150 likes | 339 Views
SOPELANA. AURKIBIDEA. JATORRIA GEOGRAFIA HISTORIA + ONDASUNAK DEMOGRAFIA JAIAK. GEOGRAFIA.
E N D
AURKIBIDEA • JATORRIA • GEOGRAFIA • HISTORIA + ONDASUNAK • DEMOGRAFIA • JAIAK
GEOGRAFIA • Sopela kostaldeko herria da. (Uribe kosta) Iparraldean Kantauri itsasoa dauka. Mendebaldean, kostaldetik, Getxorekin muga egiten du. Hego-mendebaldean Berangorekin dauka muga, tartean mendi baxuak daudelarik. Hegoaldean eta ekialdean Urdulizekin elkartzen da, Santa Mariñeko haitza konpartitzen dutelarik, eta ipar-ekialdean Goierrirekin, ekialdeko kostaldetik, aldiz, Barrika da mugakidea.
JATORRIA Sopelana –ana- atzizkiaz amaitzen da. Atzizki horren jatorria latinetik datorrela uste da eta hiriguneko ondasunekin loturaren bat izan daiteke. Ikerkuntza baten ondorioz, -ana-z bukatzen ziren Euskal Herriko herrien artean, gehienak erromanoen aztarnak aurkitu ziren lekuetan kokatzen ziren, Sopelana ez bezala. Hipotesi hau ez da baztertu, izan ere, Sopelanan erromanoen txanponak eta zeramika aurkitu izan dira. Beste hipotesi bat Lope Gartzia Salazar gizonarengan biratzen da, Erdi Aroko historialari eta banderizo bizkaitarra zen eta gizon honek Sopelana etxearen fundatzailea dela uste da. Ondorioz, euskeraz Txope izanda, gaur egun arte izandako eboluzioak herriaren izenaren jatorria azalduko luke. Etxearen izena Txopelena izaten hasiko zen( de Lopito)>Sopelena>Sopelana.
Herria Sopelana izenarekin geratu zen baina euskeraz eboluzionatzen jarraitu zuen ahoz aho. Bi bokalen erdiko –n- galdu zen eta Euskaltzaindiak Sopela izena idatzi du ofizialki. Hala ere, gazteleraz Sopelana izena mantentzen jarraitu zen. 1970. urtean, Sopela hitza ez zegoen ofizialki baliokidetuta oraindik eta garai hartan herri honetara emigratu zuen jende mordoak Sopelana izenez ezagutzen zuen. Gaur egungo gehienek ere Sopelana erabiltzen dute herria izendatzeko. Udalaren arabera izen ofiziala Sopelana da euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta jentilizioa sopelanatarra. Euskaraz erabili ohi den jentilizioa sopeloztarra edo sopelaztarra da. Herriaren izena aktualitatean mantentzen den gatazka batean jarraitzen du .
HISTORIA + ONDASUNAK Munarrikolandako trikuharriak edo Kurtzioko asentamenduak Sopelana auurehistoriako aztarnak dituela erakusten du.
Erromanoen aztarna gehienak San Pedro elizaren inguruan aurkitu ziren . Bertan bustinez egindako zenbait objektu aurkitu ziren. Atxabiribil hondartzatik gertu ‘’ terra sigilata’’ deiturikoaren zati bat aurkitu zen, k.o III garaikoa. Sopelana aurreliza bat da, herria eliza baten inguruan joan zelako sortzen. • Sopelana eliza eta baseliz nahikoa ditu. San Pedroko eliza errenazentistako ideiekin eratua izan zen XVI.mendean. XVIII eta XIX. mendeen bitartean eraberritua izan zen baina oraingo honetan barrokoko dorrea gehitu zitzaion. Sopelanako etxea elizaren fundatzailea izan zen eta etxearen armarria elizaren aurrekaldean ikus daiteke. Bere barruan XVI . mendeko San Pedroren irudia ikus daiteke . • Eliza bere dorrearengatik da eta zuriz margotuta egoteagatik da nagusi.
Carmen baseliza Larrabasterran kokaturik dago eta San Andresekoa (XIII) Plentziako errepidetik gertu.Santa Marineko haitzetan, Urdulizen, izen berdina duen beste baleliz bat aurkitzen da. • Hirigunean, tankera desberdinetako eskulturak aurki daitezke. Zaharrena Munarri da, Fraidemendi mendian dagoena. (VIII) • Gaur egungokoen artean, Surfistarena(Iberre zubian),Kitarjolearena (AC/DC taldearen homenez)edo Balearen isatsaren eskultura(Iturrieta parkean) nagusitzen dira.
KITARJOLEA SAN ANDRES
ANTZINAKO DEMOGRAFIA • Industrializazio garaian, jendearen emigrazioa. • Biztanleria txikia (1981ean 6.271biztanle) • Baserriak eta etxe gutxi batzuk.
GAUR EGUNGO DEMOGRAFIA • Udako leku turistikoa izatetik soilik, ohizko bizitoki izatera iritsi da. • Horrela jarraituz gero… Hemendik 8 urtera: (8.000-13.000 biztanle) Hemendik 16 urtetara… (10.000.17.000)
ARRAZOIAK • Uribe kosta mailan, Sopelana izan da biztanleria hazkunde handiena izan duen herria. • 1981.urtetik biztanleria bikoiztu egin da. • 2009. urtean 12.562 biztanle bizi dira Sopelanan. • Komunikazio oneko herria da. • Bilborekiko distantzia laburtu egin da. ( 21 km) • Leku askotara egokitzen diren metroak eta autobusak. • Ingurune ezin hobea (hondartzak). • Surf-a, parapentea edota esku-pilota nagusitzen dira.
JAIAK • Patroien omenez: Pedro Deuna da (ekainaren 29a) Karmengo Ama (uztailaren 16a). Santa Mariñek uztailaren 20an Ander Deunak azaroaren 30ean. Patroien omenez ez direnak: Euskararen Eguna, Erdi Aroko Azoka, Koadrilen Eguna...
BITXIKERIAK • Europa mailan, Sopelana, biztanleria gazteena duen herrien artean sartzen da. • 12.169 biztanletik… 6150 emakumeak,6019 gizonezkoak dira. • Finlandian bada Soppela izeneko herrixka bat, Kemijärvi udalerrian. • Sopelanakoak diren pertsona ezagunak… Joane Somarriba (txirrindularia) Armando (futbolaria)