90 likes | 257 Views
Ekonomiaren fluxua. Nola eragiten dute familiek, enpresek eta estatuak zirkuito ekonomikoan?. Hiru eragile ekonomiko daude:. familiak. enpresak. estatua. Familiek funtzio bikoitza dute:.
E N D
Ekonomiaren fluxua Nola eragiten dute familiek, enpresek eta estatuak zirkuito ekonomikoan?
Hiru eragile ekonomiko daude: familiak enpresak estatua
Familiek funtzio bikoitza dute: Alde batetik, ekoizpen faktoreen jabeak dira (lurra, lana eta kapitala) eta beraiekin erlazionatutako ezagutza, teknologia eta know-how menperatzen dituzte. Bestetik, kontsumo unitateak dira.
Enpresek familien ekoizpen faktoreak erabiltzen dituzte ondasun eta zerbitzuak ekoizteko familientzat
Familia eta enpresen arteko trukea merkatuan gauzatzen da Familiek enpresei faktoreak ematen dizkiete Eta horren truke soldatak, errentak eta mozkinak jasotzen dituzte Trukea faktoreen merkatuetan gertatzen da: burtsa, lan agentziak, feriak…...
Enpresek ondasun eta zerbitzuak ekoizten dituzte familiei saltzen dizkiete kontsumo merkatuetan dirua jasoaz beren truke
Beraz, bereiztu behar ditugu fluxu errealak: ondasun, zerbitzu eta faktoreen mugimenduak direnak. Eta beraien moneta ordainketak: finantza fluxuak.
Estatuak zergak kobratzen ditu derrigorrezkoak dira bere zerbitzuak ordaintzeko
Estatuak, aldi berean, familia eta enpresei diru laguntzak ematen dizkie eta merkatuetan eragiten du ondasun eta zerbitzuak kontratatzen. Aurkezpen hau EUMED web orritik moldatua dago