90 likes | 421 Views
Metakarpoa eta falangeak (eskua). Karpoa (eskumuturra). Erradioa. Kubitoa. Humeroa. Ugaztun guztien gorputz-adarrek eskema bera dute. Gizakiaren besoan ikus dezakegu nolakoa den.
E N D
Metakarpoa eta falangeak(eskua) Karpoa(eskumuturra) Erradioa Kubitoa Humeroa Ugaztun guztien gorputz-adarrek eskema bera dute. Gizakiaren besoan ikus dezakegu nolakoa den.
Ugaztunen gorputz-adarrek eskema orokor bat betetzen dute, baina hezurren forma eta antolamendua aldatu egiten da espezie batetik bestera, zer lokomozio mota duten. Hona hemen adibide batzuk:
Eskema orokorra Saguzarren aurreko gorputz-adarrak hegalak dira, eta aukera ematen diete hegan egiteko. Eskema orokorrari jarraitzen diote, baina eskuko hezurrak oso luzeak dira.
Eskema orokorra Izurdeen aurreko gorputz-adarrak hegatsak dira, eta aukera ematen diete uretan ibiltzeko. Eskema orokorrari jarraitzen diote, baina besoko hezurrak oso motzak eta indartsuak dira.
Eskema orokorra Zebren, zaldien eta antzeko beste animalia batzuen gorputz-adarrak hanka apodunak dira, lurzoru gogorretan korrika egiteko. Eskema orokorrari jarraitzen diote, baina behatzetako bat askoz lodiagoa eta indartsuagoa da, eta apo izeneko azazkala du muturrean.
Eskema orokorra Hartza Aldaera gehiago daude. Adibidez, hemen erakusten dira txakur baten eta hartz baten gorputz-adarrak. Txakurra Saiatu azaltzen eskema orokorrarekiko aldaerak eta zer-nolako eragina duten animalia horien lekualdatzeko moduan.
Eskema orokorra Aldaera gehiago daude. Adibidez, hemen erakusten dira txakur baten eta hartz baten gorputz-adarrak. Txakurra Hartza Txakurra behatzen gainean bermatzen da. Horri esker, esfortzu txikia eginda joan daiteke batetik bestera. Hartza hankazpiaren gainean bermatzen da. Horri esker, bere pisu handiari euts diezaioke elurrean hondoratu gabe.