salestarren modura heztea da: - Biolentziari “ez” esatea. “Ez kolpeka!” - Gaztetxoa adiskide gisa ikustea. - Bere bizitzaz eta historiaz arduratzea.
E N D
Salestar Familiaren Otoitzaldia On Boscoren festa - 2007 Azkoitiko Salestar Komunitatea
Topaketa batekin hasi zen dena 1.- Salestarren modura heztea da: - Biolentziari “ez” esatea. “Ez kolpeka!” - Gaztetxoa adiskide gisa ikustea. - Bere bizitzaz eta historiaz arduratzea. - Gaztearen alderdi onak balioestea. - Umorea eta irribarrea lantzea.
Topaketa batekin hasi zen dena 2.- Gaztetxoen artean egotea: Presentzia. “Heziketan gauzarik garrantzitsuena ez dira metodo eta teoriak. Heziketan garrantzitsuena hau da: gazteen artean egotea: presentzia. Ez da gazteak errezeloz zaintzea, baizik eta asistentzia, laguntza.”
Topaketa batekin hasi zen dena 1 Kor. 13, 4: “Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da.” - Hau da hezitzaile baten oinarrizko jarrera.
Karitatea: salestar estiloko maitasuna • 1.- Pobrearen bihotza begiratzea da Maitasuna. • - On Bosco pobre zen, eta gazte pobreen arazoak ikusi ahal izan zituen. • - Honela zioen: “Hitz ematen dut: nire azken arnasa eman arte, dena nire gaztetxo pobreentzat izango da.” • - Gazteen arazo eta arriskuak ikusten zituen.
Karitatea: salestar estiloko maitasuna • 2.- Besteari laguntzea da Maitasuna. • Arazoak ikuste hutsean ez zen gelditu On Bosco. Lanari ekin zion. • Bazekien zer zen garrantzizkoa: Gazteen ondoan egotea, entzutea eta laguntzea. • Salestar hezitzailea gustura eta pozik egoten da gazteen artean.
Karitatea: salestar estiloko maitasuna • 3.- Maitasuna eraman onekoa da. • Gazteek ez dute erraz onartzen guk proposatzen dieguna: arauak, baloreak, bizitza estiloa, erlijiozkotasuna,... • Gure lana hazia ereitea da; pazientzia handia hartu beharko dugu fruituak jasotzeko. • - On Boscok bazekien: hezkuntzaren fruituak oso berandu biltzen dira.
Karitatea: salestar estiloko maitasuna • 4.- Dena itxaroten du Maitasunak • Gaurko gazteek ezkortasun handia dute: inguruan injustizia eta biolentzia dira nagusi (gerrak, kutsadura, bizitzaren aurkako jarrerak...). On Boscok esan ohi zuen: “Ez zaitez larritu: Jaungoikoa zurekin dago.” • Hezitzaile salestarrak ilusioa, konfiantza eta bizipoza zabaltzen ditu. • - Baikorrak gara: historiaren, kulturaren eta gazteen aurrean baikorrak.
Karitatea: salestar estiloko maitasuna • 5.- Guztia eramaten edo jasaten du Maitasunak. • Gazteen heziketan aritzeak bizitza nahasten digu. On Boscok zioen: “Apaiz izaten hastea, sufritzen hastea da.” • Gazteen aldeko apustua egitea ez dago ongi ikusita: denbora alferrik galtzea dirudi. • - Barne askatasuna behar da. Besteek zer esango duten albo batera lagatzea.
Karitatea: salestar estiloko maitasuna • 6.- Maitasunak bizipoza eta alaitasuna sortzen ditu. • “Beti alai egon zaitezte” esan ohi zuen On Boscok. • Familia giroa sortzen saiatzen gara. • - Alaitasuna lortzeko bitartekoak erabiltzen ditugu: jolasak, antzerkia, kantua,...
Gazteen artean presentzia • 1.- Gazteen egoera da oinarria. • Gazteen gaurko eginkizun nagusiak: ikastea eta ongi pasatzea. • On Boscok eskola eta aisialdia erabili zituen gazteen heziketarako. • Gazteen gatazkak eta zailtasunak ezagutu behar ditugu: familiaren egoera, giza egoera, ekonomia,...
Gazteen artean presentzia • 2.- Adimen edo arrazoian oinarritu. • Aginpidea arrazoian oinarritu behar da. Gazteak arrazoiak ulertzeko gai direla sinetsi behar da, beraiengan konfiantza izan. • Beraien bizitza ulertzen lagundu behar diegu gazteei. • Gazteei ardura batzuk eman behar dizkiegu, beraien neurrian.
Gazteen artean presentzia • 3.- Sinismena lantzen lagundu. • Gazteei traszendentzia onartzen lagundu; gazteei Jaungoikoa aurkeztu, beraien bizitzaren barnean. • Bizitzaren ikuspegi kristaua eskaini. • Jaungoiko maitasuna eta askatzailea aurkeztu.
Gazteen artean presentzia • 4.- Maitasunean oinarritu. • - “Oso garrantzitsua da, ez bakarrik gazteak maitatzea, baizik eta beraiek jakitea edo somatzea maite ditugula.”
Salestar heziketa-rako familia giroa behar da, non pertsona guztiek elkar MAITE duten.
Ideiak hemendik jaso dira: THÉVENOT, Xavier: “La alegría de la educación”. Ed. CCS, 2006 Egilea: Josean Prol