120 likes | 270 Views
17 de noviembre de 2009. Alberdania hiria. Cuento para los niños de 3º de primaria del Colegio del Pilar de Madrid, hecho por un residente en el Centro Vida de Personas Sin Hogar de la ciudad de Cáceres. Behin baten, Alberdania izeneko hirian, lagun asko bizi zen….
E N D
17 de noviembre de 2009 Alberdania hiria Cuento para los niños de 3º de primaria del Colegio del Pilar de Madrid, hecho por un residente en el Centro Vida de Personas Sin Hogar de la ciudad de Cáceres.
Behin baten, Alberdania izeneko hirian, lagun asko bizi zen…
Bertan, biolina jotzen zuen gizontxoa bizi zen; honek ez zuen etxerik.
Gizontxoak Isaac zuen izena.Kartoizko kutxetan lo egiten zuen eta latontzi baten gordetzen zituen zigarrokinak erretzen zituen. Pobrea zen, benetan!
Isaacek biolina jotzen zuenean,jendeak harrituta, higuinez eta mesfidati begiratzen zion, arropa zatar eta zikinaren beldur…
Baina hirian ez zekiten, gizon hau Kontserbatorioko irakasle izan zela eta gizagaixoari, zahartzean erretiroa eman ziotela
…kaleratzeaz batera, gogogabetu eta behea jo zuen. Zoritxarra heldu zitzaion…emaztea hil…seme-alabak ezkondu eta etxetik joan zitzaizkion…
Behin, andratxo batek esan zion bazegoela jaten eman, dutxa bero bat hartu eta lo egiteko ohea eskaintzen zuten toki bat.
Isaac pozaren pozez, esandako tokirantz abiatu zen. Ondo baino hobeto hartu zuten.
Ipuin honekin adierazi nahi dizudana da, norbait kalean ikusteak ez duela esan nahi gaiztoa dela dirurik ez duelako edo zikin dagoelako edo pobrea delako.
Badago jendea ezer ez badu ere,bihotzaberatsa duena. P.M.C. Pintura: Comunidad de San Egidio. Roma