100 likes | 273 Views
METROPOLI 2050. The significant problems we face cannot be solved at the same level of thinking we were at when we created them. - Albert Einstein (1879-1955) . EGILEAK: Janire Villa Alesander Garcia Asier Esteban Iñigo Gomez. El Regato Ikastetxea. Batxilergoko 1A. Barakaldo.
E N D
METROPOLI 2050 The significant problems we face cannot be solved at the same level of thinking we were at when we created them. - Albert Einstein (1879-1955) EGILEAK: Janire Villa Alesander Garcia Asier Esteban Iñigo Gomez El Regato Ikastetxea. Batxilergoko 1A. Barakaldo
Gaurko egoera “The world will not evolve past its current state of crisis by using the same thinking that created the situation.” - Albert Einstein (1879-1955) • Barakaldon 96000 biztanle inguru daude. • Bilbao Metropolitanoan 355000 biztanle inguru. • 2006. urtean inguru horretako biztanle batek 15 kWh/egunean erabiltzen ditu. • Erabilitako energiaren %81 erregai fosiletatik dator. • Energia kontsumo izugarri hori hurrengoen artean banatzen da: zerbitzuak, garraioa, etxebizitzak (argia, berogailua eta aire girotua, ur beroa eta janaria prestatzen) eta industria. • Besteen artean, energia sortzeko sistemek 25 milioi tona CO2 isuri dituzte eguratsera aurreko urtean, SO2 eta NOx aparte. • Uraren kutsadura, kutsadura luminikoa, lurraren kutsadura, baliabide naturalen agortzea... • Aldaketa klimatikoa gero eta nabarmenagoa da, bioaniztasunaren galera, basoen galera... • Argi dago neurriz kanpoko kontsumoak etorkizuna arriskuan jartzen duela eta geure inguruko energia iturriak ez ditugula behar bezela erabiltzen. Etorkizunak ez du itxura onik!
2050. urterako itxarotako egoera • Bizkaiko biztanleria 1,1 milioi inguruan izango da. • Horietatik %80-a, 880 mila pertsona inguru, Metropoli berri batetan biziko dira. Bilbao, Barakaldo, Getxo, Portugalete, Sestao... Horiek guztiak, nahiz eta beraien udaletxeak mantendu, korporazio baten aginduen menpe izango dira, Metropoliaren parte bezala. • Biztanleriaren %35-a 65 urtetik gorakoak izango dira. • Biztanle bakoitzaren energia kontsumoa 25kWh/eguneko izango da. • Tenperaturak 2,75 ºC inguruko igoera izango du urte honetarako. • Gure klima sikuagoa izango da. • Itsasoaren altuerak metro erdiko igoera izango du eta horren ondorioz gaur egun ezagunak zaizkigun auzo nahikotxok desagertuko dira urak irentsitak, kostak jasango duen aldaketa ere aipagarria izango da. • Hainbat baliagai natural desagertu dira jadanik: zenbait animalia espezie, zuhaitz espezie batzuk... • Ur-gezaren eskazia nabaritzen hasiak izango gara. We are living through a crisis; and because we have failed to respond properly, we are heading towards a disaster. Our settlements are lagging behind the world's progress, our ideas are confused, we are moving without coordination and adjustment and we have not defined our role. - Constantinos A. Doxiados, Ekistics: An Introduction to the Science of Human Settlements (1968).
Konponbidearen aurkezpena • Metropoliaren gobernu-taldea osatzen dugu. Mende hasieran, ikasle ginela, ikusten genuen egoera honetara helduko ginela; hortaz, urtetan egon gara behar bezelako prestakuntza lortzen. Gaur, konponbidea gure esku dagoela, energia aurrezteko eta hura modu jasangarrian sortzeko (geure lurraldeko berezitasunak kontutan izanik) hurrengo sei esparruetan hartu behar ditugun neurriak aurkezten ditugu: • Urbanismoa eta arkitektura • Garraioa • Industria eta zerbitzuak • Hezkuntza • Legeria • Energiaren sortzea “You see things and say "Why?" But I dream things that never were; and I say "Why not?" - George Bernard Shaw (1949)
Urbanismoa eta arkitektura “When I'm working on a problem, I never think about beauty. I think only how to solve the problem. But when I have finished, if the solution is not beautiful, I know it is wrong.” - Richard (Bucky) Buckminster Fuller Metropoliaren planifikazio orokorra, honen azpiegiturak barne, geure klima kontutan izanik, urtaroen eta egunean zeharreko aldaketak kontutan izango ditu. Inguru-faktore garrantzitsuenak tenperatura, hezetasuna, haizea, erliebea, landareria eta, batez ere, eguzkiaren ibilbidea eta heltzen zaigun bere energia izango dira. Urbanismo bioklimatikoaren oinarriak jarraituz berrituko dira edo sortuko dira auzoak. Azpiegituren artean, betikoak aparte, hurrengoak sortuko dira: zenbait motako hondakin-urentzako araztegiak eraikuntzetan urak Metropoliaren araztegietara joan aurretik ziklo bat baino gehiago bete ditzan, olioa etxe bakoitzetik batzeko aukera, garraio publikoak sare egokia izango du (elektrizitate hornidurarekin lotua), enparantzak eta leku berdeak tartekatu behar dira eraikuntzen artean... Eraikuntzek, arkitektura bioklimatikoa oinarritzat izango dute. Fatxaden orientazioak ekialdean eta hegoaldean panel fotovoltaikoak material konstruktibo moduan erabiltzea erreztuko du, teilatuetan eguzki energia termikoa jarriko da, bolumenak neurtuko dira, inertzi termikoa kontutan izango da, aireztatze gurutzatua izango da, argi naturalaren erabilera bilatuko da, materialak isolamendu egokia emango dute, eraikitzerakoan sorturiko hondakinak murriztuko dira... Eraikuntza guztiak domotikoak izango dira eta barne tenperatura, hezetasuna, argia... kontrolaturik egongo dira. Elektrotresnak kontsumo baxukoak izango dira, luminariak led eta kontsumo baxuko bonbilak izango dira...
Garraioa Garraio sare publikoa guztiz garatua dago eta elektrizitate hornidura sarearekin bat doa. Elektrizitatearen garraioak sorturiko eremu magnetikoari esker marruskadura minimizatzen da, hortaz, bagoiak mugitzeko behar den energia asko gutxitu dugu. Hidrogeno pilaren oinarrizko ideia garatuz lortutiko motorrek ura besterik ez dute sortzen, ur hori modu egokian baturik parkeen ureztaketerako, kaleak garbitzeko edo bestelako prozesuetarako erabiltzen da. Material supereroaleek tenperatura baxuetan dituzten ezaugarriak oinarritzat hartuz (besteen artean lebitazioa), unibertsitateak eta ikerketa zentroek garraiorako prototipoak ikertuko dituzte. Industria eta zerbitzuetako, dendak barne, garraioak dira onarturik dauden bakarrak Metropoliaren barruan. Kasu berezietarako korporazioak ematen duen baimena beharrezkoa da. Hidrogeno motorra erabiltzen ez duten garraioek etxeetatik baturiko oliotik lorturiko biodiesela erabiltzen dute, motor horiek denborarekin desagertuko dira. Metropoliatik ateratzeko garraio bide publiko egoki eta azkarrak daude, kotxe pribatua gero eta arraroagoa da. Metropolien arteko geltokietan kotxeak alokatzeko aukera dago. "Once, when people were time-rich, people killed time. Having nothing to do is a lost luxury, unless you are retired, unemployed, or very rich. In our time-poor society, time kills people, because so much of it is spent in vehicles rather than being physically active or with loved ones. ...Live in a Healthy Place to get more time and more life. Become time-rich." - Dr. Hirschhorn Sprawl Kills
Industria eta zerbitzuak “Congestion will always be a huge problem as long as we insist on taking 2,000 to 4,000 pounds of plastic and metal with us wherever we go.” - LA MTA Chief Executive Officer Roger Snoble • Edozein enpresak ingurumen legeria zehatz-mehatz bete beharko du: isuritako osagaiak, sorturiko hondakinak, erabilitako energia iturriak, baliagai naturalen jatorria eta erabilera, kogenerazioa, makinen eraginkortasuna... Guzti horiek legerian agerturiko maximoetatik behera egon behar dira. Hau bermatzen duen auditoria urtero pasako dute. • Produkziorako kateak eraginkortasun altukoak izango dira eta kogenerazioa derrigorrezkoa izango zaie. • Elektronika daraman edozein produktuk kontsumo baxuko osagaiez egina izango da. • “Birziklatzeko fabrikatu” idearekin bat sortu beharko dituzte beraien produktuak. Zaharturiko produktuetaz desegiteko kontsumitzaileari erraztasuna emango zaio. • Produktu guztiek etiketa berdea eraman behar dute. Horretan osagai guztien berri emango da eta ingurumenarentzat kaltegarriak direnak agertuko dira, bai eta horiek nola tratatu behar diren behin produktua erretiratu nahi denean. • Metropoliaren gunean ez da industriarik egongo, zerbitzuak bakarrik. • Erosketetarako edozein zerbitzuk etxez etxeko entrega izango du, erosleak aukeraturikoa etxera eroango diote. Garraio baimenduak izango dira entregak egingo dutenak. • Erosketa eta aisialdirako zentro handiek ere urbanismo eta arkitektura bioklimatikoen eredu izan beharko dira; bai eta domotikoak ere. • Metropoliaren barruan eskainitako zerbitzuak eta saldutako produktuak legez jarritako minimo ekologikoak bete beharko dituzte.
Hezkuntza • "In wildness is the preservation of the world." - Henry David Thoreau • Ingurumenhezkuntza derrigorrezko irakasgaia izango da eskolatze osoan zehar. Ikasleek baliagai naturalen erabilera jasangarrian hazi behar dira, energiaren aurrezketan jantziak izango dira eta ingurumena zaintzearen garrantzia argi izango dute. • Zentruek hiru urtetan behin beraien gaitasuna eta egindako lanaren egokitasuna bermatzen duen auditoria bat izango dute. • Edozein ikastetxetako eraikuntzek, administrazioaren laguntzaz, jasangarritasunaren eredu izango dira. • Kontsumitzaileei zuzendutako kanpainak eguneroko kontua izango dira. Kanpaina bakoitzak gai baten inguruan izango da eta urtearen garaiaren araberakoa; hala nola, gabonaldiak eta sorturiko hondakinen hazkuntza, uda eta aire girotuen erabilerak, negua eta berogailuen erabilerak, oporraldiak eta ingurunearen garrantzia, garraio publikoaren erabileraren sustaketa... • Telebista saioek, egunkariek, aldizkariek eta irrati saioek energiaren aurreztearen gaia eta bailiagaien zentzuzko erabilera zeharkako gaitzat izango dute; argazkiak, elkarrizketak, tira komikoak, lehiaketak, etab.
Legeria “A hundred years after we are gone and forgotten, those who never heard of us will be living with the results of our actions.” - Oliver Wendell Homes, U.S. Supreme Court justice • Bai hondakinak sortzen dituzten bai isuriketak sortzen dituzten aktibitate ekonomikoek, beraien ezaugarrien araberako, baimenduriko kantitate maximoak argitzen duen legeria izango dute. Kantitate horiek pasatzen dutenei isunak jarriko zaizkie, egindakoaren kaltegarritasunaren arabera itxiarazi daitezke enpresak. Legeak dioen maximotik urrun geratzen direnek sarituak izango dira. • Baliagai naturalen jatorria eta erabilerak legeak dioen arabera izango dira. • Energia kontsumo maximoak ere legearen araberakoak izango dira, bai enpresetan, bai zerbitzutan baita etxeetan ere. • Urbanismoari buruzko legerian espazio berdeak agertuko dira eta hauetan landatuko diren landare motak eta ureztatzeko moduak zehaztuko dira. Adibidez, bertoko klimarekin bat datozen landareak bakarrik erabiliko dira. • Metropolian saldu daitezkeen produktuek bete behar dituzten minimo ekologikoak berezko legean argi egongo dira; nola egin dira, nondik eta nola heldu daitezke... • Kontsumitzailearen ingurumen-hezkuntzarako oinarriak, bai hezkuntza zentruetako bai komunikazio bideetarako baita udaletarako ere, finkatuko duen legea izango dugu. • Legeak eguneratzeko eta betetzen direla zihurtatzeko lantaldea sortuko da.
Energia sortzea • "The future lies in the strength with which people can set their powers of creation against their impulses for destruction. Perhaps this is the unending frontier" -Marjorie Stoneman Douglas • Eraikin bakoitzak erabiltzen duen energiaren parte bat sortu beharko du, behar duen beste partea sare publikotik hartuko du. Erabiltzeko ura eta berogailuarentzako ura berotzeko teilatuetan eguzkiko energia termikoa jarriko da. Eraikinetako ekialde eta hegoaldeko fatxadek panel fotovoltaikoak izango dituzte elementu konstruktibo bezala. Urbanismo eta arkitektura bioklimatikoaren osagarri izango da hau. • Sare deszentralizatua izango dugu. Metropoliaren inguruko lurretan energia sorrerarako planta desberdinak izango ditugu, lekuan lekuko abantailen arabera. Energia eraikuntza guztietara heldu behar denez, garraio publikoaren sarea eta energiaren banaketa sareak bateratuz garraio publikoan marruzkadura minimizatzeko helburua dugu, energia elektrikoaren eremu elektromagnetikoa erabilita, biztanleriaren osasuna kontutan izanik, noski. • Kostaldean itsaso-energia eolikoa eta inguruko mendietan ohiko energia eolikoak suspertuko ditugu. • Eguzki-energia termoelektrikoan oinarria duen planta bat eraikiko da metropoliaren mendebalde inguruko landetan. • Esperimentazio-Fusio zentrala suspertuko da Metropoliaren ekialdeko inguruan, kostaldean. • Hondakinen balorizazio planta Metropoliaren hegoaldean kokaturik izango da, baso ugarien inguruan.