170 likes | 649 Views
ILUSTRAZIOA. Zer da ilustrazioa?. Europako kultur eta filosofi mugimendua izan zen ilustrazioa, “argien mendea” izenez ere ezagutzen dena. Ilustrazioa Euskal Herrian. Eukal Herriak XVIII. mendean kultur loraldi oparoa bizi izan zuen, batez ere, Hegoaldean.
E N D
Zer da ilustrazioa? Europako kultur eta filosofi mugimendua izan zen ilustrazioa, “argien mendea” izenez ere ezagutzen dena.
Ilustrazioa Euskal Herrian • Eukal Herriak XVIII. mendean kultur loraldi oparoa bizi izan zuen, batez ere, Hegoaldean. • Lekeitio, Mutriku, Bilbo eta Donostian egiten ziren bilkuren bitartez garatu zen. • Frantziatik itsaso bidez azkar heltzen ziren berriak, baina, herririk garrantzitsuena Azkoitia izan zen.
Mugimenduaren bultzatzaile nagusiak • Azkoitiko zalduntxoak • Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea • Bergarako Erret Mintegia • Aita Larramendi
Azkoitiako zalduntxoak Kultur talde garrantzitsua izan zen, noble talde batek sortu zuelarik 1764an. Peñafloridako kondea, Inazio Manuel Altuna eta Juakin Maria Egia izan ziren taldeko buruak. Peñaflorida kondearen Intxausti jauregian biltzen ziren ikerketa zientifikoak bultzatu eta kultura suspertzeko asmoz.
Frantzisko Xabier Munibe Idiakez“Peñafloridako kondea” • Azkoitian jaio zen 1729an eta Bergaran hil zen 1785ean, zientzilari, politikari eta idazlea izan zelarik. • Letretako eta zientzietako ikerketak egin zituen ilustrazioaren aitzindari izan zen Hego Euskal Herrian. • Azkoitiko Zalduntxoen eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen sortzaileetako bat izan zen.
Euskal Herriaren Adiskideen Erret Elkartea • Ilustrazio garaian sortu zen 1765ean. • Karlos III.ak baimena emanda eratu zen aurretik aipatutakoek sustatu zutelarik. • Helburu nagusiak: Zientzia, artea eta literatura herrian zabaltzea; Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiaren harremanak estutzea ziren. • Krisi ekonomikoari aurre egiteko irtenbideak aurkitzen saiatu ziren, nekazaritzan hainbat aldaketa eginez.
Siderurgian egin zituzten ahalegin handienak, Europako berrikuntzak ezagutu, aztertu eta ekartzen saiatu ziren. • Nekazaritzan eta industrian esperimentazio teknikoa bultzatu zuten. • Erreformak arrakasta izateko eskolak ireki zituzten; Gasteiz, Bilbo eta Bergarako mintegiak. • Elkartearen gainbehera 1793-94an hasi zen.
Bergarako Erret Mintegia • 1776an sortu zen aurretik aipatutako elkartearen eskutik. • Helburua: Ilustrazio garaiko irakaskuntza eta ikerketarako erakundea izatea zuen. • Peñafloridako kondea izan zen bultzatzaile nagusia. • Egoitza nagusia Oñatin zegoen 1593an jesuitek egokitutako seminarioa zelarik.
Bertan irakasten zuten: gai klasikoak, hizkuntzak, matematika, filosofia, kimika… • Espainia mailan eskola garrantzitsua izan zen. • 1783an Elhuyar anaiek wolframioa isolatu zuten bertan. • Natur zientzietako eta hezkuntzako ikuspuntu berriek aurrenekoen artean ezarri zuten mintegi hau Europan. • XIX. Mendean mintegiak ez zuen hasierako garrantzi berdina.
Larramendi, aita Manuel • Andoainen jaio zen 1690ean eta Loiolako komentuan hil zen 1766an. • Euskal idazle, suspertzaile eta apologista izan zen. • Filosofia eta teologia ikasketak egin zituen. • Loiolan egon zen denboran, idazteaz gain sermolari gisa ere ibili zen Gipuzkoan zehar.
Hainbat euskaldun euskara defendatzera eta idaztera bultzatu zituen. • Lan politikoak ere prestatu zituen. • Euskarazko lanik aipagarriena “diccionario trilingüe del castellano, bascuence y Latín” izan zen.
Egileak • Saioa Garcia • Naike Markotegi • Eneritz Eizagirre