180 likes | 331 Views
Irakaslearen zorionbideak. Aurreratze automatikoa. Zoriontsua ez ulertua izateko arriskuan izanik ere bere eginbeharrean jarraitzen duen irakaslea:. denborak ekarriko dio uzta. Zoriontsua zerbait jakin arren bere jakinduria eguneroko biziaren eskuetan jartzen duen irakaslea:.
E N D
Irakaslearen zorionbideak Aurreratze automatikoa
Zoriontsua ez ulertua izateko arriskuan izanik ere bere eginbeharrean jarraitzen duen irakaslea: denborak ekarriko dio uzta.
Zoriontsua zerbait jakin arren bere jakinduria eguneroko biziaren eskuetan jartzen duen irakaslea: Galdera askoren harira iritsiko da.
Zoriontsua bere lana bokazio gisa bizi duen irakaslea: Iturri agortezina izanen da.
Zoriontsua kultura bultzatzeaz gain bere ikasleen buruak balioz betetzen dituen irakaslea: etorkizuneko gizartearen eraikitzaile izanen da.
Zoriontsua bere denbora librean kontenplaziora jotzen duen irakaslea: Bakez eta baretasunez aseko da.
Zoriontsua bere ikasleen aukeretan sinesten duen irakaslea: Beraiengan hustuz zertuko da.
Zoriontsua eguneratzen den eta atzeratua geratzen ez den irakaslea: Arloak berberak izanik, estiloa egokitzea ona dela egiaztatuko baitu.
Zoriontsua bere lankideekin onak eta txarrak partekatzen dituen irakaslea: Ez da bakarrik sentituko hezte eginkizun zailean.
Zoriontsua kalifikazioez gain bere ikasleei adi eta irribarre batez begiratzen dien irakaslea: Enpatia izanen da ondorio bat.
Zoriontsua daukana emanez gozatzen den irakaslea: Ematen jakin zuenarekin eta eman zuen erarekin aberats izanen da.
Zoriontsua ereiniz bizi eta gozatzen den irakaslea: Beste batzuek jasoko dute berak ereindakoa.
Zoriontsua bere ikasleen arima, mentea eta bihotza betetzeko husten den irakaslea: Bere esentziak hurrengo belaunaldietan iraunen du.
Zoriontsua den bezala azaltzen den irakaslea: Bere ikasleek neurri berean sarituko dute.
Zoriontsua bere eginbeharretan bere balio eta gaitasun guztiekin sartzen den irakaslea: Bere emana baita bere babeslerik onena.
Zoriontsua bere gaiaz gain gelan loratzen diren sentimenduak arbelera biltzen dituen irakaslea: “Pertsona” deituko dute.
Zoriontsua, oinak lurrean, irekia den irakaslea: Bere zilborrera irauli gabe, besteen eta denon ongira xedaturiko GIZAKIAK hezten jarraitzeko indarrik ez zaio inoiz faltako.