680 likes | 1.52k Views
2. SARRERA . Orokorrean: Basoa ekosistema bat da.ZER DA BASOA? Zuhaitzez edo zuhaixkaz jantzitako lur eremua, bereziki gizakiak landu ez duena. ZER DA EKOSISTEMA?Sistema ekologikoa da, komunitate natural bateko organismoek eta beren inguruneak eratzen duten sistema funtzionala.Ekosistema, fa
E N D
1. 1 BASOA AROA ALKORTA
Natur zientzien didaktika bigarren hezkuntzan 2004-05
2. 2 SARRERA Orokorrean: Basoa ekosistema bat da.
ZER DA BASOA?
Zuhaitzez edo zuhaixkaz jantzitako lur eremua, bereziki gizakiak landu ez duena.
ZER DA EKOSISTEMA?
Sistema ekologikoa da, komunitate natural bateko organismoek eta beren inguruneak eratzen duten sistema funtzionala.
Ekosistema, faktore biotiko eta abiotikoek osatzen dute, zeinetan energiaren fluxua, materiaren garraioa eta organismoen arteko erlazioak gertatzen diren.
Hau dena da guk sekuentzia honen bidez aztertuko duguna.
3. 3 ZIKLOKAKO SEKUENTZIAZIOA 1. ZIKLOA (DBH 1-2)
Zer da basoa
Zer dago basoetan
Basoen antolakuntza
Basoetako animalien erreinua
Basoetako landareen erreinua
4. 4 2. ZIKLOA (DBH 3-4)
Zer da basoa
Basoetako faktore biotiko eta abiotikoak
Animalia eta landareen erreinuak
Basoen dinamika
Basoetako jarraiera ekologikoa
Basoaren kutsatzaileak
5. 5 3. ZIKLOA (Batxillerra 1-2)
Zer da basoa
Basoetako animalia eta landareen funtzioak
Basoetako faktore abiotikoak
Energiaren banaketa basoan
Ekosistema desberdinen arteko desberdintasunak
6. 6 2. ZIKLOA. DBH 3-4
7. 7 2. ZIKLOA (DBH 3- 4) EDUKI KONTZEPTUALAK
1. Zer dira basoak
1.1. Definizioa
1.2. Ekosistema motak
1.3. Ekosistemen osagaiak
1.4. Baso desberdinak
8. 8 2. Basoetako faktore biotiko eta abiotikoak
2.1. Faktore abiotikoak aztertu: Geografiko edo topografikoak, klimatikoak, edafikoak eta kimikoak.
2.2. Faktore biotikoak aztertu: fauna eta flora
3. Animalia eta landareen erreinua
3.1. Animalien erreinua
Sailkapena: ornogabeak eta ornodunak (arrainak, narrastiak, anfibioak, ugaztunak eta hegaztiak)
Animalien funtzioak ekosisteman
3.2. Landareen erreinua
Sailkapena: Onddoak, likenak, iratzeak, gimnoespermoak eta angiospermoak.
Landareen mailakaketa
9. 9 4. Basoen dinamika
4.1. Elikadura harremanak
Ekoizleak
Kontsumitzaileak
Deskonposatzaileak
4.2. Kate trofikoak
4.3. Energiaren banaketa ekosisteman
5. Jarraiera ekologikoa
5.1. Lurzoru berritik klimaxera
5.2. Landaredi potentziala
10. 10 6. Basoaren kutsatzaileak
6.1. Negutegi efektua
6.2. Ongarriak
6.3. Euri azidoa
6.4. Deforestazioa
6.5. Zaborra
6.6. Baliabide naturalak: Energia berriztagarriak, berziklatzea
11. 11 MAPA KONTZEPTUALA2. ZIKLOA
12. 12
13. 13 HELBURUAK (2.zikloa)
Basoak zer diren eta nola osatuta dauden ikasi eta aztertu.
Basoetako faktore biotiko eta abiotikoak ezagutu eta bere faktoreak aztertu.
Basoetako dibertsiatea ezagutu.
Gako dikotomikoen erabileran trebatu.
Basoetako energiaren banaketa nolakoa den ulertu.
Gizakiak basoan duen eraginaz jabetu.
Basoan eragina duten kutsatzaile desberdinak ezagutu.
Basoak mantentzeko egin beharrekoa ikasi.
14. 14 PROZEDURAZKO EDUKIAK(2.zikloa)
Basoaren definizioa ulertu eta ikastea.
Basoaren osagaiak ezagutzea.
Ekosistema desberdinak ezagutzea.
Basoan gertatzen diren elkarrekintza desberdinak ezagutzea.
Basoaren deskribapena egiten jakitea.
Basoetako faktore abiotikoak ezagutzea.
Faktore abiotikoen garrantziaz hausnartzea.
Basoetako faktore biotikoak ezagutzea.
Faktore biotikoen garrantziaz hausnartzea.
Faktore biotiko eta abiotikoak erlazionatzea.
15. 15 Basoan egon daitezken animali eta landareak ezagutu.
Animaliak sailkatzen ikastea.
Sailkapena ulertu eta aztertzea.
Animalien funtzioak ekosisteman aztertzea.
Landareak sailkatzen ikastea.
Landareen mailakaketak aztertzea.
Basoan gertatzen diren elikadura harremanak aztertu eta ulertzea.
Ekoizleen funtzioak deskribatu eta ulertzea.
Deskonposatzaileen funtzioak deskribatu eta ulertzea.
16. 16 Kontsumitzaileen funtzioak deskribatu eta ulertzea.
Basoko kate trofikoa aztertu eta ikastea.
Basoko energiaren banaketaz hasnarketa egitea.
Jarraiera ekologikoaren deskribapena eta interpretazioa.
Kutsatzaile desberdinak aztertu eta ikastea.
Kutsatzaile desberdinen deskribapena.
Baso eta ekosistemen kutsatzaileei buruz hausnartzea.
Baso mota desberdinak aztertu eta ezagutzea.
17. 17 BALIO/JARRERA/ARAUAK (2.zikloa)
Basoaren antolakuntza eta osagaietan interesa.
Basoaren azalpen teorikoen aurrean motibazioa.
Teoriaren ulermenean ikasleen motibazioa baloratzea.
Klaseko basoari buruzko azalpen teorikoetan ixiltasuna mantentzea.
Aurkitu behar duten informazioaren aurrean interesa.
Laborategian egin beharreko esperimentuen aurrean interesa.
Ariketen ebazpenaren aurrean motibazioa eta saiakera.
18. 18 Problema baten aurrean jarrera aktiboa mantentzea.
Zerbait ulertzen ez bada, galdera modu egokian egiteko jarrera.
Erantzunak idatziz ematerakoan, argitasuna eta txukuntasuna.
Egunero gure ingurunean gertatzen diren fenomenoen aurrean galderak planteatzeko gaitasuna.
Eztabaidatzerakoan, irakasle eta ikasleekiko errespetua.
Eztabaidatzerakoan, norberaren ustea defendatzeko ausardia.
Aldeko eta kontrako argumentuak baloratzea.
19. 19 Landa irteeran, irakasleak esaten duen moduan ibiltzeko jarrera.
Ingurumenaren erabilera egokia eta errespetua.
Talde lanean parte hartzea eta besteak entzun eta informatzea.
Kutsadurak egungo gizartean duen garrantzia errekonozitzea eta ikasleek hauekiko erakusten duten jakinmina baloratzea.
Irakaslearen prozeduraren errespetoa.
20. 20 JARDUERAK 2. ZIKLOA
21. 21 ZER DIRA BASOAK?Ideia orokorrak
Esplorazio fasea: Hasteko, ikasleek gai honi buruz zer dakiten jakiteko galdera multzoa egingo diegu. Galderei binaka edo taldeka erantzun beharko diete.
Zer dira basoak?
Zer da ekosistema bat?
Zerk osatzen du basoa?Zer dago basoetan?
Zein baso mota ezagutzen dituzue?
Zertan desberdintzen dira baso desberdinak?
Zein ekosistema mota ezagutzen dituzue?
22. 22 Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Ikasleak, gaiari buruzko informazioa lortzeko liburu eta teknologia berriak erabiliko dituzte.
Formalizazio fasea: Gaiari buruzko teoriako klasea izango da. Lehenengo eta bigarren faseko galdera eta dudetan zentratuko gara.
- Basoaren definizioa
- Ekosistemaren definizioa
- Basoaren osagaiak
- Baso motak
- Ekosistema desberdinak
Ebaluazio fasea: Galderen metodoa erabiliko dugu. Lehenengo banaka erantzun beharko diete galderei, eta amaitu ondoren denen artean zuzenduko dugu arbelean.
23. 23 Ekosistema desberdinak
Formalizazio fasea: Ekosistema mota desberdinen ezaugarriak azalduko dira. Guk aztertuko dugun ekosisteman gehiago sakonduko dugularik.
- Itsas ekosistema
- Lur ekosistema: baso ekosistema aztertuko dugu gehienbat.
Aplikazio fasea: Ekosistema desberdinen irudiak jarriko ditugu. Azaldu beharko dute bakoitza zer ekosistema mota den, zein faktorek duten eragina eta zerk osatzen duen.
Banaka egin beharko dute, ondoren denon artean arbelean zuzenduko dugu.
24. 24 Ze ekosistema mota dira? Zein faktorek dute eragina ekosistema bakoitzean? Ze bizidun aurki ditzakegu ekosistema bakoitzean?
25. 25 Baso desberdinak
Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliko dugu baso desberdinei buruz zer dakiten ikusteko. Taldeka jarrita erantzun beharko diete galderei.
Zer da basoa?
Baso mota desberdinak daude?
Zertan desberdintzen dira basoak?
Zein landare eta animali aurkituko ditugu? Desberdinak izango dira?
Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Taldeka jarri ikasleak eta kartulina batean baso desberdinen marrazkiak egin beharko dituzte. Kontutan hartu beharko dute landaredi eta animaliak desberdinak izango direla, ondorioz dinamika eta irudi desberdina edukiko dutela.
26. 26 Formalizazio fasea: Baso desberdinei buruzko informazioa emango zaie ikasleei, beren jakintza handitzeko.
- Ze baso mota dauden
- Zertan desberdintzen diren basoak
- Ze animali eta landare aurkituko ditugun basoetan
Aplikazio fasea: 2. Fasean ikasleek egin dituzten marrazkiak hartuko ditugu. Marrazkiak arbelean jarriko ditugu eta gela osoaren artean zer dagoen ondo edo gaizki, eta zer falta zaien marrazkiei ikusiko dugu.
27. 27 Esplorazio fasea: Irteeren metodoa erabiliz, bi baso aztertuko ditugu. Basoetako bat naturala izango da (pagadia, hariztia...) eta bestea gizakiak landatutakoa (pinudia, eukaliptadia...). Irteera prestatzen hasteko baso hauei buruz ikasleek zer dakiten ikusteko, bi baso mota hauen artean dauden desberdintasunak aipatu beharko dituzte.
28. 28 Formalizazio fasea: Irteerara joan aurretik gelan azaldu beharko da zer egingo duten irteeran, zein diren helburuak, zein material eramango duten, zer den neurtuko dutena, zer lagin hartu behar dituzten eta taldeka nola banatuko diren.
Aplikazio fasea: Baso bakoitzean azalera zehatz bat hartuko dugu eta ondoren neurketa eta laginak hartuko dituzte:
Landare desberdinetako laginak hartu poltsetan.
Zuhaitzen altuera eta zabalera neurtu.
Ikusten diren animaliak apuntatu.
Lurzoru lagin desberdinak poltsetan gorde.
Lurzoru gaineko hosto eta makiltxoak beste poltsa batean gorde.
Lagin eta neurketak gelara eramango ditugu.
29. 29 Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Hartutako lagin batzuk orain erabiliko ditugu eta beste batzuk beste gai batzuetarako utziko ditugu.
Laborategian erabiliko ditugu:
Zuhaitzen altuera eta zabalerak.
Lurzorua poltsetan: tulgren sistema erabiliko dugu lurreko ornogabe txikiak biltzeko.
Talde desberdinek ikusitako animaliak amankomunean jarri.
Lurzoru gainean dauden hostoen poltsak pixatu, materia organiko kantitatea ikusteko.
Landareen laginak, egunkari artean jarriko ditugu sikatzeko.
Aplikazio fasea: Aurretik aipatutako teoriaren arabera eta irteeran lortutako datuekin bi basoak konparatu. Datu guztiak oraindik ez ditugunez aurerago amaituko dugu lan honekin.Txostena egiten hasi.
30. 30 2. BASOETAKO FAKTORE BIOTIKO ETA ABIOTIKOAK Faktore abiotikoak
Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliko dugu, ikasleek faktore abiotikoak ezagutzen dituzten ikusteko eta beraien eraginaren garrantziaz jabetzeko.
- Aipatu ezagutzen dituzuen faktore abiotikoak?
- Zein faktore daude klasean?
- Faktore guztiek eragin berdina al dute?
- Sailkatu faktoreak.
31. 31 Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Liburu eta teknologi berriak erabiliz faktore abiotiko desberdinei buruzko informazioa bilduko dute. Faktore desberdinek ekosistema desberdinetan dituzten eraginak ere interesatuko zaizkigu.
Formalizazio fasea: Faktore abiotiko desberdinak aztertu eta sailkatuko ditugu.
- Geografiko eta topografikoak: latitudea, orientazioa, malda...
- Klimatikoak: tenperatura, hezetasuna, haizea, presioa...
- Edafikoak: lurzoruaren osagai eta egitura.
- Kimikoak: aire, ur eta lurzoruaren osagaiak.
32. 32 Aplikazio fasea: 2 argazkiak begiratu eta esan bien artean dauden faktoreek nola eragiten duten ekosisteman.
Konparatu bi argazki hauetako faktore abiotikoak.
33. 33 Faktore biotikoak
Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliz taldeka galdera labur hauei erantzun beharko diete.
- Zer da biozenosia?
- Zer da bioma?
- Zer da habitata?
- Zerk osatzen du komunitatea?
- Zer da populazio bat?
- Zer da indibiduoa?
- Zenek osatzen dute biozenosia?
34. 34 Formazio fasea: Aurretik aipatutako kontzeptuak definitu eta azalduko ditugu metodo espositiboa erabiliz.
- Biozenosia: ezugarri fisiko-kimiko uniformeak dituen habitatean elkarrekin bizi diren landare eta animalien elkartea.
- Bioma: Landare eta animalien komunitate biotiko homogeneoa, ezaugarri klimatiko bereko eremuetan eratzen dena (adibidez, oihan tropikala, sabana, tundra, etab.).
- Habitata: Espezie edo espezie-multzo bat bizi den lekua, ingurumen-ezaugarri jakin batzuk (biotikoak zein abiotikoak) dituena. - Komunitatea: Ekologi harremanean dauden espezie bi edo gehiagoren arteko konbinazio bereizgarria duen organismo-taldea.
35. 35 - Populazioa: Espezie bereko organismo-multzoa, area jakin batean bizi dena.
- Indibiduo: Banako organismoa, talde osoari kontrajarria. Beraz, biozenosia landare eta animaliek osatuko dute, hauek izango dira faktore biotikoak.
36. 36 Aplikazio fasea: argazkiak begiratu eta esan zein izaki biziko diren ingurune bakoitzean.
37. 37 3. ANIMALIA ETA LANDAREEN ERREINUA Animalien erreinua
Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliz, animaliei buruz ikasleek zer dakiten ikusiko dugu.
- Ze animalia talde desberdin ezagutzen dituzu?
- Zenbat animalia talde daude?
- Ornogabe eta ornodunak desberdintzen dituzu? Zertan?
- Ornodunak diren animalia taldeak aipatu.
- Animalia talde desberdinetako adibideak esan.
Esplorazio fasea: Jokuen metodoa erabiliz, alde batetik animalia talde desberdinen irudi eta argazkiak edukiko dituzte eta beste aldetik izenak. Bikoteak egiten saiatu beharko dute.
38. 38 ARTROPODOAK
39. 39 Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Alde batetik, irteeran egindako animalia zerrenda hartu eta sailkatzen saiatuko gara animalia talde desberdinetan.
Bestalde, Tulgren-etan jarritako lurretik lortutako ornogabeak ere hartuko ditugu. Hauek lupa, marrazki eta gako dikotomikoaren laguntzaz sailkatzen saiatuko gara.
Formalizazio fasea: Metodo espositiboa erabilita, animaliei buruzko hainbat ezaugarri aipatuko dira.
- Animalia talde desberdinen ezaugarriak aipatu.
- Animalia talde desberdineko adibideak.
- Ornodun eta ornogabeen arteko desberdintasunak.
- Arraiak, narrastiak, anfibioak, ugaztunak eta hegaztiak.
40. 40 Aplikazio fasea:Aurretik 2.fasean sailkatutako animaliak berriz aztertu.
Aplikazio fasea: Taula bete ornogabe eta ornogabeen ezaugarri nagusiekin. Bien arteko desberdintasunak aipatu.
41. 41 Landareen erreinua
Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliko dugu landareen erreinuari buruz ikasleek zer dakiten ikusteko.
- Zein talde handi ezagutzen dituzu?
- Aipatu dakizkizun zuhaitzen izenak.
- 4 hostoen argazkiak. Badakizu zein zuhaitzenak diren?
42. 42 Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Irteeran jasotako lagin lehortuak hartu eta gako dikotomikoaren laguntzaz sailkatzen saiatu.
Formalizazio fasea: Metodo espositiboa erabiliz, landare talde desberdinei buruzko argibideak eman.
Landareen zati desberdinei buruzko azalpenak ere emango dira.
Gako dikotomiko nola erabili ere azalduko diegu ikasleei, landareak sailkatzeko erreztasun gehiago eduki dezaten.
43. 43 Gako dikotomikoaren adibidea (gimnospermo eta angiospermoak)
1. Benetako lorerik gabe....................................................GYMNOESPERMAE
-. Benetako loreekin (estamina, pistilo...)...............................ANGIOSPERMAE
GYMNOESPERMAE
1. Arbustoak, zurtoin artikulatuarekin......................................EPHEDRACEAE
-. Zuhaitz edo arbustoak, zurtoin ez artikulatua..................................................2
2. Hostoak aurrez-aurre.............................................................CUPESSACEAE
-. Txandakako hostoak edo faszikulatuak...........................................................3
3. Haziak banaka, landare dioikoak.................................................TAXACEAE
-. Hainbat hazi, landaraeak monoikoak.............................................PINACEAE
ANGIOSPERMAE
1. Landare igokariak......................................................................IGOKARIAK
-. Landare ez-igokariak......................................................................................2
2. 5m baino <.................................................................................ZUHAITZAK
-. 5m baino >......................................................................................................3
3. 2m baino <...............................................................................ZUHAIXKAK
-. 2m baino >.....................................................................................................4
4. 1m baino <..............................................................................ARBUSTUAK
-. 1m baino >...............................................................................TXAPARRAK
44. 44 Aplikazio fasea: lehenengo, 2. fasean sailkatutako landareak ondo sailkatu ditugun berbegiratuko dugu.
Jarraian, jokuen metodoa erabiliz, karta joku bat egingo dugu. Alde batetik gehien aztertu ditugun zuhaitzen hostoen irudiak edukiko ditugu, eta bestalde zuhaizten izenak. Helburua bikoteak egitea izango da kartak lapurtuz.
Adb: haritza, pagoa, lizarra, urritza, tiloa, pinua, haltza, astigarra, urkia, gurbiltza, gaztainondoa, pikondoa, elorri zuria, elorri beltza, eukaliptua, huntza, gorostia, intxaurrondoa, erramua, arbustu arrunta, atxaparra, olibondoa, zurzuria, makala, gereziondoa, ametza, erkametza, artea, sahatsa, zumea, tamarisa, ezkia, otea, zumarra.....
45. 45 4. BASOEN DINAMIKA Elikadura harremanak
Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliz esan galdera hauek egia edo gezurra diren.
- Ekosistemako 1. mailako ekoizleak, organismo fotosintetizatzaileak dira. E / G
- Bizidun guztiak beste bizidunak janez elikatzen dira. E / G
- Ekosistema batean, bizidun guztiak dira ekoizleak. E / G
- Kate trofikoan bizidunak erlazionatzen dira. E / G
- Kate trofikoan maila desberdinetako kontsumitzaileak daude: lehenengo, bigarren eta hirugarren mailakoak. E / G
- Animalia belarjalea, 2. Mailako kontsumitzailea da. E / G
- Bizidun bat, 2 kate trofikotan egon daiteke. E / G
46. 46 Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Taldeka jarri eta liburu eta interneten aurkitutako informazioarekin, posterra egin. Posterrean, bizidun desberdinak jarri eta bakoitza zein maila trofikokoa den azaldu.
Formalizazio fasea: Metodo espositiboa erabiliz, elikadura maila desberdinak aztertuko ditugu.
Ekoizlea: Organismo autotrofoa, eta oro har, ekosistema bateko landare berde fotosintetikoa, materia ez-organikotik hasita materia organikoa sintetizatzen duena.
Kontsumitzailea: Organismo heterotrofoa, sustantzia organikoak behar dituzte eta horretarako beste bizidunak jan behar dituzte
1. mailakoak: landareetaz elikatzen dira, belarjaleak.
2. mailakoak: belarjaleetaz elikatzen dira, haragijaleak.
3. mailakoak: haragijaleetaz elikatzen dira.
Deskonposatzaile: Elika-katean, hildako landare eta animaliez elikatzen dena.
47. 47 Aplikazio fasea: Bizidun desberdinen irudiak ikusi eta esan zein maila trofikokoak diren.
48. 48 Kate trofikoak
Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Bi zerrenda hauek ikusi. Esan zeinek jaten duen zer.
49. 49 Formazio fasea: Maila trofiko desberdinetako bizidunek nola osatzen dituzten kate eta sare-trofikoak azalduko dugu metodo espositiboaren bidez.
Kate trofikoa: Ekosisteman, janari-harremanen arabera antolaturiko organismo-sekuentzia. Kateko organismo bakoitzak bere hurrengo kate-mailan dagoena jaten du.
Sare trofikoa: Kate trofiko desberdinek, sarea osatuko dute. Animali batek kate trofiko bat baino gehiago eduki dezakeelako.
Aplikazio fasea: osatu beharko dute baso ekosisteman aurki dezakegun kate edo sare trofiko baten adibide bat.
Adb:
Belarra karakola zozoa
Eulia Igela Sugea Hontza
50. 50 Energiaren banaketa ekosisteman
Formalizazio fasea: Metodo espositiboa erabiliz, energiaren banaketari buruzko kontzeptuak azalduko dizkiegu ikasleei.
Piramide trofikoa: Elika kateko biomasa modu grafiko batean adierazteari deritzaio.
Piramidearen maila batetik bestera pasatzean, materia organikoa galtzen da, biomasa gutxitxen da. Horregatik da irudia txikiagoa.
Maila batetik bestera, energia eta beroa lortzeko materia organikoa behar dute, ondorioz bimasa gutxitxen da.
51. 51 Aplikazio fasea: Jokuen metodoa erabiliz, gai honetan landutako kontzeptu garrantzitsuenak aurkitu hizki sopan.
Aurkitutako kontzeptuak definitzen saiatu eta ondoren denen artean arbelean zuzendu.
52. 52 5. JARRAIERA EKOLOGIKOA Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliz, ikusiko dugu ikasleek gai honi buruz zer dakiten.
- Zer da jarraiera ekologikoa?
- Aipatu zein pauso gertatzen diren.
- Guk aztertu genituen bi basoak zein fasetan zeuden?
- Zenbat jarraiera mota ezagutzen dituzu?
Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Fase desberdinen irudiak erakutsiko dizkiegu eta saiatu behar dute era ordenatuan ipintzen. Bakoitzari buruz komentario bat egitea komeniko da.
53. 53 4 faseak ordenatu eta bakoitzari buruzko komentario txiki bat egin.
54. 54 Formalizazio fasea: Metodo espositiboa erabiliz, jarraiera ekologikoa azalduko diegu ikasleei.
Jarraiera ekologikoa: denboraren poderioz komunitateak aldatu egiten dira. 2 jarraiera mota edukiko ditugu:
Jarraiera primarioa:Espezieen aldaketa komunitatean, batzuen agerpen eta besteen desagerpenarekin.
1. Fasea: lurzorua eskasa, harroka biluzia.
landaredi belarkara, goroldio eta likenak.
2. Fasea: lurzorua pixkat aberastua, materia organiko pixkat.
lehenengo lahardiak.
3. Fasea: lurzoruan humus geruza lodia.
dibertsitatea gero eta handiagoa, landaredi zuhaixkara.
4. Fasea: lurzoruan materia organikoare maximoa.
dibertsitate maximoa, landare eta animalietan. KLIMAXA
Jarraiera sekundarioa: Ekosistema baten susntsipenaren ondoren gertatzen den lurraren kolonizazioa.
55. 55
Klimaxa: Segida ekologiko bat burutzean azken pauso gisa agertzen den landare-komunitatea, gehienetan egonkor eta heldua, biomasa maximoa duena.
Landaredi potentziala: toki batean hazten diren landareen multzoa, espezie bat besteen gainetik nagusitzen denean.
Aplikazio fasea: 1 eta 2 fasean egindako ariketak, guztien artean amankomunean jarri. Erantzunak zuzendu edo osatu.
- Galdera laburrak.
- 4 faseak ordenatu eta fase bakoitzean ikusten dena azaldu.
56. 56 6. BASOAREN KUTSATZAILEAK Esplorazio fasea: Galderen metodoa erabiliz, gaiari buruz hausnartu araziko diegu. Bestalde ikusiko dugu gaiari buruz zer dakiten.
- Zure eguneroko bizitzarako energia behar duzula uste al duzu? Nondik lortzen duzu energia hori?
- Noizbait pentsatu duzu zenbat energia behar duzun etxean? Eta ikastolan? Eta kalean?
- Ura kutsatzen laguntzen duzula uste duzu?
- Pentsa ezazu zure etxetik gutxiago kutsatzeko modu bat.
- Zure zakarrontzia noizbat begiratu duzu? Zenbat gauza gehiago berzikla ditzakezu? Berziklatzen duzu?
- Kutsatzaileek gure osasunean duten eragina ezagutzen duzu?
- Etxe ekologiko ideala diseina ezazu.
57. 57 Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Ondorengo irudiak ikusi. Ordenatu itzazu gizakiaren eraginaren arabera.
58. 58 Formalizazio fasea: Metodo espositiboa erabiliz, kutsadura eta kutsatzaile desberdinak aztertuko ditugu.
Atmosfera kutsadura: Kutsatzaile nagusiak: karbono dioxidoa, nitrogeno oxidoak, azufre oxidoak eta airean dauden partikulak.
Uraren kutsadura: materia organikoa, nitratoak, fosfatoak, detergenteak, plagizidak, petroleo eta deribatuak, gatz mineralak, metal astunak.
Lurraren kutsadura: sustantzia kutsatzaileak, hirietako zabor solidoak, pestizidak, metal astunak, gatz mineralak.
59. 59
60. 60 Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Jarraian aipatutako ezaugarriak esan ekosistema natural (N) edo landatutakoarenak (L) diren. Liburu eta teknologia berrien laguntza erabili.
- Uraren infiltrazio ona lurzoruan. N / L
- Lurrazaleko eskorrentia. N / L
- Ur galera lurrunketagatik. N / L
- Lurraren erosioa. N / L
- Gatz galera. N / L
- Jatorri naturaleko materia organiko asko. N / L
- Landare dibertsitate handia. N / L
- Dibertsitate genetiko baxua. N / L
- Elikagaien barne berziklatzea. N / L
- Lurzoruaren tenperatura ingurunearen menpekoa. N /L
- Ekosistema naturaletik kanpoko sustantziak. N / L
61. 61 Formalizazio fasea: Mundu mailan gertatzen diren arazo globalak eta errekurtso naturalei buruzko teoria emango zaie ikasleei metodo espositiboa erabiliz.
Arazo globalak: deforestazioa, desertifikazioa eta munduaren beroketa globala.
Errekurtso naturalak: energia berriztagarriak eta ez-berriztagarriak.
62. 62 Aplikazio fasea: Jarraian dagoen energia zerrendatik, esan zein diren berriztagarria eta zeintzuk ez.
Energia eolikoa, petroleoa, biomasa, eguzkia, geotermikoa, itsasoa, gas naturala, uranioa, ura, ikatza.
63. 63 Aplikazio fasea: Galderen metodoa erabiliz, erantzun hurrengo galderei. Amaitu ondoren denen artean amankomunean jarri erantzunak.
- Zer dira energia berriztagarriak?
- Zein dira berriztagarriak ez diren energiak?
- Zein gasek desegiten dute ozono geruza?
- Nola iristen da atmosferako nitrogenoa biosferara?
- Zertan datza negutegi efektuak?
- Zein konposaturen eraginez gertatzen da euri azidoa?
- Zein aktibitate ez-industrialek kutsatzen du gehiago ura?
- Zenek kutsatzen du gehiago lurzorua?
- Zein efektu dira arazo globala?
- Nola konpondu hirietako zabor solidoen arazoa?
- Nola antzemango zenuke udan joaten zaren hondartzako kutsadura?
- Noren errespontsabilitatea da naturaren mantenua?
64. 64 Ikuspuntu berrien sorrera fasea: Teknologia berri eta liburuen laguntzaz, basoak eta ingurune naturalen mantenurako egin beharko litzatekeenari buruzko informazioa bildu.
Adb:1. Basoak zaindu eta garbitu izurriak ez gertatzeko.
2. Basoak zaindu eta garbitu suteak ez gertatzeko.
3. Zuhaitzen mozketa eta deforestazioa saihestu.
4. Espezie ez-autoktonoen sarrera galerazi.
5. Leku berezi eta ekosistema bakarren seinale diren fauna eta flora zaindu.
6. Kortafuegosak egineta urte osoan zaindu.
Formalizazio fasea: Ingurune naturalen mantenuaren inguruan, jakitun bat ekarri. Gaia ezagutzen duen pertsona honek ideia berri asko emango dizkie.
65. 65 Aplikazio fasea: Basoen eta ingurune naturalen inguruan lan bat egin beharko dute. Taldeka jarri eta aurreko faseetan lortutako informazioarekin eta beharko balute gehiago bilatuta.
Lana egin ondoren, gelaren aurrean azaldu beharko dute. Horretarako metodo desberdinak erabiliz, Power point, posterrak...
Azkenik galderak badaude gaiaren inguruan, hauei erantzungo diete.
66. 66 7. GAI OSOAREN JARDUERAK Aplikazio fasea: Debatearen metodoa erabiliz, basoaren gaian landutako puntu guztiak berriz ikusiko ditugu.
Horretarako, ikasleei papel desberdinak emango dizkiegu:
- Ekologista sutsua.
- Zerrategi batetako nagusia.
- Baserritar bat.
- Papelera bateko langilea.
- Biologo bat.
Taldeka banatuko ditugu, zer defendatuko duten aztertzeko eta jarraian debatearekin hasiko gara.
67. 67 Aplikazio fasea: Galderen metodoa erabiliz autoebaluazio modukoa egingo dugu. Galderak egin ondoren denen artean zuzenduko ditugu. Bertan ikusiko dugu, gaiko zein atal geratu diren ondo ulertuta eta zeintzuk ez. Dudak agertzen direnean berain artean konpontzen saitu daitezen utziko diegu.
- Zerk osatzen du ekosistema?
- Ze eragin du tenperaturak ekosisteman?
- Zer da komunitate bat?
- Ze baso mota ezagutzen dituzue?
- Animalien sailkapena egin ezazu.
- Zein zuhaitz ezagutzen dituzu? Saiatu hostoen irudia egiten.
- Jarraiera ekologikoko faseak azaldu itzazu.
68. 68 - Kate trofiko baten irudia egin ezazu.
- Izaki autotrofoak zein maila trofiko dute?
- Aipatu ekoizle, kontsumitzaile eta deskonposatzaile bana.
- Nola kutsatu dezakegu gure ingurunea?
- Zer egingo zenuke zabor kopurua txikitzeko?